Maiatzak 30

SOROTAN BELE GOGOAN

2020/05/30 20:00

Larrabetzuko frontoian. |Musikea

Badator Sorotan Bele Gogoan ikuskizunaren lehenengo kontzertua. Aurten 30 urte beteko dira Sorotan Bele sortu ebenetik eta lehen kontzertua emon eben herrian egingo dau agerpen publikoa. Larrabetzun.

Sorotan Bele Gogoan ikuskizuna, maiatzaren 30ean Larrabetzuko frontoian izango da 20:00etan. Sorotan Bele taldearen kanturik gogoangarrienak entzungo ditugu Getxoko Andres Isasi Musikalia Alkartea izango dabe lagun Gorka Sarriegi eta Urbil Artolak eta zuzendaritza lanak Xabier Zabalak egingo ditu.

'Auschwitz, konzentrazino-esparru nazi alemaniarra'

2019/10/01 - 2020/05/30

Gernikako Astran. |Erakusketak



Orain, lehen aldiz historian, Auschwitz–Birkenauko Estadu-Museoaren erakusketa berezia ikusgai izango da gurean. Erakusketeak Heriotzearen lantegia ezizenagaz ezagutzen dan konzentrazino-esparruaren inguruan antolatutako museoko artxibo historikoko argazki eta agiri ezezagunak ikusteko aukerea dakar, baita jatorrizko 384 argazki, agiri, nahiz presoek egindako marrazkiak. Balio historiko handiko erakusketea da eta gizadiak bizi izan dauen jazoera ilunenetako baten dimensinoa ulertzeko ezinbestekoa. Kontuak kontu, Auschwitz, konzentrazino-esparru nazi alemaniarra erakusketearen inaugurazinoa urriaren 1ean izango da Gernikako Astran. 


Erakusketa ibiltaria

2019ko urriaren 1-ean Holokaustoa eta Auschwitz-eko Konzentrazio- eta Sarraski-Esparru Nazi Alemana gaiei buruzko erakusketea inaugurauko da Gernikako Astran (Bizkaia). Ordutegia: 9:00 – 18:00retara. Erreserbak egin hemen

Aurrerago, 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetan zehar 25-50 erakusketa antolatuko dira Espainiako Erkidego Autonomo guztietan eta ahalik eta probintzia gehienetan. Ekimen honek helburu bi ditu; erakusketea gazteei hurreratzea (DBH-ko 4. maila eta Batxilergo-ko 1. eta 2. maila ikasten dabenei, XX. mendeko historia eta Bigarren Mundu Gerra gaien inguruan hausnarketea egiteko). Eta, bestetik, gazteek jasoten daben edozein informazinoaren aurrean ezsiritu kritikoa piztea, populismoen arriskuak eta ondorioak nabarmenduz.

JOSE ARRUE BARRUTIK

2019/11/15 - 2020/06/28

Gernikako Euskal Herria Museoan. |Erakusketak

'Juan Luis Moraza Gordailua 1987-1988'

2020/01/10 - 2020/08/30

Gasteizen, Artium Museoan. |Erakusketak

1998. urtearen amaieran adostu eban Juan Luis Morazak Arabako Foru Aldundiko arduradunakaz haren eskultura-multzo bat erakundearen funtsen parte izatea gordailu leghez, beste bost pieza dohaintzan emoteagaz batera. Gordaliua 1987-1988 Depósito erakusketeak, 1987tik 1988ra bitarteko datea daben obrakaz, lan familia bi batzen ditu bere ibilbidean: Moldes para la oscuridad eta Negaciones.

Vicente Ameztoy (Donostia, 1946–2001) - Atzerabegirakoa

2020/02/12 - 2020/06/07

Bilboko Arte Eder Museoan. |Erakusketak

BBKren babesagaz. Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan ikusgai egon ondoren, erakusketea Bilbon inaugurauko da orain, 60 margolan inguruz osotutako errepertorio zabalago bategaz, izan be, lehenengoz eskainiko deutso jenteari Ameztoyren lanaren irakurketa osoa. 

Argazkia: Izenbururik gabe (autorretratua), 1977-1978. Olioa mihisean, 195 x 113,5 zm. Bilduma partikularra.