Uztailak 24

ADDAR

2021/07/24 20:00

Bermeoko Goiko Plazan. |Musikea

Udako Bertso Saioak

2021/07/24 13:00

Getxon, Algortako Tellagorri plazan.

Informazino gehiago hemen.

'Como hace 3.000 años'. HECTOR ALTERIO & JOSE LUIS MERLIN

2021/07/24 20:00

Durangon, Benita Uribarrena parkean (Museoa). |Antzerkia

'Bost'. XABI ABURRUZAGA

2021/07/24 .

Gorlizen. |Musikea

XVIII. Urdaibaiko Organoak - Jose Mari Eguileor Jaialdia. STEAFANO PELLINI.

2021/07/24 20:00

Mundakako Andra Mariaren eleizan.

AMAK

2021/07/24 21:00

Zornotzan, Jauregibarriako aparkaleakuan. |Musikea

Sartzea doban. Gonbidapenak hemen.

ADDAR

2021/07/24 .

Bermeoko Goiko Plazan.

Sagardaoak Batzen Gaitu. Bertsolariak: MAIALEN LUJANBIO + AGIN LABURU

2021/07/24 18:30

Astigarragako, Astarbe sagardaotegian.

Sarrerak hemen.

Danak Etxea!

2021/07/24 19:30

Ondarroako frontoian. |Bertsolaritzea

Bertsolariak: Miren Amuriza, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal, Unai Iturriaga, Sustrai Kolina eta Ion Maia. Gai- jartzailea: Bertsutan Ondarruko Bertso Eskolako kide bat.

'Maricas y sus amigas entre revoluciones' liburuaren aurkezpena

2021/07/24 12:00

Bilbon, Artiatxen (Deustuibarra, 70A- 2. pisua).

Consonni argitaletxearen Maricas y sus amigas entre revoluciones liburuaren aurkezpena izango da Artiatxen. Parte-hartzaileak: Jesus Alcaide, Jonathan Snyder, Aimar Arriola, Maria Mur Dean eta Pablo Marte.    

'Akurio eta Elkano 1519-1522. Bizkaitarrak Lehen Munduko Biran'

2020/10/07 - 2021/10/03

Bermeon, Arrantzaleen Museoan. |Erakusketak

Magallaes-Elkano espedizinoaren alderdi ezezagunenetako bat euskaldunen presentzia da, batez be, oinarrizko postuetan egon ziran bizkaitarrena, lehen Munduko Itzulia posible egin ebenena.

Espedizinoan parte hartu eben 33 euskal herritarretatik 7 Bermeokoak ziran eta beste 14 Bizkaiko beste leku batzuetakoak, Lekeitio, Bilbo, Portugalete eta Mungiakoak.

Museoaren ordutegia:

  • Martitzenetik zapatura: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
  • Domeka eta jai egunetan: 10:00-14:00
  • Astelehenetan zarratuta.

 

'Bilbo eta pintura'

2021/01/29 - 2021/08/29

Bilboko Guggenheim Museoan |Erakusketak

Eraldaketa eta zabalkunde handiko sasoia izan zan XIX. mendearen amaierea Bilbon eta Itsasadarrean. Bilbo eta pintura erakusketeak euskal artisten begietatik agertuko dau aldaketa hori, XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen lehenengo erdiko pinturen bidez. Artisten artean dagoz Adolfo Guiard, Ignacio Zuloaga, Anselmo Guinea, José Arrue, Ramón Zubiaurre, Francisco Iturrino, Aurelio Arteta... Kosme de Barañano da komisarioa.

'Erraldoein bizkar gainean'.

2021/02/10 - 2021/11/07

|Erakusketak

Ordutegia:

- Erakusketa gelak

Martitzenetik zapatura: 10:00etatik 14:00etara / 16:00etatik 19:30era.

Domeka eta jai egunetan: 10:30etik 14:00etara.

- Ikerlarientzako arreta zerbitzua

Astelehenetik barikura: 09:00etatik 19:30era.

Zapatuetan (aurretiko hitzordua eskatuta): 09:00etatik 13:30era.

