Apirilak 27

'Antonio Trueba (1819- 1889). Bizkaiko Kronista'

2020/07/21 - 2021/05/02

Sopuertan, Enkarterriko Museoan. |Erakusketak

Antonio de Truebaren, Galdameseko kronista, historialari eta idazlearen, ganean inoiz egin dan erakusketa handiena, jaio zaneko 200. urteurrenean. Egilearen kultur kontakizuna jatorrizko 100 pieza baino gehiagoren bitartez eregiten da, liburuen, dokumentuen, elementu etnografikoen, margolanen edo ilustrazinoen artean.


Bizkaiko Batzar Nagusiak
erakundeak eta Abellanedan dagoan Enkarterriko Museoak lau hilebetez luza dabe orain arte Antonio de Truebaren bizitzearen eta lanaren inguruan egindako atzera begirako garrantzitsuena. Antonio de Trueba XIX. mendeko euskal eskubideen eta foruen alde egin eban erreferenteetako bat izan zan.

'Akurio eta Elkano 1519-1522. Bizkaitarrak Lehen Munduko Biran'

2020/10/07 - 2021/10/03

Bermeon, Arrantzaleen Museoan. |Erakusketak

Magallaes-Elkano espedizinoaren alderdi ezezagunenetako bat euskaldunen presentzia da, batez be, oinarrizko postuetan egon ziran bizkaitarrena, lehen Munduko Itzulia posible egin ebenena.

Espedizinoan parte hartu eben 33 euskal herritarretatik 7 Bermeokoak ziran eta beste 14 Bizkaiko beste leku batzuetakoak, Lekeitio, Bilbo, Portugalete eta Mungiakoak.

Museoaren ordutegia:

  • Martitzenetik zapatura: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
  • Domeka eta jai egunetan: 10:00-14:00
  • Astelehenetan zarratuta.

 

'Bilbo eta pintura'

2021/01/29 - 2021/08/29

Bilboko Guggenheim Museoan |Erakusketak

Eraldaketa eta zabalkunde handiko sasoia izan zan XIX. mendearen amaierea Bilbon eta Itsasadarrean. Bilbo eta pintura erakusketeak euskal artisten begietatik agertuko dau aldaketa hori, XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen lehenengo erdiko pinturen bidez. Artisten artean dagoz Adolfo Guiard, Ignacio Zuloaga, Anselmo Guinea, José Arrue, Ramón Zubiaurre, Francisco Iturrino, Aurelio Arteta... Kosme de Barañano da komisarioa.

'Juncal Ballestín. Bizitza ariketa gisa'.

2021/01/30 - 2021/05/23

Gasteizeko Artium Museoan. |Erakusketak

Bilboko Arte Eder Goi Eskolan ikasi eban Juncal Ballestínek (Vitoria-Gasteiz, 1953-2015). Haren lanaren ezaugarri nagusia, erabilitako material, bitarteko eta tekniken aniztasuna da: pinturea, marrazketea, instalazinoa, bideoa, obra grafikoa...

Artium Museoan dagoan Juncal Ballestín. Bizitza ariketa gisa proiektua Anesvad-en babesari esker egin da.

'Erraldoein bizkar gainean'.

2021/02/10 - 2021/11/07

|Erakusketak

Ordutegia:

- Erakusketa gelak

Martitzenetik zapatura: 10:00etatik 14:00etara / 16:00etatik 19:30era.

Domeka eta jai egunetan: 10:30etik 14:00etara.

- Ikerlarientzako arreta zerbitzua

Astelehenetik barikura: 09:00etatik 19:30era.

Zapatuetan (aurretiko hitzordua eskatuta): 09:00etatik 13:30era.

Sigfrido Koch Bengoetxea. 'Kearen eta lanbroaren artean

2021/02/18 - 2021/05/23

Donostiako San Telmo Museoan |Erakusketak

Argazki erakusketea.

'Get-Rich'. Daniel LlARIA

2021/02/19 - 2021/05/23

Gasteizen, Artium Museoan.

'Fernando Biderbost'

2021/03/09 - 2021/06/11

Bilbon, Bizkaiko Abogadutza Alkargoan (Uribitarteko Rampa, 3). |Erakusketak

Fernando Biderbost

2021/03/10 - 2021/06/27

Bilbon, Bizkaiko Abokatuen Alkargo Ohoretsuan. |Erakusketak

'Muntadas. Uri Hutsa'. Antoni Muntadas

2021/03/18 - 2021/09/05

Bilboko Arte Eder Museoan. |Erakusketak

Bilboko Arte Eder Museoaren eta BBVA Fundazinoaren Bideoarte eta Sorkuntza Digitaleko Programearen enkarguz sortua da Uri hutsa eta Guadalupe Echevarría da komisarioa. Muntadasen obran ohikoa dan moduan, hainbat osogai batzen ditu eta, egilearen beraren eretxiz, “artefaktu” berezia da hau guztia, publikoak bere begirada kritiko eta jakingureak aktibetan dauana.

'Eggs onna plate'. Alazne Zubizarreta

2021/03/26 - 2021/04/30

Bilboko BilbaoArten (Urazurrutia, 32). |Erakusketak

BilbaoArte Fundazinoak zentroan bekadun izandako Alazne Zubizarreta artista arrasatearraren Eggs onna plate erakusketea atondu dau. Artistearen grabaduak ikusi ahal izango ditugu.

Alazne Zubizarreta (Arrasate, 1994): Bilbon bizi eta lan egiten dau. Arte gradua egin 
ondoren, diseinu grafikoko master bat egin eban. Grabadua jorratu izan dau, besteak beste, La Taller eta CIEC Fundazinoan. Hainbat erakusketatan parte hartu dau, berbarako, Itzuli Barik kolektiboan Harriak programearen barruan, EZa Okela Sormen Lantegian, Sueño Aire Galerian edo Gipuzkoako Artista Barrien programan.

Ordutegia: astelehenetik barikura, 17:30etik 20:30era, doban, edukiera mugatuagaz.

VillaSoundBilbao Fest

2021/04/09 - 2021/05/09

Bilboko Deustuko Unibersidadeko Auditorioan, Bizkaia Aretoan, Bilborock-en eta BBK Aretoan.

'Guernica berrirudikatzen'. Ron English

2021/04/15 - 2021/05/21

Gernika-Lumoko Kultur Etxean |Erakusketak

Literaldia 2021

2021/04/22 - 2021/05/12

Bartzelonako Euskal Etxean eta online. |Jardunaldiak

Literaldia 2021 - Egitaraua



Informazino gehiago hemen.