Irailak 26

Break on Stage 2020

2020/09/26 17:30

Bilboko Bilbao Arenan, Miribillan. |Jardunaldiak

Uri-kultura eszenikoko ikuskizun onenez gozetako aukerea, Bilbao Arenako kantxan egongo diran hiru agertokitan. Danetara, kirolagaz, musikeagaz, jantzearekin eta uri-kulturako beste saio batzuekaz zerikusia daben hogei ikuskizun baino gehiago eskainiko dira. Dinamikoa, sormenezkoa eta gaur egungoa izango da, bai eta mundu guztiak parte hartzekoa be:

- Break dance eszenikoko txapelketea: Breakdance munduko oraingo txapeldunek hartuko dabe parte: Last Squad (Frantzia). Legacy taldea (Bartzelona), breakdance Ibérica 2019ko eta Bilboko Feel The Sound delakoko txapelduna.

- Scooter Freestyle Battle. Munduko lau rider onenek parte hartuko dabe: Jamie Addisson (UK-ko txapelduna), Alex Gonga (Junior-eko munduko txapelduna), Rubén Doniga eta Marti Samper.

- Bost Urban Dance txapelketea: Urban dance-ko talderik onenak. Absolutuan: Breathless (Iruña), Bamboo (Donostia) eta Elements (Barakaldo). Junior kategorian: Slippery (Bilbo), Legacy Breath (Iruña) eta Extra (Gernika).

- Jauziak BMX bizikletakaz: BMX bizikletek oso altu egingo dabe hegaz Diego Solans (Espainiako txapelduna), Aleix Planella, Arkaitz Armendariz eta Martxel Arribillagagaz.

- Bestalde, askotariko ikuskizunak egongo dira Indala dance theater eta Nury & Izaskun artisten eskutik, oraingo Lock&Pop dance onenak…. Hori guztia Iker Villa aurkezle ospetsuak girotua.

Informazino gehiago hemen.

Dimetal Fest 2020

2020/09/26 .

Diman |Musikea

LA POLLA RECORDS

2020/09/26 17:30

Donostiako Hipodromoan. |Musikea

Artista gonbidatuak: EL DROGAS + SU TA GAR + LENDAKARIS MUERTOS + LIHER

'Kostaldeko euskal sukaldaritzea: erromatar garaitik abangoardiara'

2020/06/19 - 2020/09/30

Irungo Oiasso Museoan. |Erakusketak

Gure lurraldeko sukaldaritzeak mendeetan zehar izandako eragin eta aldaketak, erromatarrek itxi euskuezan sukaldaritza-baliabideak...

Informazino gehiago hemen.

'La Función Que Sale Mal'.

2020/09/26 - 2020/09/27

Bilboko Arriaga Antzokian. |Antzerkia

SOM Produce + Nearco Producciones + Cobre  Producciones eta Olympia Metropolitana.

Sarrerak

Garagarrilaren 21ean, jarriko ditue salgai ohiko salmenta kanaletan: www.teatroarriaga.eus webgunean
eta antzokiko txarteldegietan. Sarreren prezioak 16 eta 33 euro artekoak izango dira.