Apirilak 24
Udabarriko Bertso Bazkaria
2021/04/24 13:30
Getxon, Fadura jatetxean. |BertsolaritzeaIzena emotea ezinbestekoa izango da: deitu 605 704 385 telefonora edo albegetxo@gmail.com helbidera.

'Antonia'. Javier Liñera & ékoma teatro
2021/04/24 19:00
Durangoko San Agustin Kulturgunean. |Antzerkia'Man up'. Zentro Dramatiko Nazionala + Teatro En Vilo
2021/04/24 18:30
Barakaldoko Barakaldo Antzokian. |AntzerkiaPlaza Beltzaren 4. urteurrena. AZOKA MUSIKATUA
2021/04/24 11:00-20:00
Sopelako Jauregizar plazan. |AzokakArabako Binakako Bertsolari Txapelketea 2021. Hirugarren final laurena
2021/04/24 17:30
Oiongo zinema-aretoan. |BertsolaritzeaI. Señora Sariketea. Bigarren kanporaketea
2021/04/24 17:00
Mutrikuko Kalbaixo Ermitxan. |Bertsolaritzea
Manu Mendiguren txistulari amurrioarraren omenez. BILBOKO UDAL TXISTULARI BANDEA + ARABAKO TXISTU BANDEA
2021/04/24 19:00
Amurrioko Amurrio Antzokian. |MusikeaHasteko, Jose Luis Cantabrana Ochoak (zuzendaria), Iker Larrauri Delikak, Christian Alemany Artetak eta Gorka Sáez de Ibarra Martínez de Kontrastak osotutako Araba Txistu Bandeak Oroipen onak, Akelarreko lezean, Bidaia eta Libertango lanak eskainiko ditu.
Bestalde, Bilboko udal txistulari Bandako Garikoitz Mendizabal, Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta, Sabin Bikandi eta Asier Garcíak Goiz ereski (alborada), Gure abestiak eta Zurru murru (orripeko eta arin-arina) lan apartak interpretauko ditue Oinkari Jantza Taldeko jantzari bigaz batera.
Amaitzeko, banda-formatua daben talde biek, jantzari-bikoteagaz batera, estreinaldi bi interpretauko ditue: Zuia mazurka eta Mendi.
Bebarruko Jardunek. TRIGGER
2021/04/24 17:30
Azkoitiko Matadeixen. |MusikeaIgurzten diran sokazko instrumentuen teknika barrietan iniziazino tailerra (10:00etan).
Rock&Nolo. Kontzertu Familiarra
2021/04/24 13:00-14:00
Bilbon, Zorrotzaurren, La Terminal-Zawp-en. |Musikea
'Antonio Trueba (1819- 1889). Bizkaiko Kronista'
2020/07/21 - 2021/05/02
Sopuertan, Enkarterriko Museoan. |ErakusketakAntonio de Truebaren, Galdameseko kronista, historialari eta idazlearen, ganean inoiz egin dan erakusketa handiena, jaio zaneko 200. urteurrenean. Egilearen kultur kontakizuna jatorrizko 100 pieza baino gehiagoren bitartez eregiten da, liburuen, dokumentuen, elementu etnografikoen, margolanen edo ilustrazinoen artean.
Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak eta Abellanedan dagoan Enkarterriko Museoak lau hilebetez luza dabe orain arte Antonio de Truebaren bizitzearen eta lanaren inguruan egindako atzera begirako garrantzitsuena. Antonio de Trueba XIX. mendeko euskal eskubideen eta foruen alde egin eban erreferenteetako bat izan zan.
'Akurio eta Elkano 1519-1522. Bizkaitarrak Lehen Munduko Biran'
2020/10/07 - 2021/10/03
Bermeon, Arrantzaleen Museoan. |ErakusketakMagallaes-Elkano espedizinoaren alderdi ezezagunenetako bat euskaldunen presentzia da, batez be, oinarrizko postuetan egon ziran bizkaitarrena, lehen Munduko Itzulia posible egin ebenena.
Espedizinoan parte hartu eben 33 euskal herritarretatik 7 Bermeokoak ziran eta beste 14 Bizkaiko beste leku batzuetakoak, Lekeitio, Bilbo, Portugalete eta Mungiakoak.
Museoaren ordutegia:
- Martitzenetik zapatura: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
- Domeka eta jai egunetan: 10:00-14:00
- Astelehenetan zarratuta.
'Bilbo eta pintura'
2021/01/29 - 2021/08/29
Bilboko Guggenheim Museoan |ErakusketakEraldaketa eta zabalkunde handiko sasoia izan zan XIX. mendearen amaierea Bilbon eta Itsasadarrean. Bilbo eta pintura erakusketeak euskal artisten begietatik agertuko dau aldaketa hori, XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen lehenengo erdiko pinturen bidez. Artisten artean dagoz Adolfo Guiard, Ignacio Zuloaga, Anselmo Guinea, José Arrue, Ramón Zubiaurre, Francisco Iturrino, Aurelio Arteta... Kosme de Barañano da komisarioa.
'Juncal Ballestín. Bizitza ariketa gisa'.
2021/01/30 - 2021/05/23
Gasteizeko Artium Museoan. |ErakusketakBilboko Arte Eder Goi Eskolan ikasi eban Juncal Ballestínek (Vitoria-Gasteiz, 1953-2015). Haren lanaren ezaugarri nagusia, erabilitako material, bitarteko eta tekniken aniztasuna da: pinturea, marrazketea, instalazinoa, bideoa, obra grafikoa...
Artium Museoan dagoan Juncal Ballestín. Bizitza ariketa gisa proiektua Anesvad-en babesari esker egin da.

'Erraldoein bizkar gainean'.
2021/02/10 - 2021/11/07
|ErakusketakOrdutegia:
- Erakusketa gelak
Martitzenetik zapatura: 10:00etatik 14:00etara / 16:00etatik 19:30era.
Domeka eta jai egunetan: 10:30etik 14:00etara.
- Ikerlarientzako arreta zerbitzua
Astelehenetik barikura: 09:00etatik 19:30era.
Zapatuetan (aurretiko hitzordua eskatuta): 09:00etatik 13:30era.

Sigfrido Koch Bengoetxea. 'Kearen eta lanbroaren artean
2021/02/18 - 2021/05/23
Donostiako San Telmo Museoan |ErakusketakArgazki erakusketea.