Urriak 2

Bonbereneak 25 Urte. ENABLES (AEB)

2022/10/02 20:00

Tolosako Bonberenean. |Musikea

2022ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia

2022/10/02 17:00

Gasteizeko Europa Biltzar Jauregiko Maria de Maeztu entzunaretoan.

Erromeria. MIREN ETA ROBERTO ETXEBARRIA

2022/10/02 20:30

Iurretan. |Musikea

Iurretako jaiak.

'Sagastitarrak'. TXALO PRODUKZINOAK

2022/10/02 19:00

Bilboko Arriaga Antzokian. |Antzerkia

Joseba Apaolaza, Ainhoa Etxebarria eta Koldo Olabarri dira familiarteko komedia honetan protagonistak, Begoña Bilbao Lejarzegiren zuzendaritzapean.

Ramón Madaula egile katalanaren Els brugarol lanaren egokitzapena da, Martin Aguirrek euskeratu dauena.
Arriaga Antzokiak antzezlanaren emanaldi bat eskainiko du datorren
igandean, urriaren 2an, 19:00etan.

'Silencio'. Interpretea: BLANCA PORTILLO

2022/10/02 14:44

Basauriko Social Antzokian. |Antzerkia

Jantza Plazetan 2022

2022/01/29 - 2022/12/31

Bilbon. |Jantzea

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

'Jorge Oteizan eta Eduardo Chillida. Dialogoa 50eko eta 60ko urteetan'

2022/04/09 - 2022/10/02

Donostiako San Telmo Museoan. |Erakusketak

Erakusketea San Telmo Museoak atondu dau, Bancaja Fundazinoaren babesdari esker, honen Valentziako egoitzan ikusgai izan ondoren. Erakusketea mugarria da artearen historian, izan be, lehenengo aldiz, Oteizaren eta Chillidaren obrak ikusi daitekez San Telmo Museoan.

'Hitzak lege'

2022/05/23 - 2022/10/30

Gasteizen, Eusko Legebiltzarrean |Erakusketak

Erakusketa ibiltari honetan, panelen bidez, testu juridikoen historian euskereak izan dauen lekua jorratzen da. Gotzon Lobera koordinatzailearen arabera, hiztunek euskerea erabili izan dabe hartu-emon juridikoetan.

Antolatzaileak: Euskaltzaindia, Eusko Legebiltzarra, Nafarroako Parlamentua eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako batzar nagusiak.

Kale Fest - Euskerazko Kaleko Arteen Jaialdia 2022

2022/05/28 - 2022/10/15

Getxon. |Jaialdiak

Getxoko Udalak euskerazko kulturea aire zabalera atarako dau Kalefest kaleko arteen jaialdiaren eskutik. Gazteei zuzendua baina familientzako be bada igazko Aurrekontu Parte-hartzaileetan jasotako eskaerei erantzuteko jarri dau martxan Udalak.

Kalefesten egitarauak doban diran 29 ikuskizun batuko ditu eta herriko auzo guztietako 10 kokalekutan egingo dira. Horren bitartez euskerazko kultureari protagonismoa emongo deutso Udalak.


Informazino gehiago eta egitaraua hemen. 

Toroko Iberoamericana - 'Emakumea eta ikusizko arteak XXI. mendean'

2022/07/01 - 2022/10/06

Zamoran, Toron. |Jardunaldiak

Miriam Ocarizen sormen ikuspegia Toroko Iberoamericanan da Bizkaiko Foru Aldundiaren babesari esker.  Diseinatzaileak bere sorkuntzarik originalenak eta personalenak erakutsiko ditu. Ocarizek Bilboko Rekalde Aretoan erakutsi zituan obrak 2018ko urritik aurrera.

Toroko Iberoamericanan, garagarrilaren 1etik urriaren 16ra izango da. Artistearen erreferenteek, marrazki eta zirriborroek, paleta kromatikoak eta ehunek Toroko Gurutzeko Ospitalearen egoitzan izango dira.

XL. Ertibil Bizkaia

2022/07/14 - 2022/10/16

Bilboko Rekalde Aretoan. |Erakusketak

Inaugurazinoa:

ANDERETX B2B LIBERAL IM -HYBRID SET (VINYL+DJ) THG kolektiboa (Garagarrilaren 14an, 19:00etan).

