Irailak 12

Jantza Plazetan 2022

2022/01/29 - 2022/12/31

Bilbon. |Jantzea

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

'Jorge Oteizan eta Eduardo Chillida. Dialogoa 50eko eta 60ko urteetan'

2022/04/09 - 2022/10/02

Donostiako San Telmo Museoan. |Erakusketak

Erakusketea San Telmo Museoak atondu dau, Bancaja Fundazinoaren babesdari esker, honen Valentziako egoitzan ikusgai izan ondoren. Erakusketea mugarria da artearen historian, izan be, lehenengo aldiz, Oteizaren eta Chillidaren obrak ikusi daitekez San Telmo Museoan.

'Hitzak lege'

2022/05/23 - 2022/10/30

Gasteizen, Eusko Legebiltzarrean |Erakusketak

Erakusketa ibiltari honetan, panelen bidez, testu juridikoen historian euskereak izan dauen lekua jorratzen da. Gotzon Lobera koordinatzailearen arabera, hiztunek euskerea erabili izan dabe hartu-emon juridikoetan.

Antolatzaileak: Euskaltzaindia, Eusko Legebiltzarra, Nafarroako Parlamentua eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako batzar nagusiak.

Kale Fest - Euskerazko Kaleko Arteen Jaialdia 2022

2022/05/28 - 2022/10/15

Getxon. |Jaialdiak

Getxoko Udalak euskerazko kulturea aire zabalera atarako dau Kalefest kaleko arteen jaialdiaren eskutik. Gazteei zuzendua baina familientzako be bada igazko Aurrekontu Parte-hartzaileetan jasotako eskaerei erantzuteko jarri dau martxan Udalak.

Kalefesten egitarauak doban diran 29 ikuskizun batuko ditu eta herriko auzo guztietako 10 kokalekutan egingo dira. Horren bitartez euskerazko kultureari protagonismoa emongo deutso Udalak.


Informazino gehiago eta egitaraua hemen. 

Toroko Iberoamericana - 'Emakumea eta ikusizko arteak XXI. mendean'

2022/07/01 - 2022/10/06

Zamoran, Toron. |Jardunaldiak

Miriam Ocarizen sormen ikuspegia Toroko Iberoamericanan da Bizkaiko Foru Aldundiaren babesari esker.  Diseinatzaileak bere sorkuntzarik originalenak eta personalenak erakutsiko ditu. Ocarizek Bilboko Rekalde Aretoan erakutsi zituan obrak 2018ko urritik aurrera.

Toroko Iberoamericanan, garagarrilaren 1etik urriaren 16ra izango da. Artistearen erreferenteek, marrazki eta zirriborroek, paleta kromatikoak eta ehunek Toroko Gurutzeko Ospitalearen egoitzan izango dira.

'Analogías. Arte vasco en la Colección del BBVA'

2022/07/13 - 2022/09/18

Bilbon, San Nicolás Jauregia, 4 |Erakusketak

Mende bat baino gehiagoko historia batzen daben zazpi ataletan banatuta, 30 euskal artistek, edo Euskal Herriari lotutako artisten 40 pieza dituan erakusketea. Zehatz, Manuel Losada, Aurelio Arteta, Ignacio Zuloaga, Jorge Oteiza edo Eduardo Chillida lako artista nabarmenen lanak ikusteko aukerea izango da. Inaugurazinoan izan dira Elisa Dorronsoro BBVAren Ipar Lurraldeko Banka Pribatuaren zuzendaria, Desirée Granda BBVAko Higiezinen eta Zerbitzuen zuzendari globala eta Maria Luisa Barrio BBVAko Ondare Historiko Artistikoko arduraduna, Darío Urzay artistez gan, Juan Ramón Luzuriaga, Carmelo Ortíz de Elgea, Ignacio García Ergüin eta Mari Puri Herrero.

Sartzea doban.

XL. Ertibil Bizkaia

2022/07/14 - 2022/10/16

Bilboko Rekalde Aretoan. |Erakusketak

Inaugurazinoa:

ANDERETX B2B LIBERAL IM -HYBRID SET (VINYL+DJ) THG kolektiboa (Garagarrilaren 14an, 19:00etan).

Ertibil Bizkaiaren 40. edizinoa Rekalde aretoan hasiko da, 18 artistaren lanakaz. Bilboko Errekalde Aretoan hasiko dan erakusketa ibiltaria Basauri, Arrigorriaga, Santurtzi eta Balmasedan be izango da.

Ertibil Bizkaia 2022ren lehen saria Alazne Zubizarretarentzat da, Clotted Cream lanari esker; bigarren saria, barriz, Lucia Pedregal/Luchinentzat, Lucinismo. Serie I lanagaitik eta Mar de Diosek hirugarren saria jaso dau Tres Satori lanari esker.


Aurtengo planteamendua beste hamabost artistak osotuko dabe: Xabier Achurra, Izaskun Araluzea Itza, M. Benito Píriz, Lide Mikele Billelabeitia, Leo Burge, Ane Diez de Ulzurrun Rey, Iratxe Esteve Cuesta, Raquel F. Couto, Maider Gonzalo Salceda, Paula Huarte Cosin, Beñat Krolem, Mireya Moral Alzaga, Mikel Serna Bermejo, Amaya Suberviola eta Diego Vivanco.

1983an lehenengo edizinoa egin zanetik, Ertibil-ek sorkuntza-lana Bizkaian jorratzen daben eta gorabidean dagozan artistak babestu eta bultzatu nahi ditu.

40. edizino honetan, 70 sortzailek parte hartu dabe eta teknika eta espezialidade guztietan oinarritutako lanak aurkeztu ditue.

Ertibil Bizkaiak Japoniako egoitza artistikoak berreskuratu ditu. Egoitza horreek saritutako hiru personei lotuta dagoz eta aurreko urte bietan eten egin ziran pandemiaren ondorioz. Ertibilen azken hiru edizinoetako irabazleek Japoniako lau herritan egiten ditue aurten egoitza artistikoak.


Erakusketearen ordutegia

  • Martitzenetik zapatura:
    10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era.
  • Domeka eta jai egunetan:
    10:00etatik 14:00etara.
  • Astelehenetan:
    Zarratuta

Informazino gehiago, zuen aholkuak helarazoteko edo beste edozertarako: salarekalde@bizkaia.eus