Bagilak 8

Jantza Plazetan 2022

2022/01/29 - 2022/12/31

Bilbon. |Jantzea

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

'Jorge Oteizan eta Eduardo Chillida. Dialogoa 50eko eta 60ko urteetan'

2022/04/09 - 2022/10/02

Donostiako San Telmo Museoan. |Erakusketak

Erakusketea San Telmo Museoak atondu dau, Bancaja Fundazinoaren babesdari esker, honen Valentziako egoitzan ikusgai izan ondoren. Erakusketea mugarria da artearen historian, izan be, lehenengo aldiz, Oteizaren eta Chillidaren obrak ikusi daitekez San Telmo Museoan.

'Hitzak lege'

2022/05/23 - 2022/10/30

Gasteizen, Eusko Legebiltzarrean |Erakusketak

Erakusketa ibiltari honetan, panelen bidez, testu juridikoen historian euskereak izan dauen lekua jorratzen da. Gotzon Lobera koordinatzailearen arabera, hiztunek euskerea erabili izan dabe hartu-emon juridikoetan.

Antolatzaileak: Euskaltzaindia, Eusko Legebiltzarra, Nafarroako Parlamentua eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako batzar nagusiak.

Kale Fest - Euskerazko Kaleko Arteen Jaialdia 2022

2022/05/28 - 2022/10/15

Getxon. |Jaialdiak

Getxoko Udalak euskerazko kulturea aire zabalera atarako dau Kalefest kaleko arteen jaialdiaren eskutik. Gazteei zuzendua baina familientzako be bada igazko Aurrekontu Parte-hartzaileetan jasotako eskaerei erantzuteko jarri dau martxan Udalak.

Kalefesten egitarauak doban diran 29 ikuskizun batuko ditu eta herriko auzo guztietako 10 kokalekutan egingo dira. Horren bitartez euskerazko kultureari protagonismoa emongo deutso Udalak.


Informazino gehiago eta egitaraua hemen.