Otsailak 9

'Antonio Trueba (1819- 1889). Bizkaiko Kronista'

2020/07/21 - 2021/05/02

Sopuertan, Enkarterriko Museoan. |Erakusketak

Antonio de Truebaren, Galdameseko kronista, historialari eta idazlearen, ganean inoiz egin dan erakusketa handiena, jaio zaneko 200. urteurrenean. Egilearen kultur kontakizuna jatorrizko 100 pieza baino gehiagoren bitartez eregiten da, liburuen, dokumentuen, elementu etnografikoen, margolanen edo ilustrazinoen artean.


Bizkaiko Batzar Nagusiak
erakundeak eta Abellanedan dagoan Enkarterriko Museoak lau hilebetez luza dabe orain arte Antonio de Truebaren bizitzearen eta lanaren inguruan egindako atzera begirako garrantzitsuena. Antonio de Trueba XIX. mendeko euskal eskubideen eta foruen alde egin eban erreferenteetako bat izan zan.

'Akurio eta Elkano 1519-1522. Bizkaitarrak Lehen Munduko Biran'

2020/10/07 - 2021/10/03

Bermeon, Arrantzaleen Museoan. |Erakusketak

Magallaes-Elkano espedizinoaren alderdi ezezagunenetako bat euskaldunen presentzia da, batez be, oinarrizko postuetan egon ziran bizkaitarrena, lehen Munduko Itzulia posible egin ebenena.

Espedizinoan parte hartu eben 33 euskal herritarretatik 7 Bermeokoak ziran eta beste 14 Bizkaiko beste leku batzuetakoak, Lekeitio, Bilbo, Portugalete eta Mungiakoak.

Museoaren ordutegia:

  • Martitzenetik zapatura: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
  • Domeka eta jai egunetan: 10:00-14:00
  • Astelehenetan zarratuta.

 

'Paperetik hitzera'. Mariano Mayer

2021/01/18 - 2021/03/05

Gasteizeko Artium Museoan. |Erakusketak

XX. Bilboko Zirkuitua

2021/01/28 - 2021/03/26

Bilboko udaltegietan.

‘Zomorroaren kronika bat’. Beñat Lizaso Garcia

2021/01/28 - 2021/02/25

Bilbon, Bizkaia Aretoko Etxepare salan. |Erakusketak

Beñat Lizaso Garciaren (Urnieta, 1998) lanakaz osotutako erakusketea.

Ordutegia: Astelehenetik barikura:  09:00-19:30 

Sartzea doban.

 

'Bilbo eta pintura'

2021/01/29 - 2021/08/29

Bilboko Guggenheim Museoan |Erakusketak

Eraldaketa eta zabalkunde handiko sasoia izan zan XIX. mendearen amaierea Bilbon eta Itsasadarrean. Bilbo eta pintura erakusketeak euskal artisten begietatik agertuko dau aldaketa hori, XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen lehenengo erdiko pinturen bidez. Artisten artean dagoz Adolfo Guiard, Ignacio Zuloaga, Anselmo Guinea, José Arrue, Ramón Zubiaurre, Francisco Iturrino, Aurelio Arteta... Kosme de Barañano da komisarioa.

'Juncal Ballestín. Bizitza ariketa gisa'.

2021/01/30 - 2021/05/23

Gasteizeko Artium Museoan. |Erakusketak

Bilboko Arte Eder Goi Eskolan ikasi eban Juncal Ballestínek (Vitoria-Gasteiz, 1953-2015). Haren lanaren ezaugarri nagusia, erabilitako material, bitarteko eta tekniken aniztasuna da: pinturea, marrazketea, instalazinoa, bideoa, obra grafikoa...

Artium Museoan dagoan Juncal Ballestín. Bizitza ariketa gisa proiektua Anesvad-en babesari esker egin da.

'Argazkineta': Elorrieta, San Inazio, Sarriko eta Ibarrekolanda

2021/02/01 - 2021/02/26

Bilbon, San Inazio-Ibarrekolanda udaltegian |Erakusketak

Herritarrek emondako argazki zaharren erakusketea.

Astelehenetik barikura, 08:30-20:30.

Sartzea doban.

'Rugbylariak'. Sergio Monedero (Suhigarai)

2021/02/01 - 2021/02/27

Zornotzako Zelaieta Zentroan. |Erakusketak

‘Gris: Morirse en Bilbao’. Pabilioi 6 ko Gazte Konpainia

2021/02/04 - 2021/02/28

Bilboko Pabilioi 6 Aretoan. |Antzerkia

Errekaldeko IX. Umorezko Antzerki Erakustaldia

2021/02/05 - 2021/02/26

Bilbon, Errekaldeko Udaltegian. |Jardunaldiak