Abenduak 18

WILLIS DRUMMOND

2021/12/18 22:00

Bilboko Kafe Antzokian. |Musikea

HTXROCK 2021

2021/12/18 .

Atarrabian. |Musikea

Sarrerak agortuta.

Informazino gehiago hemen.

Durangoko XXXII. Musika Hamabostaldia

2021/12/18 19:00

Durangoko San Agustin Kultur Gunean. |Musikea

Melodías de ultramar. FETEN FETEN

'Tapies Zabalagan'.

2021/06/10 - 2022/01/10

Hernanin, Chillida Lekun. |Erakusketak

Chillida Lekuk erakusketa-lerro barri bati ekingo deutso, artista gonbidatuen programea, Chillidaren artista garaikide esanguratsuen obrak ardatz hartuko dituana. Proiektu barri hau Tàpies Zabalagan erakusketeagaz hasiko da, Antoni Tàpies (1923 – 2012) sortzaile katalan bikainaren omenez; haren lanak, euskal eskultorearenak bezela, arrasto sakona itxi eban arte moderno eta garaikidearen bilakaeran.

Erakusketea Zabalaga baserriaren goiko pisuan egongo da ikusgai. Formatu txiki eta handiko obrek osotuko dabe, batez be 80ko eta 90eko hamarkadetako eskulturek. Holan, Eduardo Chillidaren piezakaz batera egongo dira. Antoni Tàpies Fundazinoaren eta Tàpies familiaren babesa izango dau erakusketeak, baita zenbait bilduma pribaturen maileguak be.

Artista katalana aukeratzeko arrazoia XX. mendeko arte-figura handi bi horreen bizi-ibilbideetan dagoan paralelismo handia da. Antoni Tàpiesen eta Eduardo Chillidaren biografiek zenbait puntu komun ditue eta ibilbide paraleloak aurkezten ditue, hainbat momentu historikotan eta sormenezkotan bat egiten dabenak.

MusEkintza

2021/09/24 - 2022/06/24

Bizkaian |Jaialdiak

Bizkaiko aberastasun kulturalaren alderdi bi dira arte eszenikoetan dabizan artistak eta museo zein gune kulturaletan gordeten dan ondarea. MusEkintza izeneko ekimen barriari esker, Bizkaiko Foru Aldundiak biak lotuko ditu. Irailean hasita, hileko azken zapatuetan, arte eszenikoetako ikuskizun bat programauko dabe BizkaiKOA sare publikoan sartuta dagoan museo edo gune baten.

Bagilera bitartean, bederatzi ikuskizun eta hamar saio izango dira, hilean bat, eta bagilaren 11 eta 24ko hitzordu bereziak. Honeek dira aukeratutako lekuak: La Encartada Fabrika Museoa (Balmaseda); El Pobaleko Burdinolea (Muskiz); Txakolingunea (Bakio); Euskal Herria Museoa (Gernika); Arkeologi Museoa (Bilbo); Arrantzaleen Museoa (Bermeo); eta Muñatonestarren Gaztelua (Muskiz).

Musikea, jantzea, zinemea, umorea eta magia dagoz egitarauan. Saio bakotxerako, espazioa argiztapen eta proiekzino apaingarri bereziz atonduko dabe, ikusleen esperientzia indartzeko. Erreserbea aurretiaz egin beharko da. 

Egitaraua hemen.

'Diskomania - 25 erretratu/25 retratos'. Jose Madrid Santurtun

2021/10/14 - 2022/04/25

Bilbon, Berreginen Museoan. |Erakusketak

Bilboko Berreginen Museoak aldaketa handiak dakarz 2021-2022 ikasturteko aldi baterako erakusketei jagokenez, Diskomania erakusketearen inaugurazinoari esker. Oraingo honetan, beste erreprodukzino edo berregite modu batean jarriko dau arretea, erretratugintzanhain zuzen be, baina alde batera itxi barik igeltsuzko eskulturak. Museoko Marrazki Ikastaroko ikasle izan dan Jose Madrid Santurtun erretratugilearen lanari eta Museoaren zerbitzu teknikoari esker sortu da erakusketa barri hau. Euskal kulturako 25 personaiaren erretratuz osotutako erakusketea da honako hau; danek dabe loturea musikeagaz eta hainbat jatorritakoak dira.

