Ekainak 20

ALBEren 40. urteurrena. Uribe Kostako I. Kopla Lehiaketea

2020/06/20 .

Getxon. Algortan. |Bertsolaritzea

Kopla lehiaketarako izen emotea zabalik dago apirilaren 20ra arte. Egun bakarrean jokatuko da, 2020ko bagilaren 20an (zapatua), hain zuzen be. Finalaurrekoak arrastian egingo dira, bertso-poteo formatuan, eta finala ilundean Algortako Azebarrin.

Era askotara hartu daiteke parte:

- Koplari moduan aurkeztuta.

- Gai-jartzaile moduan aurkeztuta.

- Epaile moduan aurkeztuta.

- Antolatzaile moduan aurkeztuta (azken hau bateragarria gainerako hiru lanakaz).


Esku hartzeko bideak: 

albegetxo@gmail.com / 605 704 385

JOSE ARRUE BARRUTIK

2019/11/15 - 2020/06/28

Gernikako Euskal Herria Museoan. |Erakusketak

'Juan Luis Moraza Gordailua 1987-1988'

2020/01/10 - 2020/08/30

Gasteizen, Artium Museoan. |Erakusketak

1998. urtearen amaieran adostu eban Juan Luis Morazak Arabako Foru Aldundiko arduradunakaz haren eskultura-multzo bat erakundearen funtsen parte izatea gordailu leghez, beste bost pieza dohaintzan emoteagaz batera. Gordaliua 1987-1988 Depósito erakusketeak, 1987tik 1988ra bitarteko datea daben obrakaz, lan familia bi batzen ditu bere ibilbidean: Moldes para la oscuridad eta Negaciones.

'Modea eta Ondarea. Cristóbal'

2020/02/29 - 2020/06/21

Getarian, Cristobal Balenciaga Museoan. |Erakusketak

Getariako jostuna jaio zaneko 125. urtemugan, Cristóbal izeneko proposamenak –serie honetako hirugarren eta azken proposamenak– sortzailea bera dau ardatz: oihalen atzeko personea, markearen atzeko izena, familiakoa, laguna, goi-mailako jostunaren atzean egoan nagusia.

Iraganeko erakusketen oihartzunez gan, obra hautatu barri honeen ibilbide kronologikoan, Cristóbal Balenciagaren objektu personalak be ikusi ahal izango ditugu, haren jantziak, lanerako erabilten zituan tresnak, eskutitzak, liburuak, dekorazinoko objektuak, hau da, mitoa albo batera itxi eta Cristóbal beste barik irudikatzeko lagungarriak izango ditugun gauzak.

Modea eta Ondarea, alkarrizketa ia ezinezko bat, aurrez aurre jarten dituana iragankortasuna eta iraunkortasuna, zilegitasuna orainetik eratorria dauen hori eta balioa iraganetik jasoten dauen hori. Ezinbesteko akarrizketea Cristóbal Balenciaga berbagai hartzen dogunean.

2018an, Ondarearen Europako Urteagaz bat etorrita Modea eta Ondarea serie kuratoriala abian jarri zanetik, Cristóbal Balenciaga Museoak helburu izan dau gogoeta egitea Balenciagaren obrea moda izatetik ondare izatera igaroteko prozesuari buruz.

Komisarioa: Igor Uria.

Erakusketa kontzeptua: Judith Clark.

Lankidetzea: Archives Balenciaga, Paris eta Centre for Fashion Curation - UAL

 

'Anthology'. Manuel de Gotor diseinatzaile bilbotarraren pieza esklusiboak

2020/03/05 - 2020/08/30

Bilboko Euskal Museoan. |Erakusketak

Artista euskaldunak eginiko gizonezkoen lentzeriaren eta bainurako erropen lehen bildumearen 30. urteurrena.

Azken 30 urteetako 100 jantzi eta osogarri original batuko ditu erakusketeak, hainbat bildumatako 45 argazkigaz batera.