'Muntadas. Uri Hutsa'. Antoni Muntadas

2021/03/18 - 2021/09/05

Bilboko Arte Eder Museoan. |Erakusketak

Bilboko Arte Eder Museoaren eta BBVA Fundazinoaren Bideoarte eta Sorkuntza Digitaleko Programearen enkarguz sortua da Uri hutsa eta Guadalupe Echevarría da komisarioa. Muntadasen obran ohikoa dan moduan, hainbat osogai batzen ditu eta, egilearen beraren eretxiz, “artefaktu” berezia da hau guztia, publikoak bere begirada kritiko eta jakingureak aktibetan dauana.

'Urte eroak, 1920ko hamarkadea'

2021/05/07 - 2021/09/19

Bilboko Guggenheim Museoan. |Erakusketak

'Kontzertu guztiak, gau guztiak, dana hutsik'. ANA LAURA ALÁEZ

2021/05/20 - 2021/09/26

Bilboko Azkuna Zentroan |Erakusketak

Artistearen hiru hamarkada luzeko ibilbidea erakusten dauen monografikoa.

'BIA Urban Regeneration Forum Bilbao Bizkaia Architecture'

2021/05/24 - 2021/09/03

Bilbon, EHAEO-ren Bizkaiko ordezkaritzan (Mazarredo Zumarkalea, 69). |Erakusketak

EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzan BIA Urban Regeneration Forum Bilbao Bizkaia Architecture herritarren jardueren IV. edizinoko sarien erakusketea dago, Euskal Herriko Arkitektoen Alkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzeak atondua urte birik behin. Edade guztietako herritarrentzako hiru lehiaketen bidez (BIA-STORIES, PHOTO-BIA eta BILBO-SKETCH), uria kontetan dabe kontakizunaren, argazkiaren eta marrazkiaren bidez. Lanek uri bizi, mindu eta ezagun batera hurreratzen gaitue, ahotsez, bizipenez eta kolorez betetako Bilbo
batera.

'Tapies Zabalagan'.

2021/06/10 - 2022/01/10

Hernanin, Chillida Lekun. |Erakusketak

Chillida Lekuk erakusketa-lerro barri bati ekingo deutso, artista gonbidatuen programea, Chillidaren artista garaikide esanguratsuen obrak ardatz hartuko dituana. Proiektu barri hau Tàpies Zabalagan erakusketeagaz hasiko da, Antoni Tàpies (1923 – 2012) sortzaile katalan bikainaren omenez; haren lanak, euskal eskultorearenak bezela, arrasto sakona itxi eban arte moderno eta garaikidearen bilakaeran.

Erakusketea Zabalaga baserriaren goiko pisuan egongo da ikusgai. Formatu txiki eta handiko obrek osotuko dabe, batez be 80ko eta 90eko hamarkadetako eskulturek. Holan, Eduardo Chillidaren piezakaz batera egongo dira. Antoni Tàpies Fundazinoaren eta Tàpies familiaren babesa izango dau erakusketeak, baita zenbait bilduma pribaturen maileguak be.

Artista katalana aukeratzeko arrazoia XX. mendeko arte-figura handi bi horreen bizi-ibilbideetan dagoan paralelismo handia da. Antoni Tàpiesen eta Eduardo Chillidaren biografiek zenbait puntu komun ditue eta ibilbide paraleloak aurkezten ditue, hainbat momentu historikotan eta sormenezkotan bat egiten dabenak.

Udaleku Musikalak 2021

2021/06/28 - 2021/07/30

Bilbon.

4 uretik 10 urtera arteko umeentzako dira eta izena emoteko epea zabalik dago.

Txandak:

  • Bagilaren 28tik garagarrilaren 2ra.
  • Garagarrilaren 5etik 9ra.
  • Garagarrilaren 12tik 16ra.
  • Garagarrilaren 19tik 23ra.
  • Garagarrilaren 26tik 30era.

Informazino gehiago hemen.

Aurrera Fest 2021

2021/07/01 - 2021/07/25

Bilboko Euskalduna Jauregian.

