Zezeilak 18
MusEkintza
2021/09/24 - 2022/06/24
Bizkaian |JaialdiakBizkaiko aberastasun kulturalaren alderdi bi dira arte eszenikoetan dabizan artistak eta museo zein gune kulturaletan gordeten dan ondarea. MusEkintza izeneko ekimen barriari esker, Bizkaiko Foru Aldundiak biak lotuko ditu. Irailean hasita, hileko azken zapatuetan, arte eszenikoetako ikuskizun bat programauko dabe BizkaiKOA sare publikoan sartuta dagoan museo edo gune baten.
Bagilera bitartean, bederatzi ikuskizun eta hamar saio izango dira, hilean bat, eta bagilaren 11 eta 24ko hitzordu bereziak. Honeek dira aukeratutako lekuak: La Encartada Fabrika Museoa (Balmaseda); El Pobaleko Burdinolea (Muskiz); Txakolingunea (Bakio); Euskal Herria Museoa (Gernika); Arkeologi Museoa (Bilbo); Arrantzaleen Museoa (Bermeo); eta Muñatonestarren Gaztelua (Muskiz).
Musikea, jantzea, zinemea, umorea eta magia dagoz egitarauan. Saio bakotxerako, espazioa argiztapen eta proiekzino apaingarri bereziz atonduko dabe, ikusleen esperientzia indartzeko. Erreserbea aurretiaz egin beharko da.
Egitaraua hemen.
'Kresala. Bermeo 1974-1976'
2021/10/19 - 2022/06/26
Bermeoko Arrantzaleen Museoan |ErakusketakFede Merinok 1974 eta 1976 urteen artean Bermeoko portuan egindako argazkiak, digitalizauta eta formatu handian. Portuko jentea, bizimodua, ohiturak eta zereginak erakusten ditu.

'De Rerum Natura'. JOSE ANTONIO SISTIAGA
2022/01/28 - 2022/05/22
Donostiako Kubo Kutxa Fundazinoa aretoan. |Erakusketak
Jantza Plazetan 2022
2022/01/29 - 2022/12/31
Bilbon. |JantzeaInformazino gehiago eta egitaraua hemen.