Uztailak 21

'Akurio eta Elkano 1519-1522. Bizkaitarrak Lehen Munduko Biran'

2020/10/07 - 2021/10/03

Bermeon, Arrantzaleen Museoan. |Erakusketak

Magallaes-Elkano espedizinoaren alderdi ezezagunenetako bat euskaldunen presentzia da, batez be, oinarrizko postuetan egon ziran bizkaitarrena, lehen Munduko Itzulia posible egin ebenena.

Espedizinoan parte hartu eben 33 euskal herritarretatik 7 Bermeokoak ziran eta beste 14 Bizkaiko beste leku batzuetakoak, Lekeitio, Bilbo, Portugalete eta Mungiakoak.

Museoaren ordutegia:

  • Martitzenetik zapatura: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
  • Domeka eta jai egunetan: 10:00-14:00
  • Astelehenetan zarratuta.

 

'Bilbo eta pintura'

2021/01/29 - 2021/08/29

Bilboko Guggenheim Museoan |Erakusketak

Eraldaketa eta zabalkunde handiko sasoia izan zan XIX. mendearen amaierea Bilbon eta Itsasadarrean. Bilbo eta pintura erakusketeak euskal artisten begietatik agertuko dau aldaketa hori, XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen lehenengo erdiko pinturen bidez. Artisten artean dagoz Adolfo Guiard, Ignacio Zuloaga, Anselmo Guinea, José Arrue, Ramón Zubiaurre, Francisco Iturrino, Aurelio Arteta... Kosme de Barañano da komisarioa.

'Erraldoein bizkar gainean'.

2021/02/10 - 2021/11/07

|Erakusketak

Ordutegia:

- Erakusketa gelak

Martitzenetik zapatura: 10:00etatik 14:00etara / 16:00etatik 19:30era.

Domeka eta jai egunetan: 10:30etik 14:00etara.

- Ikerlarientzako arreta zerbitzua

Astelehenetik barikura: 09:00etatik 19:30era.

Zapatuetan (aurretiko hitzordua eskatuta): 09:00etatik 13:30era.

'Muntadas. Uri Hutsa'. Antoni Muntadas

2021/03/18 - 2021/09/05

Bilboko Arte Eder Museoan. |Erakusketak

Bilboko Arte Eder Museoaren eta BBVA Fundazinoaren Bideoarte eta Sorkuntza Digitaleko Programearen enkarguz sortua da Uri hutsa eta Guadalupe Echevarría da komisarioa. Muntadasen obran ohikoa dan moduan, hainbat osogai batzen ditu eta, egilearen beraren eretxiz, “artefaktu” berezia da hau guztia, publikoak bere begirada kritiko eta jakingureak aktibetan dauana.

'Urte eroak, 1920ko hamarkadea'

2021/05/07 - 2021/09/19

Bilboko Guggenheim Museoan. |Erakusketak

'Kontzertu guztiak, gau guztiak, dana hutsik'. ANA LAURA ALÁEZ

2021/05/20 - 2021/09/26

Bilboko Azkuna Zentroan |Erakusketak

Artistearen hiru hamarkada luzeko ibilbidea erakusten dauen monografikoa.

'BIA Urban Regeneration Forum Bilbao Bizkaia Architecture'

2021/05/24 - 2021/09/03

Bilbon, EHAEO-ren Bizkaiko ordezkaritzan (Mazarredo Zumarkalea, 69). |Erakusketak

EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzan BIA Urban Regeneration Forum Bilbao Bizkaia Architecture herritarren jardueren IV. edizinoko sarien erakusketea dago, Euskal Herriko Arkitektoen Alkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzeak atondua urte birik behin. Edade guztietako herritarrentzako hiru lehiaketen bidez (BIA-STORIES, PHOTO-BIA eta BILBO-SKETCH), uria kontetan dabe kontakizunaren, argazkiaren eta marrazkiaren bidez. Lanek uri bizi, mindu eta ezagun batera hurreratzen gaitue, ahotsez, bizipenez eta kolorez betetako Bilbo
batera.

'Tapies Zabalagan'.

2021/06/10 - 2022/01/10

Hernanin, Chillida Lekun. |Erakusketak

Chillida Lekuk erakusketa-lerro barri bati ekingo deutso, artista gonbidatuen programea, Chillidaren artista garaikide esanguratsuen obrak ardatz hartuko dituana. Proiektu barri hau Tàpies Zabalagan erakusketeagaz hasiko da, Antoni Tàpies (1923 – 2012) sortzaile katalan bikainaren omenez; haren lanak, euskal eskultorearenak bezela, arrasto sakona itxi eban arte moderno eta garaikidearen bilakaeran.

