Irailak 29

'Akurio eta Elkano 1519-1522. Bizkaitarrak Lehen Munduko Biran'

2020/10/07 - 2021/10/03

Bermeon, Arrantzaleen Museoan. |Erakusketak

Magallaes-Elkano espedizinoaren alderdi ezezagunenetako bat euskaldunen presentzia da, batez be, oinarrizko postuetan egon ziran bizkaitarrena, lehen Munduko Itzulia posible egin ebenena.

Espedizinoan parte hartu eben 33 euskal herritarretatik 7 Bermeokoak ziran eta beste 14 Bizkaiko beste leku batzuetakoak, Lekeitio, Bilbo, Portugalete eta Mungiakoak.

Museoaren ordutegia:

  • Martitzenetik zapatura: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
  • Domeka eta jai egunetan: 10:00-14:00
  • Astelehenetan zarratuta.

 

'Erraldoein bizkar gainean'.

2021/02/10 - 2021/11/07

|Erakusketak

Ordutegia:

- Erakusketa gelak

Martitzenetik zapatura: 10:00etatik 14:00etara / 16:00etatik 19:30era.

Domeka eta jai egunetan: 10:30etik 14:00etara.

- Ikerlarientzako arreta zerbitzua

Astelehenetik barikura: 09:00etatik 19:30era.

Zapatuetan (aurretiko hitzordua eskatuta): 09:00etatik 13:30era.

'Tapies Zabalagan'.

2021/06/10 - 2022/01/10

Hernanin, Chillida Lekun. |Erakusketak

Chillida Lekuk erakusketa-lerro barri bati ekingo deutso, artista gonbidatuen programea, Chillidaren artista garaikide esanguratsuen obrak ardatz hartuko dituana. Proiektu barri hau Tàpies Zabalagan erakusketeagaz hasiko da, Antoni Tàpies (1923 – 2012) sortzaile katalan bikainaren omenez; haren lanak, euskal eskultorearenak bezela, arrasto sakona itxi eban arte moderno eta garaikidearen bilakaeran.

Erakusketea Zabalaga baserriaren goiko pisuan egongo da ikusgai. Formatu txiki eta handiko obrek osotuko dabe, batez be 80ko eta 90eko hamarkadetako eskulturek. Holan, Eduardo Chillidaren piezakaz batera egongo dira. Antoni Tàpies Fundazinoaren eta Tàpies familiaren babesa izango dau erakusketeak, baita zenbait bilduma pribaturen maileguak be.

Artista katalana aukeratzeko arrazoia XX. mendeko arte-figura handi bi horreen bizi-ibilbideetan dagoan paralelismo handia da. Antoni Tàpiesen eta Eduardo Chillidaren biografiek zenbait puntu komun ditue eta ibilbide paraleloak aurkezten ditue, hainbat momentu historikotan eta sormenezkotan bat egiten dabenak.

XII. Nafarroako Komiki Azokea

2021/09/03 - 2021/10/03

Iruñean eta Lizarran. |Azokak

XII. Nafarroako Komiki Azokan, Iruñean eta Lizarran, 14 erakusketa ikusteko aukerea izango da eta hainbat jarduera izango dira programearen barruan: berbaldiak, tailerrak, argitalpenak, proiekzinoak, muralak, kontzertuak, bisita gidatuak eta liburu-sinatzeak. TIZAk, komikiaren sustapenerako alkarteak, Nafarroan atontzen dauen ekitaldia berezia da beste ekitaldi batzuekaz konparauta, izan be, egile-komikiari buruzkoa da eta alderdi komertzialean baino gehiago, alderdi artistikoan oinarritzen da. Hamabi urteko ibilbideak, izen handiko egileak, erakundeen babesak eta publikoaren harrereak ezinbesteko hitzordu bihurtu dabe Nafarroako Komikiaren Azokea.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

'Basques in California'

2021/09/08 - 2021/10/28

Gasteizeko Sancho el Sabio Fundazinoaren egoitzan. |Erakusketak

Informazino gehiago hemen.

'Artoteka'. Arterako eguneroko espazioak

2021/09/13 - 2021/11/05

Bilboko BBK Salan. |Erakusketak

Azkena Rock Festival 2021 - Special Edition

2021/09/22 - 2021/10/03

Gasteizeko Iradier Arenan.

Informazino gehiago eta sarrerak hemen.

MusEkintza

2021/09/24 - 2022/06/24

Bizkaian |Jaialdiak

Bizkaiko aberastasun kulturalaren alderdi bi dira arte eszenikoetan dabizan artistak eta museo zein gune kulturaletan gordeten dan ondarea. MusEkintza izeneko ekimen barriari esker, Bizkaiko Foru Aldundiak biak lotuko ditu. Irailean hasita, hileko azken zapatuetan, arte eszenikoetako ikuskizun bat programauko dabe BizkaiKOA sare publikoan sartuta dagoan museo edo gune baten.

Bagilera bitartean, bederatzi ikuskizun eta hamar saio izango dira, hilean bat, eta bagilaren 11 eta 24ko hitzordu bereziak. Honeek dira aukeratutako lekuak: La Encartada Fabrika Museoa (Balmaseda); El Pobaleko Burdinolea (Muskiz); Txakolingunea (Bakio); Euskal Herria Museoa (Gernika); Arkeologi Museoa (Bilbo); Arrantzaleen Museoa (Bermeo); eta Muñatonestarren Gaztelua (Muskiz).

Musikea, jantzea, zinemea, umorea eta magia dagoz egitarauan. Saio bakotxerako, espazioa argiztapen eta proiekzino apaingarri bereziz atonduko dabe, ikusleen esperientzia indartzeko. Erreserbea aurretiaz egin beharko da. 

Egitaraua hemen.

'Sorginak - Brujas'

2021/09/24 - 2021/10/24

Eibarreko Portaleko erakusketa gelan. |Erakusketak

Udaleko Bardintasun (@andretxeaeibar) eta Kultura arloek atondutako erakusketea, @empoderarte_aima (Emakume Artisten Nazinoarteko Alkartea) alkarteagaz alkarlanean, XV. eta XVIII. mendeen artean Europan izandako hilketa bildurgarriei buruz hausnartu nahi da, izan be, 250.000 emakume inguru hil zituen, sorginkeria egotzita.

Erakusketea urriaren 24ra arte ikusi ahal izango da, martitzenetik domekara, 18:30etik 20:30era.