Martiak 24

XXIII. Bilboko Zirkuitua
2023/01/12 - 2023/05/11
Bilboko udaltegietan. |AntzerkiaAuzoetarako dobako dozena bat antzerki-proposamen izango dira.
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

'Animales que aguantan el peso de cargas misteriosas en entornos creados por fuerzas en oposición'. JON MIKEL EUBA
2023/01/19 - 2023/04/23
Madrilen, Centro de Arte Dos de Mayo Museoan. |ErakusketakJon Mikel Euba zornotzarraren erakusketeari buruzko informazino gehiago hemen.
Erretratua: A. Tapia.
'Konposaketak/Composiciones'. RAFAEL LAFUENTE
2023/01/20 - 2023/05/14
Gasteizen, Artium Museoan. |ErakusketakErakuskete zabalik goizeko 11:00etatik aurrera.
Gorka Lafuente, Gorka Basterretxea eta Enrique Martinezn arteko barriketaldia, arratsaldeko 18:00retan.
'Saragrafias'. SARA MORENO
2023/02/03 - 2023/05/03
Bilboko YIMBY Aretoan, (Ertzilla, 24). |ErakusketakAstelehenetik barikura: Goizeko 09:00retatik 19:00retara.
'XXI. mendeko emakume artistak. Hemen gaude'
2023/03/09 - 2023/05/26
Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen egoitzan ((Hurtado de Amezaga kalea, 6 – Beheko pisua). |ErakusketakBizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen erakusketeak euren lanak mende honetan sortu dituen eta Foru Erakundearen bildumako parte diran emakume artisten artelanak batzen ditu. Erakusketea emakumeen artea omentzeko egituratu da eta bertan artista honeen lanak ikusi ahal izango dira: Dora Salazar Romo, Leire Sánchez Osta, Mari Puri Herrero Martínez de Nanclares, María Cortina Álvarez, Sandra Rilova, Nekane Manrique Mezquita, Andrea Abalia, Lide Kaltzada Uriagereko, Aitana Campo García, Raquel Asensi, Damaris Pan Vega, Claudia Aguinaga, Estíbaliz Ortiz de Laiseca, Angela Rivas Pascual, Mara Ona Lapiedra, Leire Lacunza Miranda, Paula Huarte Cosin, Amaia Molinet, Andrea Plaza Blanco eta Ihintza Arakistain Lopategi.

'Hitzak Lege'
2023/03/14 - 2023/05/12
Donostian, Gipuzkoako Batzar Nagusiak erakundearen egoitzan (Miramon pasealekua, 164 - 20014) |ErakusketakHitzak Lege maiatzaren 12ra arte egongo da ikusgai, astelehenetik barikura, Gipuzkoako Batzar Nagusiak erakundearen egoitzan.
Bisita-orduak: 10:00etatik 14:00etara.
'George Alexander Dick. 1837-1903. Alemaniatik Barakaldora. Injineru alemaniar baten bidaia Euskal Herritik XIX. mendean'
2023/03/16 - 2024/01/31
Abellaneda, Sopuertan, Enkarterri Museoan. |ErakusketakGeorge Alexander Dick injinerua eta marrazkilaria izan zan eta Barakaldoko Nuestra Señora del Carmen lantegian egin eban behar 1862 eta 1866 bitartean. Haren ondorengoek Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen eta Enkarterri Museoaren esku itxi ditue urte horreetako Bizkaiko eta Gipuzkoako herrietako paisajeak erakusten dituan 29 irudi, inoiz ikusi bakoak.
George Alexander Dick. 1837-1903. Alemaniatik Barakaldora. Injineru alemaniar baten bidaia Euskal Herritik XIX. mendean erakusketea, gure antxinako sasoietara egindako bidaia da, marrazkiak mende bat baino gehiagoz egon diralako Ingalaterrako familiaren etxeko kamaran gordeta. Erakusketeak, Dickek behar egin eban Euskadiko lehen siderometalurgia-fabrika handiaren historiagaz buztartzen dau Europako eta Amerikako beste herri batzuetako marrazkiak be batzen dituan ondare garrantzitsu eta ezkutu hori.

'Oma. Cuatro Ibarrolas y un paisaje'
2023/03/17 - 2023/05/07
Leioako Kultur Aretoan. |ErakusketakBizkaiaren barrenean, naturaz betetako haran bat dago, Oma. Bertan izandakoek haren edertasuna izango dabe gogoan: berdeen gama amaibakoa, bedar ebagi barriaren usaina, tximiniek botatako laino epela, orturen batean txistuka dabilen txantxangorria… Gainera, Oma Ibarrolatarren babesleku be bada. Horregaitik, familia horretako hiru belaunaldi batuko dira Kultur Leioan eta beren diziplina artistikoak (eskulturea, pinturea, musikea, ilustrazinoa, animazinoa eta idazketea) jorratu dituen harana omenduko dabe. Zenbait hizkera batuko ditue Agustín Ibarrolak, José Ibarrolak, Naiel Ibarrolak eta Martín Ibarrolak.
X. Teatro Arina - Teatro Breve
2023/03/17 - 2023/04/09
Bilboko Pabilioi 6 Aretoan. |AntzerkiaOndokoak dira hautatutako antzezlanak:
CANCIONES TRISTES PARA GENTE ALEGRE
DAME UN SILBIDITO
DESMONTANDO A JUSTINA
DESNUDARSE
DUZHE DOBRE
EL CONSERJE
EL LUTIER
FIKZIOHESIOA
HAMALAU
LA BANCA GANA
LAS ZORRAS DEL POZO
¿ME DEJAS DARLE EL BIBERÓN?
PASTATXO BAT?
UN 6, UN 4 Y UNA CURVA PARABÓLICA
VALIENTE PRINCESA, PROZAC Y OTROS CUENTOS
VINAGRE
'Elkartzen gaituzten Beurk(h)ariak'
2023/03/23 - 2023/04/05
Barakaldoko Clara Campoamor kultur-etxean. |ErakusketakErakusketa honegaz berreskuratu nahi dogu erakusketea urte birik behin jarteko ohitura, azkena bertan behera geratu baitzan 2020an.