Martiak 20

XXIII. Bilboko Zirkuitua

2023/01/12 - 2023/05/11

Bilboko udaltegietan. |Antzerkia

Auzoetarako dobako dozena bat antzerki-proposamen izango dira.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

'Animales que aguantan el peso de cargas misteriosas en entornos creados por fuerzas en oposición'. JON MIKEL EUBA

2023/01/19 - 2023/04/23

Madrilen, Centro de Arte Dos de Mayo Museoan. |Erakusketak

Jon Mikel Euba zornotzarraren erakusketeari buruzko informazino gehiago hemen.

Erretratua: A. Tapia.

'Konposaketak/Composiciones'. RAFAEL LAFUENTE

2023/01/20 - 2023/05/14

Gasteizen, Artium Museoan. |Erakusketak

Erakuskete zabalik goizeko 11:00etatik aurrera.

Gorka Lafuente, Gorka Basterretxea eta Enrique Martinezn arteko barriketaldia, arratsaldeko 18:00retan.

'Saragrafias'. SARA MORENO

2023/02/03 - 2023/05/03

Bilboko YIMBY Aretoan, (Ertzilla, 24). |Erakusketak

Astelehenetik barikura: Goizeko 09:00retatik 19:00retara.

XLVI. Eibarreko Antzerki Jardunaldiak

2023/02/14 - 2023/03/31

Eibarreko Coliseo Antzokian. |Antzerkia

'XXI. mendeko emakume artistak. Hemen gaude'

2023/03/09 - 2023/05/26

Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen egoitzan ((Hurtado de Amezaga kalea, 6 – Beheko pisua). |Erakusketak

Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen erakusketeak euren lanak mende honetan sortu dituen eta Foru Erakundearen bildumako parte diran emakume artisten artelanak batzen ditu. Erakusketea emakumeen artea omentzeko egituratu da eta bertan artista honeen lanak ikusi ahal izango dira: Dora Salazar Romo, Leire Sánchez Osta, Mari Puri Herrero Martínez de Nanclares, María Cortina Álvarez, Sandra Rilova, Nekane Manrique Mezquita, Andrea Abalia, Lide Kaltzada Uriagereko, Aitana Campo García, Raquel Asensi, Damaris Pan Vega, Claudia Aguinaga, Estíbaliz Ortiz de Laiseca, Angela Rivas Pascual, Mara Ona Lapiedra, Leire Lacunza Miranda, Paula Huarte Cosin, Amaia Molinet, Andrea Plaza Blanco eta Ihintza Arakistain Lopategi.

'Hitzak Lege'

2023/03/14 - 2023/05/12

Donostian, Gipuzkoako Batzar Nagusiak erakundearen egoitzan (Miramon pasealekua, 164 - 20014) |Erakusketak

Hitzak Lege maiatzaren 12ra arte egongo da ikusgai, astelehenetik barikura, Gipuzkoako Batzar Nagusiak erakundearen egoitzan.

Bisita-orduak: 10:00etatik 14:00etara.

'George Alexander Dick. 1837-1903. Alemaniatik Barakaldora. Injineru alemaniar baten bidaia Euskal Herritik XIX. mendean'

2023/03/16 - 2024/01/31

Abellaneda, Sopuertan, Enkarterri Museoan. |Erakusketak

George Alexander Dick injinerua eta marrazkilaria izan zan eta Barakaldoko Nuestra Señora del Carmen lantegian egin eban behar 1862 eta 1866 bitartean. Haren ondorengoek Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen eta Enkarterri Museoaren esku itxi ditue urte horreetako Bizkaiko eta Gipuzkoako herrietako paisajeak erakusten dituan 29 irudi, inoiz ikusi bakoak.

George Alexander Dick. 1837-1903. Alemaniatik Barakaldora. Injineru alemaniar baten bidaia Euskal Herritik XIX. mendean erakusketea, gure antxinako sasoietara egindako bidaia da, marrazkiak mende bat baino gehiagoz egon diralako Ingalaterrako familiaren etxeko kamaran gordeta. Erakusketeak, Dickek behar egin eban Euskadiko lehen siderometalurgia-fabrika handiaren historiagaz buztartzen dau Europako eta Amerikako beste herri batzuetako marrazkiak be batzen dituan ondare garrantzitsu eta ezkutu hori.

'Oma. Cuatro Ibarrolas y un paisaje'

2023/03/17 - 2023/05/07

Leioako Kultur Aretoan. |Erakusketak

Bizkaiaren barrenean, naturaz betetako haran bat dago, Oma. Bertan izandakoek haren edertasuna izango dabe gogoan: berdeen gama amaibakoa, bedar ebagi barriaren usaina, tximiniek botatako laino epela, orturen batean txistuka dabilen txantxangorria… Gainera, Oma Ibarrolatarren babesleku be bada. Horregaitik, familia horretako hiru belaunaldi batuko dira Kultur Leioan eta beren diziplina artistikoak (eskulturea, pinturea, musikea, ilustrazinoa, animazinoa eta idazketea) jorratu dituen harana omenduko dabe. Zenbait hizkera batuko ditue Agustín Ibarrolak, José Ibarrolak, Naiel Ibarrolak eta Martín Ibarrolak.

X. Teatro Arina - Teatro Breve

2023/03/17 - 2023/04/09

Bilboko Pabilioi 6 Aretoan. |Antzerkia

Ondokoak dira hautatutako antzezlanak:

CANCIONES TRISTES PARA GENTE ALEGRE

DAME UN SILBIDITO

DESMONTANDO A JUSTINA

DESNUDARSE

DUZHE DOBRE

EL CONSERJE

EL LUTIER

FIKZIOHESIOA

HAMALAU

LA BANCA GANA

LAS ZORRAS DEL POZO

¿ME DEJAS DARLE EL BIBERÓN?

PASTATXO BAT?

UN 6, UN 4 Y UNA CURVA PARABÓLICA

VALIENTE PRINCESA, PROZAC Y OTROS CUENTOS

VINAGRE

'EAB 100 urte. Emakumeak Aberria eginez'

2023/03/17 - 2023/03/30

Iruneko iDEIAlekun (Paseo Colón, 27). |Erakusketak

GAURKO ANDREAK Bardintasunaren Aldeko Alkarteak dakar erakusketa ibiltaria. hori datorren ostiralean, .

Hilaren 23an, iDEIAlekun, arratsaldeko 19:00retan, erakusketearen komisarioek (Karmele Perez Urraza, Begoña Bilbao Bilbao eta Gurutze Ezkurdia Arteaga) EABko emakumeak, abertzaletasun-ametsen eroale izeneko berbaldia emongo dabe.

Sabino Arana Fundazinoaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak atondutako erakusketa horrek gizarte-eredu barria proponidu eta ekimen nahiz jarduera ugari bultzatu zituen emakumeek Euskadiren alde egindakoak eta bizi izandako esperientziak ikusarazo nahi ditu.

Ordutegia: Astelehenetik barikura: 9:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:30etik 20:00retara. Zapatuetan,  10:00etatik 14:30era.