Otsailak 24

'Antonio Trueba (1819- 1889). Bizkaiko Kronista'
2020/07/21 - 2021/05/02
Sopuertan, Enkarterriko Museoan. |ErakusketakAntonio de Truebaren, Galdameseko kronista, historialari eta idazlearen, ganean inoiz egin dan erakusketa handiena, jaio zaneko 200. urteurrenean. Egilearen kultur kontakizuna jatorrizko 100 pieza baino gehiagoren bitartez eregiten da, liburuen, dokumentuen, elementu etnografikoen, margolanen edo ilustrazinoen artean.
Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak eta Abellanedan dagoan Enkarterriko Museoak lau hilebetez luza dabe orain arte Antonio de Truebaren bizitzearen eta lanaren inguruan egindako atzera begirako garrantzitsuena. Antonio de Trueba XIX. mendeko euskal eskubideen eta foruen alde egin eban erreferenteetako bat izan zan.

‘Zomorroaren kronika bat’. Beñat Lizaso Garcia
2021/01/28 - 2021/02/25
Bilbon, Bizkaia Aretoko Etxepare salan. |ErakusketakBeñat Lizaso Garciaren (Urnieta, 1998) lanakaz osotutako erakusketea.
Ordutegia: Astelehenetik barikura: 09:00-19:30
Sartzea doban.
'Bilbo eta pintura'
2021/01/29 - 2021/08/29
Bilboko Guggenheim Museoan |ErakusketakEraldaketa eta zabalkunde handiko sasoia izan zan XIX. mendearen amaierea Bilbon eta Itsasadarrean. Bilbo eta pintura erakusketeak euskal artisten begietatik agertuko dau aldaketa hori, XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen lehenengo erdiko pinturen bidez. Artisten artean dagoz Adolfo Guiard, Ignacio Zuloaga, Anselmo Guinea, José Arrue, Ramón Zubiaurre, Francisco Iturrino, Aurelio Arteta... Kosme de Barañano da komisarioa.
'Juncal Ballestín. Bizitza ariketa gisa'.
2021/01/30 - 2021/05/23
Gasteizeko Artium Museoan. |ErakusketakBilboko Arte Eder Goi Eskolan ikasi eban Juncal Ballestínek (Vitoria-Gasteiz, 1953-2015). Haren lanaren ezaugarri nagusia, erabilitako material, bitarteko eta tekniken aniztasuna da: pinturea, marrazketea, instalazinoa, bideoa, obra grafikoa...
Artium Museoan dagoan Juncal Ballestín. Bizitza ariketa gisa proiektua Anesvad-en babesari esker egin da.

'Argazkineta': Elorrieta, San Inazio, Sarriko eta Ibarrekolanda
2021/02/01 - 2021/02/26
Bilbon, San Inazio-Ibarrekolanda udaltegian |ErakusketakHerritarrek emondako argazki zaharren erakusketea.
Astelehenetik barikura, 08:30-20:30.
Sartzea doban.
'Rugbylariak'. Sergio Monedero (Suhigarai)
2021/02/01 - 2021/02/27
Zornotzako Zelaieta Zentroan. |Erakusketak‘Gris: Morirse en Bilbao’. Pabilioi 6 ko Gazte Konpainia
2021/02/04 - 2021/02/28
Bilboko Pabilioi 6 Aretoan. |AntzerkiaErrekaldeko IX. Umorezko Antzerki Erakustaldia
2021/02/05 - 2021/02/26
Bilbon, Errekaldeko Udaltegian. |Jardunaldiak
'Erraldoein bizkar gainean'.
2021/02/10 - 2021/11/07
|ErakusketakOrdutegia:
- Erakusketa gelak
Martitzenetik zapatura: 10:00etatik 14:00etara / 16:00etatik 19:30era.
Domeka eta jai egunetan: 10:30etik 14:00etara.
- Ikerlarientzako arreta zerbitzua
Astelehenetik barikura: 09:00etatik 19:30era.
Zapatuetan (aurretiko hitzordua eskatuta): 09:00etatik 13:30era.

Bidaiarien Txokoa 2021
2021/02/16 - 2021/02/26
Bilbon. |JardunaldiakEkitaldiak Begoñako Udaltegian eta Santutxun, Berriotxoa Ikastetxean izango dira.

'Soplo-Arnasketa Saiakerak'.
2021/02/17 - 2021/04/07
Bilbon. |ErakusketakErakusketan hainbat artelan dagoz, COVID-19aren ondorioen ingurukoak eta Ekatxaren ostean izeneko deialdiaren emoitzea da. Deialdia igazko bagilean emon eban argitara Bilboko Udalak, #Bilbao Aurrera Plana 2020 dalakoaren barruan, krisi sanitarioak arte garaikidearen lekuko sektorean izan dituan ondorioak biguntzeko asmoagaz.
Informazino gehiago hemen.

Sigfrido Koch Bengoetxea. 'Kearen eta lanbroaren artean
2021/02/18 - 2021/05/23
Donostiako San Telmo Museoan |ErakusketakArgazki erakusketea.
'Desdomestica'. Estibali Sadaba Murguia
2021/02/19 - 2021/03/18
Bilboko BilbaoArten (Urazurrutia, 32). |Erakusketak'Itzalpeko emakumeak'
2021/02/19 - 2021/03/10
Tolosako Aranburu Jauregian. |ErakusketakItzalpeko emakumeak erakusketea edegi dabe Tolosako Aranburu Jauregian. Gerra garaiko eta gerraosteko indarkeria jasan eben emakume aitzindariak omentzea da asmoa.
Sabino Arana Fundazinoak 50 irudi baino gehiago eta 30 objektutik gora laga ditu erakusketan erabilteko, besteak beste, gerrako frontez kanpoko emakumeen argazkiak, La Roserieko erizainak, erbesteko andereñoak, kanporatutako emakume igeslariak... Objektuetan, kapelak, botikina, dominak, binilozko diskoak, diskoak joteko makina bat...
Martitzenetik zapatura egongo da zabalik, 17:30etik 20:30era.
37. Euskal Zinemearen Astea
2021/02/22 - 2021/02/27
Gasteizen, Vital Fundazinoaren Kulturunean (Bakea kalea, 5 - 1. pisua). |Ikus-entzunezkoakGaur, zezeilak 23: Hil kanpaiak ikusteko aukerea egongo da.
Datozen egunetan: Zezeilaren 24an (Film Laburrak): Dar Dar, Buruak, Polvo Somos, Buen Plan eta Ni Una Más.
Zezeilaren 25ean: Ane.
Zezeilaren 26an: Baby.
Zezeilaren 27an: Enjambre.
Informazino gehiago hemen.