Martxoak 10

'Antonio Trueba (1819- 1889). Bizkaiko Kronista'

2020/07/21 - 2021/05/02

Sopuertan, Enkarterriko Museoan. |Erakusketak

Antonio de Truebaren, Galdameseko kronista, historialari eta idazlearen, ganean inoiz egin dan erakusketa handiena, jaio zaneko 200. urteurrenean. Egilearen kultur kontakizuna jatorrizko 100 pieza baino gehiagoren bitartez eregiten da, liburuen, dokumentuen, elementu etnografikoen, margolanen edo ilustrazinoen artean.


Bizkaiko Batzar Nagusiak
erakundeak eta Abellanedan dagoan Enkarterriko Museoak lau hilebetez luza dabe orain arte Antonio de Truebaren bizitzearen eta lanaren inguruan egindako atzera begirako garrantzitsuena. Antonio de Trueba XIX. mendeko euskal eskubideen eta foruen alde egin eban erreferenteetako bat izan zan.

'Akurio eta Elkano 1519-1522. Bizkaitarrak Lehen Munduko Biran'

2020/10/07 - 2021/10/03

Bermeon, Arrantzaleen Museoan. |Erakusketak

Magallaes-Elkano espedizinoaren alderdi ezezagunenetako bat euskaldunen presentzia da, batez be, oinarrizko postuetan egon ziran bizkaitarrena, lehen Munduko Itzulia posible egin ebenena.

Espedizinoan parte hartu eben 33 euskal herritarretatik 7 Bermeokoak ziran eta beste 14 Bizkaiko beste leku batzuetakoak, Lekeitio, Bilbo, Portugalete eta Mungiakoak.

Museoaren ordutegia:

  • Martitzenetik zapatura: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
  • Domeka eta jai egunetan: 10:00-14:00
  • Astelehenetan zarratuta.

 

XX. Bilboko Zirkuitua

2021/01/28 - 2021/03/26

Bilboko udaltegietan.

'Bilbo eta pintura'

2021/01/29 - 2021/08/29

Bilboko Guggenheim Museoan |Erakusketak

Eraldaketa eta zabalkunde handiko sasoia izan zan XIX. mendearen amaierea Bilbon eta Itsasadarrean. Bilbo eta pintura erakusketeak euskal artisten begietatik agertuko dau aldaketa hori, XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen lehenengo erdiko pinturen bidez. Artisten artean dagoz Adolfo Guiard, Ignacio Zuloaga, Anselmo Guinea, José Arrue, Ramón Zubiaurre, Francisco Iturrino, Aurelio Arteta... Kosme de Barañano da komisarioa.

'Juncal Ballestín. Bizitza ariketa gisa'.

2021/01/30 - 2021/05/23

Gasteizeko Artium Museoan. |Erakusketak

Bilboko Arte Eder Goi Eskolan ikasi eban Juncal Ballestínek (Vitoria-Gasteiz, 1953-2015). Haren lanaren ezaugarri nagusia, erabilitako material, bitarteko eta tekniken aniztasuna da: pinturea, marrazketea, instalazinoa, bideoa, obra grafikoa...

Artium Museoan dagoan Juncal Ballestín. Bizitza ariketa gisa proiektua Anesvad-en babesari esker egin da.

'Erraldoein bizkar gainean'.

2021/02/10 - 2021/11/07

|Erakusketak

Ordutegia:

- Erakusketa gelak

Martitzenetik zapatura: 10:00etatik 14:00etara / 16:00etatik 19:30era.

Domeka eta jai egunetan: 10:30etik 14:00etara.

- Ikerlarientzako arreta zerbitzua

Astelehenetik barikura: 09:00etatik 19:30era.

Zapatuetan (aurretiko hitzordua eskatuta): 09:00etatik 13:30era.

'Soplo-Arnasketa Saiakerak'.

2021/02/17 - 2021/04/07

Bilbon. |Erakusketak

Erakusketan hainbat artelan dagoz, COVID-19aren ondorioen ingurukoak eta Ekatxaren ostean izeneko deialdiaren emoitzea da. Deialdia igazko bagilean emon eban argitara Bilboko Udalak, #Bilbao Aurrera Plana 2020 dalakoaren barruan, krisi sanitarioak arte garaikidearen lekuko sektorean izan dituan ondorioak biguntzeko asmoagaz.

Informazino gehiago hemen.

Sigfrido Koch Bengoetxea. 'Kearen eta lanbroaren artean

2021/02/18 - 2021/05/23

Donostiako San Telmo Museoan |Erakusketak

Argazki erakusketea.

'Desdomestica'. Estibali Sadaba Murguia

2021/02/19 - 2021/03/18

Bilboko BilbaoArten (Urazurrutia, 32). |Erakusketak

'Get-Rich'. Daniel LlARIA

2021/02/19 - 2021/05/23

Gasteizen, Artium Museoan.

'Itzalpeko emakumeak'

2021/02/19 - 2021/03/10

Tolosako Aranburu Jauregian. |Erakusketak

Itzalpeko emakumeak erakusketea edegi dabe Tolosako Aranburu Jauregian. Gerra garaiko eta gerraosteko indarkeria jasan eben emakume aitzindariak omentzea da asmoa.

Sabino Arana Fundazinoak 50 irudi baino gehiago eta 30 objektutik gora laga ditu erakusketan erabilteko, besteak beste, gerrako frontez kanpoko emakumeen argazkiak, La Roserieko erizainak, erbesteko andereñoak, kanporatutako emakume igeslariak... Objektuetan, kapelak, botikina, dominak, binilozko diskoak, diskoak joteko makina bat...

Martitzenetik zapatura egongo da zabalik, 17:30etik 20:30era.

'Emakumeak Burrukan'

2021/02/26 - 2021/03/15

Bilbon, Deustuko Unibersidadean eta Metroan. |Erakusketak

EAEko Amnesty International erakundeak atondutako erakusketak zazpi bloke ditu gaika antolatuta eta gure sasoiko hamabi emakume eredugarriren historia azaltzen dau, erakutsi dabelako mundua era baketsuan aldatu daitekeela. Horreetako batzuk dira Marielle Franco brasildarra, Loujain Al-Hathlou saudiarabiarra edo Yasaman Aryani iraniarra.

Emakumeak Burrukan Deustuko Unibersidadeko Klaustroan egongo da, zezeilaren 26tik martiaren 15era, eskola orduetan. Eta Bilboko Metroak San Nikolasen dauen geltokian be ikusi ahal izango da marti osoan.

Apirilean eta maiatzean, lur azpiko beste geltoki bitan egongo da (oraindino zehaztu barik).

Gehiago jakiteko era birtualean be ikusi daiteke erakusketea hemen

18. Zinegoak

2021/03/01 - 2021/03/14

Bilbon eta Lekeition. |Jaialdiak

Informazino gehiago hemen.

Izakinen Amaierako Merkatua 2021

2021/03/04 - 2021/03/13

Getxon. |Azokak

Parte hartu nahi daben establezimendu guztiek eskabidea bete beharko dabe hemen. Azken eguna zezeilaren 26a izango da.