Urriak 12

'Maestrissimo'. YLLANA

2022/10/12 20:00

Basauriko Social Antzokian. |Antzerkia

Jantza Plazetan 2022

2022/01/29 - 2022/12/31

Bilbon. |Jantzea

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

'Hitzak lege'

2022/05/23 - 2022/10/30

Gasteizen, Eusko Legebiltzarrean |Erakusketak

Erakusketa ibiltari honetan, panelen bidez, testu juridikoen historian euskereak izan dauen lekua jorratzen da. Gotzon Lobera koordinatzailearen arabera, hiztunek euskerea erabili izan dabe hartu-emon juridikoetan.

Antolatzaileak: Euskaltzaindia, Eusko Legebiltzarra, Nafarroako Parlamentua eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako batzar nagusiak.

Kale Fest - Euskerazko Kaleko Arteen Jaialdia 2022

2022/05/28 - 2022/10/15

Getxon. |Jaialdiak

Getxoko Udalak euskerazko kulturea aire zabalera atarako dau Kalefest kaleko arteen jaialdiaren eskutik. Gazteei zuzendua baina familientzako be bada igazko Aurrekontu Parte-hartzaileetan jasotako eskaerei erantzuteko jarri dau martxan Udalak.

Kalefesten egitarauak doban diran 29 ikuskizun batuko ditu eta herriko auzo guztietako 10 kokalekutan egingo dira. Horren bitartez euskerazko kultureari protagonismoa emongo deutso Udalak.


Informazino gehiago eta egitaraua hemen. 

XL. Ertibil Bizkaia

2022/07/14 - 2022/10/16

Bilboko Rekalde Aretoan. |Erakusketak

Inaugurazinoa:

ANDERETX B2B LIBERAL IM -HYBRID SET (VINYL+DJ) THG kolektiboa (Garagarrilaren 14an, 19:00etan).

Ertibil Bizkaiaren 40. edizinoa Rekalde aretoan hasiko da, 18 artistaren lanakaz. Bilboko Errekalde Aretoan hasiko dan erakusketa ibiltaria Basauri, Arrigorriaga, Santurtzi eta Balmasedan be izango da.

Ertibil Bizkaia 2022ren lehen saria Alazne Zubizarretarentzat da, Clotted Cream lanari esker; bigarren saria, barriz, Lucia Pedregal/Luchinentzat, Lucinismo. Serie I lanagaitik eta Mar de Diosek hirugarren saria jaso dau Tres Satori lanari esker.


Aurtengo planteamendua beste hamabost artistak osotuko dabe: Xabier Achurra, Izaskun Araluzea Itza, M. Benito Píriz, Lide Mikele Billelabeitia, Leo Burge, Ane Diez de Ulzurrun Rey, Iratxe Esteve Cuesta, Raquel F. Couto, Maider Gonzalo Salceda, Paula Huarte Cosin, Beñat Krolem, Mireya Moral Alzaga, Mikel Serna Bermejo, Amaya Suberviola eta Diego Vivanco.

1983an lehenengo edizinoa egin zanetik, Ertibil-ek sorkuntza-lana Bizkaian jorratzen daben eta gorabidean dagozan artistak babestu eta bultzatu nahi ditu.

40. edizino honetan, 70 sortzailek parte hartu dabe eta teknika eta espezialidade guztietan oinarritutako lanak aurkeztu ditue.

Ertibil Bizkaiak Japoniako egoitza artistikoak berreskuratu ditu. Egoitza horreek saritutako hiru personei lotuta dagoz eta aurreko urte bietan eten egin ziran pandemiaren ondorioz. Ertibilen azken hiru edizinoetako irabazleek Japoniako lau herritan egiten ditue aurten egoitza artistikoak.


Erakusketearen ordutegia

  • Martitzenetik zapatura:
    10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era.
  • Domeka eta jai egunetan:
    10:00etatik 14:00etara.
  • Astelehenetan:
    Zarratuta

Informazino gehiago, zuen aholkuak helarazoteko edo beste edozertarako: salarekalde@bizkaia.eus

'Jade', Natalia Suárez Ortiz de Zárate

2022/09/16 - 2022/10/14

BilbaoArteko Urazurrutia Aretoan. |Erakusketak

Natalia Suárez Ortiz de Zárate (Vitoria-Gasteiz, 1994) artistearen lanakaz dator erakusketea, 2021ean BilbaoArten bekaduna izan zana.

Astelehenetik barikura bisitau ahal izango da, 17:30etik 20:30era, urriaren 14ra arte. Sartzea doban.

'De la Carola a Puppy'. SEBASTIEN LOPEZ

2022/09/22 - 2023/01/22

Bilboko YIMBY Sota aretoan (Kale Nagusia, 45). |Antzerkia

Ordutegia: Astelehenetik barikura, goizeko 09:00etatik arratsaldeko 19:00retara,

Sartzea doban.