Azaroak 3

'Erraldoein bizkar gainean'.

2021/02/10 - 2021/11/07

|Erakusketak

Ordutegia:

- Erakusketa gelak

Martitzenetik zapatura: 10:00etatik 14:00etara / 16:00etatik 19:30era.

Domeka eta jai egunetan: 10:30etik 14:00etara.

- Ikerlarientzako arreta zerbitzua

Astelehenetik barikura: 09:00etatik 19:30era.

Zapatuetan (aurretiko hitzordua eskatuta): 09:00etatik 13:30era.

'Tapies Zabalagan'.

2021/06/10 - 2022/01/10

Hernanin, Chillida Lekun. |Erakusketak

Chillida Lekuk erakusketa-lerro barri bati ekingo deutso, artista gonbidatuen programea, Chillidaren artista garaikide esanguratsuen obrak ardatz hartuko dituana. Proiektu barri hau Tàpies Zabalagan erakusketeagaz hasiko da, Antoni Tàpies (1923 – 2012) sortzaile katalan bikainaren omenez; haren lanak, euskal eskultorearenak bezela, arrasto sakona itxi eban arte moderno eta garaikidearen bilakaeran.

Erakusketea Zabalaga baserriaren goiko pisuan egongo da ikusgai. Formatu txiki eta handiko obrek osotuko dabe, batez be 80ko eta 90eko hamarkadetako eskulturek. Holan, Eduardo Chillidaren piezakaz batera egongo dira. Antoni Tàpies Fundazinoaren eta Tàpies familiaren babesa izango dau erakusketeak, baita zenbait bilduma pribaturen maileguak be.

Artista katalana aukeratzeko arrazoia XX. mendeko arte-figura handi bi horreen bizi-ibilbideetan dagoan paralelismo handia da. Antoni Tàpiesen eta Eduardo Chillidaren biografiek zenbait puntu komun ditue eta ibilbide paraleloak aurkezten ditue, hainbat momentu historikotan eta sormenezkotan bat egiten dabenak.

'Artoteka'. Arterako eguneroko espazioak

2021/09/13 - 2021/11/05

Bilboko BBK Salan. |Erakusketak

MusEkintza

2021/09/24 - 2022/06/24

Bizkaian |Jaialdiak

Bizkaiko aberastasun kulturalaren alderdi bi dira arte eszenikoetan dabizan artistak eta museo zein gune kulturaletan gordeten dan ondarea. MusEkintza izeneko ekimen barriari esker, Bizkaiko Foru Aldundiak biak lotuko ditu. Irailean hasita, hileko azken zapatuetan, arte eszenikoetako ikuskizun bat programauko dabe BizkaiKOA sare publikoan sartuta dagoan museo edo gune baten.

Bagilera bitartean, bederatzi ikuskizun eta hamar saio izango dira, hilean bat, eta bagilaren 11 eta 24ko hitzordu bereziak. Honeek dira aukeratutako lekuak: La Encartada Fabrika Museoa (Balmaseda); El Pobaleko Burdinolea (Muskiz); Txakolingunea (Bakio); Euskal Herria Museoa (Gernika); Arkeologi Museoa (Bilbo); Arrantzaleen Museoa (Bermeo); eta Muñatonestarren Gaztelua (Muskiz).

Musikea, jantzea, zinemea, umorea eta magia dagoz egitarauan. Saio bakotxerako, espazioa argiztapen eta proiekzino apaingarri bereziz atonduko dabe, ikusleen esperientzia indartzeko. Erreserbea aurretiaz egin beharko da. 

Egitaraua hemen.

Gasteizeko 46. Nazinoarteko Antzerki Jaialdia

2021/09/30 - 2021/11/28

Gasteizen. |Antzerkia

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

'Son con alma'. Jorge López de Guereñu

2021/10/01 - 2021/11/30

Bilbon, Yimby aretoan (Kale Nagusia, 45 - Sota Eraikina) |Erakusketak

Informazino gehiago hemen.

Astelehenetik barikura, 9:00etatik 19:00etara.

Sartzea doban.

