Ekainak 27

Argi Baltza - Bertsolari Gazteen Sariketea - Finala

2021/06/27 18:00

Bermeoko Artza frontoian.

Kaiola Festibala. AITOR ETXEBARRIA + AINARA LEGARDON + MOXAL

2021/06/27 17:00

Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean. |Musikea

Informazino gehiago hemen.

'Porno vs afrodita (edo I ♥ #GorkaUrbizu)'

2021/06/27 19:00

Lemoako Kotxepin Kultur Alkartean. |Antzerkia

'Artizar'. KALAKAN

2021/06/27 19:00

Getxon, Algortako Muxikebarrin. |Musikea

'Akurio eta Elkano 1519-1522. Bizkaitarrak Lehen Munduko Biran'

2020/10/07 - 2021/10/03

Bermeon, Arrantzaleen Museoan. |Erakusketak

Magallaes-Elkano espedizinoaren alderdi ezezagunenetako bat euskaldunen presentzia da, batez be, oinarrizko postuetan egon ziran bizkaitarrena, lehen Munduko Itzulia posible egin ebenena.

Espedizinoan parte hartu eben 33 euskal herritarretatik 7 Bermeokoak ziran eta beste 14 Bizkaiko beste leku batzuetakoak, Lekeitio, Bilbo, Portugalete eta Mungiakoak.

Museoaren ordutegia:

  • Martitzenetik zapatura: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
  • Domeka eta jai egunetan: 10:00-14:00
  • Astelehenetan zarratuta.

 

'Bilbo eta pintura'

2021/01/29 - 2021/08/29

Bilboko Guggenheim Museoan |Erakusketak

Eraldaketa eta zabalkunde handiko sasoia izan zan XIX. mendearen amaierea Bilbon eta Itsasadarrean. Bilbo eta pintura erakusketeak euskal artisten begietatik agertuko dau aldaketa hori, XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen lehenengo erdiko pinturen bidez. Artisten artean dagoz Adolfo Guiard, Ignacio Zuloaga, Anselmo Guinea, José Arrue, Ramón Zubiaurre, Francisco Iturrino, Aurelio Arteta... Kosme de Barañano da komisarioa.

'Erraldoein bizkar gainean'.

2021/02/10 - 2021/11/07

|Erakusketak

Ordutegia:

- Erakusketa gelak

Martitzenetik zapatura: 10:00etatik 14:00etara / 16:00etatik 19:30era.

Domeka eta jai egunetan: 10:30etik 14:00etara.

- Ikerlarientzako arreta zerbitzua

Astelehenetik barikura: 09:00etatik 19:30era.

Zapatuetan (aurretiko hitzordua eskatuta): 09:00etatik 13:30era.

Fernando Biderbost

2021/03/10 - 2021/06/27

Bilbon, Bizkaiko Abokatuen Alkargo Ohoretsuan. |Erakusketak

'Muntadas. Uri Hutsa'. Antoni Muntadas

2021/03/18 - 2021/09/05

Bilboko Arte Eder Museoan. |Erakusketak

Bilboko Arte Eder Museoaren eta BBVA Fundazinoaren Bideoarte eta Sorkuntza Digitaleko Programearen enkarguz sortua da Uri hutsa eta Guadalupe Echevarría da komisarioa. Muntadasen obran ohikoa dan moduan, hainbat osogai batzen ditu eta, egilearen beraren eretxiz, “artefaktu” berezia da hau guztia, publikoak bere begirada kritiko eta jakingureak aktibetan dauana.

'Urte eroak, 1920ko hamarkadea'

2021/05/07 - 2021/09/19

Bilboko Guggenheim Museoan. |Erakusketak

'Cardón Cardinal'. PATRICIA ESQUIVIAS

2021/05/13 - 2021/06/27

Gasteizen, Artium Museoan. |Erakusketak

Informazino gehiago hemen.

'Kontzertu guztiak, gau guztiak, dana hutsik'. ANA LAURA ALÁEZ

2021/05/20 - 2021/09/26

Bilboko Azkuna Zentroan |Erakusketak

Artistearen hiru hamarkada luzeko ibilbidea erakusten dauen monografikoa.

'BIA Urban Regeneration Forum Bilbao Bizkaia Architecture'

2021/05/24 - 2021/09/03

Bilbon, EHAEO-ren Bizkaiko ordezkaritzan (Mazarredo Zumarkalea, 69). |Erakusketak

EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzan BIA Urban Regeneration Forum Bilbao Bizkaia Architecture herritarren jardueren IV. edizinoko sarien erakusketea dago, Euskal Herriko Arkitektoen Alkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzeak atondua urte birik behin. Edade guztietako herritarrentzako hiru lehiaketen bidez (BIA-STORIES, PHOTO-BIA eta BILBO-SKETCH), uria kontetan dabe kontakizunaren, argazkiaren eta marrazkiaren bidez. Lanek uri bizi, mindu eta ezagun batera hurreratzen gaitue, ahotsez, bizipenez eta kolorez betetako Bilbo
batera.