Erretratu guztietan nabarmentzen da alderdi artistikoa, artearen plastikearen eta rockaren lehenengo gomuten artean eta helburua da hainbat mito, rockaren personaietan hazurmamitutako mito modernoak, baita blues, pop, bossa nova eta beste estilo batzuetako personaietan hazurmamituak be erakustea.

Hona 25 protagonistak: idazlea, Antonio Altarriba komiki-gidoilaria, Carlos Arco Los 40 principales kateko zuzendaria, Jon Barrasa disko-saltzailea, Edu Basterra musikaria, La Basu rap abeslaria, Roge Blasco kazetaria, Francis Díez (Doctor Deseo) musikaria, Coni Duchess (Capsula) musikaria, Pablo Gallo margolari eta idazlea, Gari (Hertzainak) abeslaria, Álvaro Heras kronikagilea, Estibaliz Hernández de Miguel idazlea eta ilustratzailea, Pedro Elías Igartua irakaslea, Nagore Martínez Jauregi artista, Ricardo Lezón musikagilea, Mertxe Marcos diseinatzaile grafikoa, Jose López Iturriaga musikaria, Miren Agur Meabe idazlea, Roberto Moso kazetaria, Miriam Ocariz diseinatzailea, Jokin Oregi antzerki zuzendaria, Rafabilly disko-saltzailea, Joserra Rodrigo musika-dibulgatzailea eta Loles Vázquez (Las Vulpes) musikaria.

Erakusketa hau mugarria izango da Berreginen Museoko erakusketen historian.

'Kresala. Bermeo 1974-1976'

2021/10/19 - 2022/06/26

Bermeoko Arrantzaleen Museoan |Erakusketak

Fede Merinok 1974 eta 1976 urteen artean Bermeoko portuan egindako argazkiak, digitalizauta eta formatu handian. Portuko jentea, bizimodua, ohiturak eta zereginak erakusten ditu.

'Burdiña eta abotsa'. JOSEBA GOTZON

2021/11/04 - 2021/12/30

Gallartako Meatzaritzearen Museoan. |Musikea

Portugaletearra 2018tik lan honegaz Euskal Herriko, Kantabriako, Burgosko, Bartzelonako edo Lleidako dozenaka uritan ibili da. JG FE ART markea sortu ebanetik 27 eskultura egin ditu eta horreetatik hamasei lan dagoz ikusgai gaur egun. Produkzino artistiko hau otxote izenez ezagutzen dan abesbatza generoagaz lotuta dago. Sorkuntzak bilduma bitara batzen dira: batetik, ZORTZI, ochotismo eta ahotsaren ezaugarriakaz lotutako obrak; eta bestetik, TUBO, otxotearen momentu historikoakaz, 1930ean Bilboko Abesbatza Alkartearen barruan jaioa eta 1932an Portugaleteko Udalak ofizializau dauena.

Erakusketa hau 2022. urtean, besteak beste, Malagan, Madrilen, Águilas (Murtzia), Calpen (Alacant), Lanzaroten, Santanderren edo Gijonen.

'Denbora muga barik'

2021/11/15 - 2021/12/30

Basauriko metro geltokian. |Erakusketak

'Ondo bizi - Buen vivir'

2021/11/26 - 2021/12/22

Karrantzako Kultur Etxean. |Erakusketak

Mutur Beltz alkarteak atonduta, Karrantzako Kultur Etxean hurrengo artisten lanak ikusi ahal izango doguz: Regina Dejiménez  ehuna artelan eta diseinurako materiala lez aldarrikatzen dauen artistea; Pedro Murua eta Mariona Cañadas; Aitor Saraiba, margolaria, idazlea, erretratugilea, zinemagilea, bordau egilea eta magoa eta
Marijo Ribas (Palma, Illes Balears, 1982) ikus-entzunezko artista eta ikertzailea.

VII. Mazoka

2021/11/26 - 2021/12/26

Gasteizen. |Jardunaldiak

 @maitegurrutxaga iustratzaileak egindako kartelak iragarriko dau Mazoka.

Informazino gehiago hemen.

Munduko Jaiotzak

2021/12/01 - 2022/01/07

Bilboko Eleiz Museoan (Enkarnazinoaren Plazea, 9B). |Erakusketak

Sartzea doban.

Gabon Gozoak - Artisau Gozogintzea

2021/12/03 - 2021/12/20

Bilboko Eleiz Museoan (Enkarnazinoaren Plazea, 9B). |Azokak

Sartzea doban.