Erakusketea Zabalaga baserriaren goiko pisuan egongo da ikusgai. Formatu txiki eta handiko obrek osotuko dabe, batez be 80ko eta 90eko hamarkadetako eskulturek. Holan, Eduardo Chillidaren piezakaz batera egongo dira. Antoni Tàpies Fundazinoaren eta Tàpies familiaren babesa izango dau erakusketeak, baita zenbait bilduma pribaturen maileguak be.

Artista katalana aukeratzeko arrazoia XX. mendeko arte-figura handi bi horreen bizi-ibilbideetan dagoan paralelismo handia da. Antoni Tàpiesen eta Eduardo Chillidaren biografiek zenbait puntu komun ditue eta ibilbide paraleloak aurkezten ditue, hainbat momentu historikotan eta sormenezkotan bat egiten dabenak.

Udaleku Musikalak 2021

2021/06/28 - 2021/07/30

Bilbon.

4 uretik 10 urtera arteko umeentzako dira eta izena emoteko epea zabalik dago.

Txandak:

  • Bagilaren 28tik garagarrilaren 2ra.
  • Garagarrilaren 5etik 9ra.
  • Garagarrilaren 12tik 16ra.
  • Garagarrilaren 19tik 23ra.
  • Garagarrilaren 26tik 30era.

Informazino gehiago hemen.

V. Jazzinema

2021/07/02 - 2021/07/31

Bilbon eta Donostian. |Ikus-entzunezkoak

Egitaraua:

2021/07/02 (19:00) [Tabakalera>Zinemea].

2021/07/03 (19:00) [Bilboko Arte Eder Museoa>Auditoriuma]: –Paris Blues– (Martin Ritt, 1961). AEB. JBAES. 98’. Aurkezpena: Miguel Martín (Donostiako Jazzaldiko zuzendaria).

2021/07/08 (19:00) [Tabakalera>Zinemea]

2021/07/10 (19:00) [Bilboko Arte Eder Museoa>Auditoriuma]: –I soliti ignoti– (Mario Monicelli, 1958). Italia. JBAES. 105’. Aurkezpena: Felipe Cabrerizo (idazlea eta historialari zinematografikoa).

2021/07/09 (19:00) [Tabakalera>Zinemea].

2021/07/11 (12:00) [Bilboko Arte Eder Museoa>Auditoriuma]. –Le Cercle rouge– (Jean‐Pierre Melville, 1970). Frantzia, Italia. JBAES. 140’. Aurkezpena: Felipe Cabrerizo (idazlea eta historialari zinematografikoa).

2021/07/21 (19:00) [Tabakalera>Zinemea].

2021/07/17 (19:00) [Bilboko Arte Eder Museoa>Auditoriuma]. –La notte– (Michelangelo Antonioni, 1961). Italia, Frantzia. JBAES. 122’.

2021/07/22 (19:00) [Tabakalera>Zinemea].

2021/07/24 (19:00) [Bilboko Arte Eder Museoa>Auditoriuma]. –Round Midnight– (Bertrand Tavernier, 1986). Frantzia, AEB. JBAES. 133’. Aurkezpena: Molly Izaga.

2021/07/23 (19:00) [Tabakalera>Zinemea].

2021/07/25 (12:00) [Bilboko Arte Eder Museoa>Auditoriuma].–All Night Long– (Basil Dearden, 1962). Erresuma Batua. JBAEU. 91’. Aurkezpena: Begoña del Teso (zinema kritikaria).

2021/07/28 (19:00) [Tabakalera>Zinmeea].

2021/07/31 (19:00) [Bilboko Arte Eder Museoa>Auditoriuma]. –Sweet Smell of Success– (Alexander Mackendrick, 1957). AEB. JBAEU. 96’.

Laburdurak:

JBAES: jatorrizko bersinoa, gaztelaniazko azpitituluakaz.
JBAEU: jatorrizko bertsioa, euskarazko azpitituluakaz.

Musikaire 2021

2021/07/03 - 2021/08/01

Elorrion. |Jaialdiak

Informazino gehiago hemen.

Urmugea 2021

2021/07/13 - 2021/07/31

Angulotik Hiru Errege Mahaiako tontorrera.

Informazino gehiago hemen.

XXII. Erriberriko Antzerki Jaialdia

2021/07/16 - 2021/08/01

Erriberrin.

Informazino gehiago eta ikuskizunak hemen.

'Cómo domé un caracol en tus senos'. Pabilioi 6

2021/07/16 - 2021/08/08

Bilboko Pabilioi 6 Aretoan. |Antzerkia

Informazino gehiago hemen.

Euskal Herria Museoaren 30. urteurrena

2021/07/18 - 2021/07/31

Gernikan, Euskal Herria Museoan. |Jaialdiak