'Ezagutu non sortzen dan gure etorkizuna'. Pedro Luis Ajuriaguerra

2021/05/31 - 2021/07/11

Abanto-Zierbenan, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearen etorkizuneko campus barriaren egoitzan. |Erakusketak

Burdinezko, altzairuzko eta hormigoizko 10 monolito dagoz ikusgai, 20 argazki artistiko, azalpen-panelen eta QR kodeen bidez. Irudiak Pedro Luis Ajuriaguerra muskiztarraren lanak dira, nazinoarteko hainbat lehiaketatan autortuak, autodidaktea erretratugintza arkitektonikoaren arloan nabarmendutakoaren obrak.

Itziar Epalza Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko zuzendari nagusiak adierazo dauenez, erakusketa publiko honen bidez, Bizkaiko biztanle guztiei 35 urteko ibilbidea helarazo gura deutsegu eta parke teknologikoen oinarrizko eginkizunari, egungo errealidadeari eta ilusinoz betetako etorkizunari buruzko mezua helarazo, talentua eta ezagutzea batzen dituan eta oraina hobetzeko eta gizartearen etorkizuna sortzeko lan egiten dan ingurunean.

Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoaren 35. urteurreneko erakusketea Meatzaldeko herri horretan inaugurau da, izan be, erakusketea udalerriko hiru kokalekutan instalauko da: Gallartako Meatzariaren uribidean, bertan inaugurau da eta, ondoren, Las Carreras eta Sanfuentes auzoetara igaroko da. Ondoren, Leioan eta Bilbon erakutsiko da. Horren ostean, Derion eta Zamudion amaituko dau ibilbidea, herri horreetan hasi baitzan Parke Zientifiko eta Teknologikoa eta instalazio gehienak bertan dagoz.
 
Erakusketa bost hilebetez jarraian egongo da ikusgai bost herri horreetan, izan be, urrian zarratuko dau bere ibilbidea Zamudion, PZTEE/APTEren (Parke Zientifiko eta Teknologikoen Estaduko Alkartea) biltzarragaz bat etorriz. Hamar monolitoak, ondoren, BPZT/PCTBn geratuko dira modu iraunkorrean.

'80ko Hamarkadako Artea'

2021/06/02 - 2021/06/28

Bilbon, Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen egoitzan (Hurtado de Amezaga, 6) |Erakusketak

'Tapies Zabalagan'.

2021/06/10 - 2022/01/10

Hernanin, Chillida Lekun. |Erakusketak

Chillida Lekuk erakusketa-lerro barri bati ekingo deutso, artista gonbidatuen programea, Chillidaren artista garaikide esanguratsuen obrak ardatz hartuko dituana. Proiektu barri hau Tàpies Zabalagan erakusketeagaz hasiko da, Antoni Tàpies (1923 – 2012) sortzaile katalan bikainaren omenez; haren lanak, euskal eskultorearenak bezela, arrasto sakona itxi eban arte moderno eta garaikidearen bilakaeran.

Erakusketea Zabalaga baserriaren goiko pisuan egongo da ikusgai. Formatu txiki eta handiko obrek osotuko dabe, batez be 80ko eta 90eko hamarkadetako eskulturek. Holan, Eduardo Chillidaren piezakaz batera egongo dira. Antoni Tàpies Fundazinoaren eta Tàpies familiaren babesa izango dau erakusketeak, baita zenbait bilduma pribaturen maileguak be.

Artista katalana aukeratzeko arrazoia XX. mendeko arte-figura handi bi horreen bizi-ibilbideetan dagoan paralelismo handia da. Antoni Tàpiesen eta Eduardo Chillidaren biografiek zenbait puntu komun ditue eta ibilbide paraleloak aurkezten ditue, hainbat momentu historikotan eta sormenezkotan bat egiten dabenak.

Amorebieta-Etxano: iragana eta oraina

2021/06/15 - 2021/07/02

Zornotzako Zelaieta Zentroan |Erakusketak

Lehengo eta oraingo Zornotza argazkien bidez lotzen dituan erakusketea. Herriko txokoak eta eraikinak orain dala 70 urte edo gehiagoko argazkietan eta gaur egun egindakoetan ikusi leitekez, zelan aldatu diran jakiteko.

Antolatzailea: Uztargi.Klik alkartea.

XIX. Caostica - Film Labur eta Music Video Jaialdia

2021/06/21 - 2021/06/28

Bilboko Bilborock, online eta Bizkaia Aretoan. |Ikus-entzunezkoak

Informazino gehiago hemen.

'Todo saldra bien'. P6ko Gazte Konpainia

2021/06/24 - 2021/06/27

Bilboko Pabilioi 6 Aretoan. |Antzerkia

'Ocaña'. Pabilioi 6 Gazte Konpainia

2021/06/24 - 2021/06/27

Bilboko Pabilioi 6 Aretoan. |Antzerkia