Aurrera Fest-en bigarren edizinoak egitarau potoloa dakar. Bizkaiko Foru Aldundiak bertoko kulturearen sektorea babestearen alde egin dau Euskalduna Jauregiaren eskutik. Danetara, euskal artista edo/eta konpainien 35 ikuskizun eskainiko dira Euskaldunako hiru espaziotan (Auditoriumean, 0B aretoan eta 0E aretoan).

Danetara, 19 kontzertu (horreetako 4 musika klasikokoak), 10 antzerki-ikuskizun, 4 bakarrizketa,  jantza ikuskizun bat eta magiako beste bat (familiako ikuskizuna, 6 urtetik gorakoentzat egokia) izango dira. Azpimarratu behar da kartelean euskerazko 4 ikuskizun dagozala eta zeinu-mintzairea dauen ikuskizun inklusibo bat, tratu txar matxisten aurrean sensibilizetako beste bategaz, ume/familientzako hiru ikuskizun...

Sarrerak salgai dagoz www.euskalduna.eus webgunean eta ohiko beste kanal batzuetan. Prezioak 14,50 eta 26,50 euro artean.

Egutegia:   

2021/07/01 20:00 0B HIBAI: GOXOKIAK
2021/07/01 20:00 0E HITCSHOCK. UNA HISTORIA DE SUSPENSE
2021/07/02 20:30 0B LA BALDOSA FLOTANTE
2021/07/02 20:00 0E DAVID LUENGAS: PALABRAS RESCATADAS
2021/07/03 20:30 0B LOS TESSEE ROCKING BOYS + BIG BAND
2021/07/03 20:00 0E GABE
2021/07/04 20:00 0E ANDONI MTEZ BARAÑANO: CANCIONES PARA UNA VIDA
2021/07/04 19:30 AUD JOHANNES BRAHMS / KUP TALDEA: EIN DEUTSCHES REQUIEM
2021/07/05 18:30 0E SOINUAK HAIZEAN
2021/07/06 20:00 0E ES SOLO MAGIA, PERO ME GUSTA
2021/07/08 20:30 0B OSCAR TEROL: ¡POR COMENTARLO!
2021/07/08 20:00 0E SI, FUERON ELLAS
2021/07/09 20:30 0B DEEP SEA MONK
2021/07/10 20:30 0B EL VIEJO CHIMANGO: CIENTO VOLANDO
2021/07/10 20:00 0E OIHULARI KLOWN: SEX O NO SEX
2021/07/11 20:00 0B …DE BILBAO ¡¡AHIVALAHOSTIA!!
2021/07/11 20:00 0E MULTIVERSO SONORO DIGITAL
2021/07/12 20:00 0E ETHER ENSEMBLE
2021/07/15 20:30 0B SUTAN
2021/07/16 20:30 0B ROLÁN Y GARRÓS: CULTURAS MILENARIAS
2021/07/16 20:00 0E SOLITAIRE
2021/07/17 20:00 0E VAYA PACK DE VASC@S
2021/07/17 20:30 OB  MIKEL DEL VALLE: UNA NOCHE CON LA DANZA
2021/07/18 20:00 0E YO, ERÓMENO
2021/07/18 20:00 AUD COMANDANTE LARA
2021/07/18 20:00 OB KORRONTZI+ OINKARI: KOPLARIAK
2021/07/20 20:00 0E AQUÍ NO PAGA NADIE
2021/07/22 20:30 0B THE LAST HIDDEN FOX: WELCOME TO THE MUSIC FOREST
2021/07/22 20:00 0E A SOLAS CON RAKEL R.R.
2021/07/23 20:30 0B THE ONE - APOCALYPSE WORLD TOUR 2021
2021/07/23 20:00 0E BLUE WOMAN VOICES
2021/07/24 20:30 0B IÑAKI PALACIOS & THE GAEL'S + MOONSHINE WAGON
2021/07/24 20:00 0E ADOS JAZZ 4TET
2021/07/25 20:00 0B OSKARBI
2021/07/25 20:00 0E ETA KITTORIK EZ!