Ertibil Bizkaiaren 40. edizinoa Rekalde aretoan hasiko da, 18 artistaren lanakaz. Bilboko Errekalde Aretoan hasiko dan erakusketa ibiltaria Basauri, Arrigorriaga, Santurtzi eta Balmasedan be izango da.

Ertibil Bizkaia 2022ren lehen saria Alazne Zubizarretarentzat da, Clotted Cream lanari esker; bigarren saria, barriz, Lucia Pedregal/Luchinentzat, Lucinismo. Serie I lanagaitik eta Mar de Diosek hirugarren saria jaso dau Tres Satori lanari esker.


Aurtengo planteamendua beste hamabost artistak osotuko dabe: Xabier Achurra, Izaskun Araluzea Itza, M. Benito Píriz, Lide Mikele Billelabeitia, Leo Burge, Ane Diez de Ulzurrun Rey, Iratxe Esteve Cuesta, Raquel F. Couto, Maider Gonzalo Salceda, Paula Huarte Cosin, Beñat Krolem, Mireya Moral Alzaga, Mikel Serna Bermejo, Amaya Suberviola eta Diego Vivanco.

1983an lehenengo edizinoa egin zanetik, Ertibil-ek sorkuntza-lana Bizkaian jorratzen daben eta gorabidean dagozan artistak babestu eta bultzatu nahi ditu.

40. edizino honetan, 70 sortzailek parte hartu dabe eta teknika eta espezialidade guztietan oinarritutako lanak aurkeztu ditue.

Ertibil Bizkaiak Japoniako egoitza artistikoak berreskuratu ditu. Egoitza horreek saritutako hiru personei lotuta dagoz eta aurreko urte bietan eten egin ziran pandemiaren ondorioz. Ertibilen azken hiru edizinoetako irabazleek Japoniako lau herritan egiten ditue aurten egoitza artistikoak.


Erakusketearen ordutegia

  • Martitzenetik zapatura:
    10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era.
  • Domeka eta jai egunetan:
    10:00etatik 14:00etara.
  • Astelehenetan:
    Zarratuta

Informazino gehiago, zuen aholkuak helarazoteko edo beste edozertarako: salarekalde@bizkaia.eus

'Getxoko bonbardaketea'

2022/09/15 - 2022/10/02

Getxon, Punta Begoña galerietan. |Erakusketak

Erakusketeak ibilbide bisuala dakar 1936ko urriaren 21etik 1937ko bagilaren 13ra bitartean matxinautako indarrek eta aliatuek Gerra Zibilean Getxon izan zituen 14 bonbardaketen istorioari.


Dokumentazino grafikoa (argazkiak, kartelak, mapak eta gerra-paskinak, besteak beste), ikus-entzunezkoa eta gerrako materiala Getxoko Liburutegietatik, Liburutegi Digital Hispanikotik, Euskadiko Artxibo Historikotik, Sabino Arana Fundazinotik eta Berangoko Burdin Hesiaren Oroimenaren Museotik datoz, baita partikularren bildumetatik be.

Ordutegia: 11:30-14:00 / 18:00-20:00 (irailak 22, 21:00ak arte eta, urriak 2, 14:00ak arte)

 

'Jade', Natalia Suárez Ortiz de Zárate

2022/09/16 - 2022/10/14

BilbaoArteko Urazurrutia Aretoan. |Erakusketak

Natalia Suárez Ortiz de Zárate (Vitoria-Gasteiz, 1994) artistearen lanakaz dator erakusketea, 2021ean BilbaoArten bekaduna izan zana.

Astelehenetik barikura bisitau ahal izango da, 17:30etik 20:30era, urriaren 14ra arte. Sartzea doban.

'De la Carola a Puppy'. SEBASTIEN LOPEZ

2022/09/22 - 2023/01/22

Bilboko YIMBY Sota aretoan (Kale Nagusia, 45). |Antzerkia

Ordutegia: Astelehenetik barikura, goizeko 09:00etatik arratsaldeko 19:00retara,

Sartzea doban.

'Black is Beltza. Ainhoa'. Zuzendaritza: FERMIN MUGURUZA

2022/09/30 - 2022/10/03

Basauriko Social Antzokian. |Ikus-entzunezkoak

ESTREINALDIA

VIII. Mareak Jaialdia

2022/10/01 - 2022/10/07

Bermeon |Jaialdiak

VI. Open House Bilbao

2022/10/01 - 2022/10/02

Bilbon. |Jardunaldiak

Informazino gehiago hemen.