Bagilak 12

Jantza Plazetan 2022

2022/01/29 - 2022/12/31

Bilbon. |Jantzea

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

'Jorge Oteizan eta Eduardo Chillida. Dialogoa 50eko eta 60ko urteetan'

2022/04/09 - 2022/10/02

Donostiako San Telmo Museoan. |Erakusketak

Erakusketea San Telmo Museoak atondu dau, Bancaja Fundazinoaren babesdari esker, honen Valentziako egoitzan ikusgai izan ondoren. Erakusketea mugarria da artearen historian, izan be, lehenengo aldiz, Oteizaren eta Chillidaren obrak ikusi daitekez San Telmo Museoan.

'37ko haurrak Erresuma Batuan'

2022/04/27 - 2022/08/18

Bilbon, San Mamesen, Athletic Club Museoan (19. eta 20. ateen artean), Rafael Moreno Pichichi, z/g |Erakusketak

Gerra Zibilean Erresuma Batura ebakuau zituen milaka euskal umeen istorioa dau ardatz, kasu batzuetan futbolaren elitean lehiatzen ibili ziranak eta erakunde zuri-gorrian debuta egitea be lortu ebenak.

Gernikako bonbardaketearen 85. urteurrenaren biharamunean egin da erakusketearen inaugurazinoa. Bonbardaketa horren eta gerrearen suntsiketa orokorraren ondorioz, Euskal Herriko txikienak Erresuma Batura ebakuau zituen Habana baporean, gerra betean. Sasoi haretako erretratu, dokumentu eta lekukotasunen bidez, Raimundo Lezamaren istorioa Emilio Aldekoaren, Sabino Barinagaren edota Jose Luis Bilbao Gallasteguiren istorioakaz batera aurkezten ditu erakusketak.

Ekitaldian izan dira, besteak beste, Aitor Elizegi eta Asier Arrate, Athletic Clubeko presidentea eta AC Museoko zuzendaria; EAEko lehendakariordea dan Idoia Mendia; Giza Eskubideetako, Memoriako eta Lankidetzako sailburuordea dan Josean Rodriguez; Bizkaiko Aldundiko Kiroletako zuzendari eta Kulturako zuzendari nagusi diran Carlos Sergio eta Begoña de Ibarra; BCA ’37 UK (Basque Children in the UK) alkarteko presidentea dan Carmen Kilner eta Manu Lezama, Raimundo Lezamaren semea, 40ko hamarkadako atezain zuri-gorri mitikoa, erakusketako protagonistetako bat. Atezaina Ingalaterrarako itsas bidaian joandako gerrako umeetako bat izan zan eta Southampton FC taldean izena hartu ondoren, Bilbora bueltau zan Athletic Clubeko legenda bihurtzeko.

'Picasso-tik Barceló-ra'

2022/04/28 - 2022/07/03

Durangoko Arte eta Historia Museoan |Erakusketak

'dobLe eLe'. LUCIA C. PINO

2022/04/30 - 2022/07/30

Bilbon, Artiatx-en (Deustuibarra, 70A - 2. pisua). |Erakusketak

Bisitak egiteko aurretik hitzordua egin behar da: artiatx.info@gmail.com edo instagram.com/_artiatx/

'Hitzak lege'

2022/05/23 - 2022/10/30

Gasteizen, Eusko Legebiltzarrean |Erakusketak

Erakusketa ibiltari honetan, panelen bidez, testu juridikoen historian euskereak izan dauen lekua jorratzen da. Gotzon Lobera koordinatzailearen arabera, hiztunek euskerea erabili izan dabe hartu-emon juridikoetan.

Antolatzaileak: Euskaltzaindia, Eusko Legebiltzarra, Nafarroako Parlamentua eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako batzar nagusiak.

Kale Fest - Euskerazko Kaleko Arteen Jailadia 2022

2022/05/28 - 2022/10/15

Getxon. |Jaialdiak

Getxoko Udalak euskerazko kulturea aire zabalera atarako dau Kalefest kaleko arteen jaialdiaren eskutik. Gazteei zuzendua baina familientzako be bada igazko Aurrekontu Parte-hartzaileetan jasotako eskaerei erantzuteko jarri dau martxan Udalak.

Kalefesten egitarauak doban diran 29 ikuskizun batuko ditu eta herriko auzo guztietako 10 kokalekutan egingo dira. Horren bitartez euskerazko kultureari protagonismoa emongo deutso Udalak.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen. 

'Gaurko euskal eskultoreak'

2022/06/06 - 2022/07/02

Zornotzako Zelaieta Zentroan |Erakusketak