Apirilak 30

Liliak loratzen: Mikel Retolaza, Ibai Amillategi, Koldo Muñiz eta Unai Mendiburu
2021/04/30 19:00
Gernikako Elai-Alai aretoan |BertsolaritzeaAntolatzaileak: Lilibertso bertso-eskolea eta Gernika-Lumoko Udaleko Kultur Etxea.

XVI. Poltsiko Musika: URBANETNIKO
2021/04/30 18:30
Bilboko Bertendona Institutuan |MusikeaKideak: Blas Fernández, José Luis Canal eta Raúl Vera.
Jazzaren Nazinoarteko Eguna. IÑAKI SALVADOR TRIO
2021/04/30 19:00
Donostiako Antzoki Zaharrean. |Musikea
'Antonio Trueba (1819- 1889). Bizkaiko Kronista'
2020/07/21 - 2021/05/02
Sopuertan, Enkarterriko Museoan. |ErakusketakAntonio de Truebaren, Galdameseko kronista, historialari eta idazlearen, ganean inoiz egin dan erakusketa handiena, jaio zaneko 200. urteurrenean. Egilearen kultur kontakizuna jatorrizko 100 pieza baino gehiagoren bitartez eregiten da, liburuen, dokumentuen, elementu etnografikoen, margolanen edo ilustrazinoen artean.
Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak eta Abellanedan dagoan Enkarterriko Museoak lau hilebetez luza dabe orain arte Antonio de Truebaren bizitzearen eta lanaren inguruan egindako atzera begirako garrantzitsuena. Antonio de Trueba XIX. mendeko euskal eskubideen eta foruen alde egin eban erreferenteetako bat izan zan.
'Akurio eta Elkano 1519-1522. Bizkaitarrak Lehen Munduko Biran'
2020/10/07 - 2021/10/03
Bermeon, Arrantzaleen Museoan. |ErakusketakMagallaes-Elkano espedizinoaren alderdi ezezagunenetako bat euskaldunen presentzia da, batez be, oinarrizko postuetan egon ziran bizkaitarrena, lehen Munduko Itzulia posible egin ebenena.
Espedizinoan parte hartu eben 33 euskal herritarretatik 7 Bermeokoak ziran eta beste 14 Bizkaiko beste leku batzuetakoak, Lekeitio, Bilbo, Portugalete eta Mungiakoak.
Museoaren ordutegia:
- Martitzenetik zapatura: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
- Domeka eta jai egunetan: 10:00-14:00
- Astelehenetan zarratuta.
'Bilbo eta pintura'
2021/01/29 - 2021/08/29
Bilboko Guggenheim Museoan |ErakusketakEraldaketa eta zabalkunde handiko sasoia izan zan XIX. mendearen amaierea Bilbon eta Itsasadarrean. Bilbo eta pintura erakusketeak euskal artisten begietatik agertuko dau aldaketa hori, XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen lehenengo erdiko pinturen bidez. Artisten artean dagoz Adolfo Guiard, Ignacio Zuloaga, Anselmo Guinea, José Arrue, Ramón Zubiaurre, Francisco Iturrino, Aurelio Arteta... Kosme de Barañano da komisarioa.
'Juncal Ballestín. Bizitza ariketa gisa'.
2021/01/30 - 2021/05/23
Gasteizeko Artium Museoan. |ErakusketakBilboko Arte Eder Goi Eskolan ikasi eban Juncal Ballestínek (Vitoria-Gasteiz, 1953-2015). Haren lanaren ezaugarri nagusia, erabilitako material, bitarteko eta tekniken aniztasuna da: pinturea, marrazketea, instalazinoa, bideoa, obra grafikoa...
Artium Museoan dagoan Juncal Ballestín. Bizitza ariketa gisa proiektua Anesvad-en babesari esker egin da.

'Erraldoein bizkar gainean'.
2021/02/10 - 2021/11/07
|ErakusketakOrdutegia:
- Erakusketa gelak
Martitzenetik zapatura: 10:00etatik 14:00etara / 16:00etatik 19:30era.
Domeka eta jai egunetan: 10:30etik 14:00etara.
- Ikerlarientzako arreta zerbitzua
Astelehenetik barikura: 09:00etatik 19:30era.
Zapatuetan (aurretiko hitzordua eskatuta): 09:00etatik 13:30era.

Sigfrido Koch Bengoetxea. 'Kearen eta lanbroaren artean
2021/02/18 - 2021/05/23
Donostiako San Telmo Museoan |ErakusketakArgazki erakusketea.
'Fernando Biderbost'
2021/03/09 - 2021/06/11
Bilbon, Bizkaiko Abogadutza Alkargoan (Uribitarteko Rampa, 3). |Erakusketak
Fernando Biderbost
2021/03/10 - 2021/06/27
Bilbon, Bizkaiko Abokatuen Alkargo Ohoretsuan. |Erakusketak'Muntadas. Uri Hutsa'. Antoni Muntadas
2021/03/18 - 2021/09/05
Bilboko Arte Eder Museoan. |ErakusketakBilboko Arte Eder Museoaren eta BBVA Fundazinoaren Bideoarte eta Sorkuntza Digitaleko Programearen enkarguz sortua da Uri hutsa eta Guadalupe Echevarría da komisarioa. Muntadasen obran ohikoa dan moduan, hainbat osogai batzen ditu eta, egilearen beraren eretxiz, “artefaktu” berezia da hau guztia, publikoak bere begirada kritiko eta jakingureak aktibetan dauana.

'Eggs onna plate'. Alazne Zubizarreta
2021/03/26 - 2021/04/30
Bilboko BilbaoArten (Urazurrutia, 32). |ErakusketakBilbaoArte Fundazinoak zentroan bekadun izandako Alazne Zubizarreta artista arrasatearraren Eggs onna plate erakusketea atondu dau. Artistearen grabaduak ikusi ahal izango ditugu.
Alazne Zubizarreta (Arrasate, 1994): Bilbon bizi eta lan egiten dau. Arte gradua egin ondoren, diseinu grafikoko master bat egin eban. Grabadua jorratu izan dau, besteak beste, La Taller eta CIEC Fundazinoan. Hainbat erakusketatan parte hartu dau, berbarako, Itzuli Barik kolektiboan Harriak programearen barruan, EZa Okela Sormen Lantegian, Sueño Aire Galerian edo Gipuzkoako Artista Barrien programan.
Ordutegia: astelehenetik barikura, 17:30etik 20:30era, doban, edukiera mugatuagaz.