Abuztuak 9

'Akurio eta Elkano 1519-1522. Bizkaitarrak Lehen Munduko Biran'

2020/10/07 - 2021/10/03

Bermeon, Arrantzaleen Museoan. |Erakusketak

Magallaes-Elkano espedizinoaren alderdi ezezagunenetako bat euskaldunen presentzia da, batez be, oinarrizko postuetan egon ziran bizkaitarrena, lehen Munduko Itzulia posible egin ebenena.

Espedizinoan parte hartu eben 33 euskal herritarretatik 7 Bermeokoak ziran eta beste 14 Bizkaiko beste leku batzuetakoak, Lekeitio, Bilbo, Portugalete eta Mungiakoak.

Museoaren ordutegia:

  • Martitzenetik zapatura: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
  • Domeka eta jai egunetan: 10:00-14:00
  • Astelehenetan zarratuta.

 

'Bilbo eta pintura'

2021/01/29 - 2021/08/29

Bilboko Guggenheim Museoan |Erakusketak

Eraldaketa eta zabalkunde handiko sasoia izan zan XIX. mendearen amaierea Bilbon eta Itsasadarrean. Bilbo eta pintura erakusketeak euskal artisten begietatik agertuko dau aldaketa hori, XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen lehenengo erdiko pinturen bidez. Artisten artean dagoz Adolfo Guiard, Ignacio Zuloaga, Anselmo Guinea, José Arrue, Ramón Zubiaurre, Francisco Iturrino, Aurelio Arteta... Kosme de Barañano da komisarioa.

'Erraldoein bizkar gainean'.

2021/02/10 - 2021/11/07

|Erakusketak

Ordutegia:

- Erakusketa gelak

Martitzenetik zapatura: 10:00etatik 14:00etara / 16:00etatik 19:30era.

Domeka eta jai egunetan: 10:30etik 14:00etara.

- Ikerlarientzako arreta zerbitzua

Astelehenetik barikura: 09:00etatik 19:30era.

Zapatuetan (aurretiko hitzordua eskatuta): 09:00etatik 13:30era.

'Muntadas. Uri Hutsa'. Antoni Muntadas

2021/03/18 - 2021/09/05

Bilboko Arte Eder Museoan. |Erakusketak

Bilboko Arte Eder Museoaren eta BBVA Fundazinoaren Bideoarte eta Sorkuntza Digitaleko Programearen enkarguz sortua da Uri hutsa eta Guadalupe Echevarría da komisarioa. Muntadasen obran ohikoa dan moduan, hainbat osogai batzen ditu eta, egilearen beraren eretxiz, “artefaktu” berezia da hau guztia, publikoak bere begirada kritiko eta jakingureak aktibetan dauana.

'Urte eroak, 1920ko hamarkadea'

2021/05/07 - 2021/09/19

Bilboko Guggenheim Museoan. |Erakusketak

'Kontzertu guztiak, gau guztiak, dana hutsik'. ANA LAURA ALÁEZ

2021/05/20 - 2021/09/26

Bilboko Azkuna Zentroan |Erakusketak

Artistearen hiru hamarkada luzeko ibilbidea erakusten dauen monografikoa.

'BIA Urban Regeneration Forum Bilbao Bizkaia Architecture'

2021/05/24 - 2021/09/03

Bilbon, EHAEO-ren Bizkaiko ordezkaritzan (Mazarredo Zumarkalea, 69). |Erakusketak

EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzan BIA Urban Regeneration Forum Bilbao Bizkaia Architecture herritarren jardueren IV. edizinoko sarien erakusketea dago, Euskal Herriko Arkitektoen Alkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzeak atondua urte birik behin. Edade guztietako herritarrentzako hiru lehiaketen bidez (BIA-STORIES, PHOTO-BIA eta BILBO-SKETCH), uria kontetan dabe kontakizunaren, argazkiaren eta marrazkiaren bidez. Lanek uri bizi, mindu eta ezagun batera hurreratzen gaitue, ahotsez, bizipenez eta kolorez betetako Bilbo
batera.

'Tapies Zabalagan'.

2021/06/10 - 2022/01/10

Hernanin, Chillida Lekun. |Erakusketak

Chillida Lekuk erakusketa-lerro barri bati ekingo deutso, artista gonbidatuen programea, Chillidaren artista garaikide esanguratsuen obrak ardatz hartuko dituana. Proiektu barri hau Tàpies Zabalagan erakusketeagaz hasiko da, Antoni Tàpies (1923 – 2012) sortzaile katalan bikainaren omenez; haren lanak, euskal eskultorearenak bezela, arrasto sakona itxi eban arte moderno eta garaikidearen bilakaeran.

Erakusketea Zabalaga baserriaren goiko pisuan egongo da ikusgai. Formatu txiki eta handiko obrek osotuko dabe, batez be 80ko eta 90eko hamarkadetako eskulturek. Holan, Eduardo Chillidaren piezakaz batera egongo dira. Antoni Tàpies Fundazinoaren eta Tàpies familiaren babesa izango dau erakusketeak, baita zenbait bilduma pribaturen maileguak be.

Artista katalana aukeratzeko arrazoia XX. mendeko arte-figura handi bi horreen bizi-ibilbideetan dagoan paralelismo handia da. Antoni Tàpiesen eta Eduardo Chillidaren biografiek zenbait puntu komun ditue eta ibilbide paraleloak aurkezten ditue, hainbat momentu historikotan eta sormenezkotan bat egiten dabenak.

'Los Brutos'. SAHATSA JAURTEGI

2021/07/26 - 2021/09/26

Bilbon, Artiatxen (Deustuibarra, 70A- 2. pisua) |Erakusketak

Hurrengo astelehentik aurrera eta irailaren 26arte erakusketea bisitatau ahal izateko bialdu mezu bat artiatxbisitak@gmail.com edo IG:@_artiatx helbidera ordua eskatzeko.

Sahatsa Jauregi Azkarate (Itaparica, Bahía, 1984)

Arte Eder Fakultadean (EHU-UPV) lizentziau zan 2007an eta gaur egun Okela Alkarteko kidea da. 

Banakako zein taldeko erakusketa askotan hartu dau parte: Tabakalera (Donostia, 2021), Galería Fran Reus (Palma de Mallorca, 2021), Horkasitas Jauregia (Balmaseda 2021), Reencuentros (Logroño, 2020), Halfhouse (Bartzelona, 2019), Swamp Horses (Espinavessa, 2019), Taca (Palma de Mallorca, 2019), Bi Dos Two (Azkuna Zentroa, Ertibil Bizkaia (Bilbo, 2017) , Carreras Múgica (Bilbo, 2016), Gio Bat (Bilbo, 2015), Artista Barrien Programea (Koldo Mitxelena, Donostia, 2013) eta Abisal Espazioan (Bilbao, 2009).

'¿Que fue de Ana Garcia?'. Pabilioi 6 Gazte Konpainia

2021/07/30 - 2021/08/15

Bilboko Pabilioi 6 Aretoan. |Antzerkia

Informazino gehiago hemen.