OSKAR BENASEN ILUSTRAZINOAK

2021/10/13 - 2021/11/08

Bilbon, Bira Kulturan (Erronda Kalea, 2) |Erakusketak

Informazino gehiago hemen

'Diskomania - 25 erretratu/25 retratos'. Jose Madrid Santurtun

2021/10/14 - 2022/04/25

Bilbon, Berreginen Museoan. |Erakusketak

Bilboko Berreginen Museoak aldaketa handiak dakarz 2021-2022 ikasturteko aldi baterako erakusketei jagokenez, Diskomania erakusketearen inaugurazinoari esker. Oraingo honetan, beste erreprodukzino edo berregite modu batean jarriko dau arretea, erretratugintzanhain zuzen be, baina alde batera itxi barik igeltsuzko eskulturak. Museoko Marrazki Ikastaroko ikasle izan dan Jose Madrid Santurtun erretratugilearen lanari eta Museoaren zerbitzu teknikoari esker sortu da erakusketa barri hau. Euskal kulturako 25 personaiaren erretratuz osotutako erakusketea da honako hau; danek dabe loturea musikeagaz eta hainbat jatorritakoak dira.

Erretratu guztietan nabarmentzen da alderdi artistikoa, artearen plastikearen eta rockaren lehenengo gomuten artean eta helburua da hainbat mito, rockaren personaietan hazurmamitutako mito modernoak, baita blues, pop, bossa nova eta beste estilo batzuetako personaietan hazurmamituak be erakustea.

Hona 25 protagonistak: idazlea, Antonio Altarriba komiki-gidoilaria, Carlos Arco Los 40 principales kateko zuzendaria, Jon Barrasa disko-saltzailea, Edu Basterra musikaria, La Basu rap abeslaria, Roge Blasco kazetaria, Francis Díez (Doctor Deseo) musikaria, Coni Duchess (Capsula) musikaria, Pablo Gallo margolari eta idazlea, Gari (Hertzainak) abeslaria, Álvaro Heras kronikagilea, Estibaliz Hernández de Miguel idazlea eta ilustratzailea, Pedro Elías Igartua irakaslea, Nagore Martínez Jauregi artista, Ricardo Lezón musikagilea, Mertxe Marcos diseinatzaile grafikoa, Jose López Iturriaga musikaria, Miren Agur Meabe idazlea, Roberto Moso kazetaria, Miriam Ocariz diseinatzailea, Jokin Oregi antzerki zuzendaria, Rafabilly disko-saltzailea, Joserra Rodrigo musika-dibulgatzailea eta Loles Vázquez (Las Vulpes) musikaria.

Erakusketa hau mugarria izango da Berreginen Museoko erakusketen historian.

'Mujeres del Algodón - Historias de vida'. Fanny Alonso

2021/10/14 - 2021/12/15

Bilbon, La Terminal-en (Pintor Ignacio Zuloaga, 3) |Erakusketak

'Rugbylariak'. SERGIO MONEDERO

2021/10/15 - 2021/11/07

Leioako Kultur Aretoko Erakusketa Gelan. |Erakusketak

Astelehenetik barikura 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Zapatu eta domeketan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara.

Sartzea doban.

Informazino gehiago hemen.

'Kresala. Bermeo 1974-1976'

2021/10/19 - 2022/06/26

Bermeoko Arrantzaleen Museoan |Erakusketak

Fede Merinok 1974 eta 1976 urteen artean Bermeoko portuan egindako argazkiak, digitalizauta eta formatu handian. Portuko jentea, bizimodua, ohiturak eta zereginak erakusten ditu.

XLIII. Liburu Zahar eta Okasinokoen Bilboko Azokea

2021/10/22 - 2021/11/07

Bilboko Arenalean. |Azokak

Bertoko zein kanpoko 43 liburu-saltzaileren lanak egongo dira mahaiotan. 

Azokea 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik.

XLII. Santurtziko Nazinoarteko Antzerki Jaialdia

2021/10/29 - 2021/11/30

Santurtziko Serantes Kultur Aretoan |Antzerkia