Abuztuak 29

'Juan Luis Moraza Gordailua 1987-1988'

2020/01/10 - 2020/08/30

Gasteizen, Artium Museoan. |Erakusketak

1998. urtearen amaieran adostu eban Juan Luis Morazak Arabako Foru Aldundiko arduradunakaz haren eskultura-multzo bat erakundearen funtsen parte izatea gordailu leghez, beste bost pieza dohaintzan emoteagaz batera. Gordaliua 1987-1988 Depósito erakusketeak, 1987tik 1988ra bitarteko datea daben obrakaz, lan familia bi batzen ditu bere ibilbidean: Moldes para la oscuridad eta Negaciones.

'Anthology'. Manuel de Gotor diseinatzaile bilbotarraren pieza esklusiboak

2020/03/05 - 2020/08/30

Bilboko Euskal Museoan. |Erakusketak

Artista euskaldunak eginiko gizonezkoen lentzeriaren eta bainurako erropen lehen bildumearen 30. urteurrena.

Azken 30 urteetako 100 jantzi eta osogarri original batuko ditu erakusketeak, hainbat bildumatako 45 argazkigaz batera.

'Kostaldeko euskal sukaldaritzea: erromatar garaitik abangoardiara'

2020/06/19 - 2020/09/30

Irungo Oiasso Museoan. |Erakusketak

Gure lurraldeko sukaldaritzeak mendeetan zehar izandako eragin eta aldaketak, erromatarrek itxi euskuezan sukaldaritza-baliabideak...

Informazino gehiago hemen.

'Cruz de navajas'. Idearen sortzailea eta produktorea: Gonzalo Pérez

2020/08/20 - 2020/09/13

Bilboko Arriaga Antzokian. |Jantzea

Mecano taldearen musikea omentzen eta aintzatesten dauen show-a. Sarrerak garagarrilaren 2an jarri ditue salgai ohiko salmenta kanaletan: www.teatroarriaga.eus webgunean eta antzokiko txarteldegietan. Sarreren prezioak 24 eta 55 euro artekoak dira eta, ohikoa danez, hainbat beherapen eta ikus-entzulearen eguna egongo dira, prezio merkeagoakaz. Horrezaz gan, garagarrilaren 12ra arteko promozio berezia jarriko da martxan. Egun horretara arte erosten diran sarrera guztiek % 20ko deskontua izango dabe.