Martxoak 8

'Auschwitz, konzentrazino-esparru nazi alemaniarra'

2019/10/01 - 2020/05/30

Gernikako Astran. |Erakusketak



Orain, lehen aldiz historian, Auschwitz–Birkenauko Estadu-Museoaren erakusketa berezia ikusgai izango da gurean. Erakusketeak Heriotzearen lantegia ezizenagaz ezagutzen dan konzentrazino-esparruaren inguruan antolatutako museoko artxibo historikoko argazki eta agiri ezezagunak ikusteko aukerea dakar, baita jatorrizko 384 argazki, agiri, nahiz presoek egindako marrazkiak. Balio historiko handiko erakusketea da eta gizadiak bizi izan dauen jazoera ilunenetako baten dimensinoa ulertzeko ezinbestekoa. Kontuak kontu, Auschwitz, konzentrazino-esparru nazi alemaniarra erakusketearen inaugurazinoa urriaren 1ean izango da Gernikako Astran. 


Erakusketa ibiltaria

2019ko urriaren 1-ean Holokaustoa eta Auschwitz-eko Konzentrazio- eta Sarraski-Esparru Nazi Alemana gaiei buruzko erakusketea inaugurauko da Gernikako Astran (Bizkaia). Ordutegia: 9:00 – 18:00retara. Erreserbak egin hemen

Aurrerago, 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetan zehar 25-50 erakusketa antolatuko dira Espainiako Erkidego Autonomo guztietan eta ahalik eta probintzia gehienetan. Ekimen honek helburu bi ditu; erakusketea gazteei hurreratzea (DBH-ko 4. maila eta Batxilergo-ko 1. eta 2. maila ikasten dabenei, XX. mendeko historia eta Bigarren Mundu Gerra gaien inguruan hausnarketea egiteko). Eta, bestetik, gazteek jasoten daben edozein informazinoaren aurrean ezsiritu kritikoa piztea, populismoen arriskuak eta ondorioak nabarmenduz.

'Altxor elektrikoak'

2019/10/17 - 2020/05/25

Bilboko Berreginen Museoan. |Erakusketak

Eskulturako Museo Nazionalak antolatuta heldu da Bilbora erakusketea. Batetik, erakusketan ikusi ahal izango diran objektuak Erromako Goi Inperioaren Aroko altzari, ontzi eta hatu erritualen isla dira. Zehetasun ugariko piezak, dotoreak proportzinoetan eta irudimen handikoak apaingarrietan. Bisitaria Erroma hedonistara eroango daben zinezko artelanak, oparotasunak, mito klasikoek eta plazer finduek markautakoa. Erakusketearen beste aldeak kopia horreek zelan egin ziran adierazoten adu. Erakusketea osatzen daben faksimileak ez dagoz eskulangintzearen edo igeltsuan egindako hustuketearen ohiko prozeduraz eginda. Objektuok XIX. mendean sortu ziran galvanoplastiaren bidez, hau da, metalezko piezen fabrikazino elektrikoaren bidez.

JOSE ARRUE BARRUTIK

2019/11/15 - 2020/06/28

Gernikako Euskal Herria Museoan. |Erakusketak

'Janztearen artea', Mercedes de Miguel

2019/12/04 - 2020/04/18

Bilboko Ondare Aretoan |Erakusketak

Mercedes de Miguel diseinatzaileak azken hiru hamarkadetan egindako erropen artean, egileak berak hainbat pieza aukeratu ditu. Beraz, atzera-begirako erakusketeak De Miguelen sorkuntza-lan adierazgarrienetako batzuk erakusten ditu.

Jantzien aukeraketan sortzailearen ahizta eta diseinatzailea dan Charo de Miguelek be hartu dau parte; azken hamarkadetan Europako moda-areto garrantzitsuenetan agertu diran eta diseinatzailearen ibilbidea markau daben lanetako batzuk dira. Mercedes de Miguelen lanaren ezaugarriak ezagutu ahal izango ditu publikoak: marka eta materialak...

1989an sortu eban bere markea eta enpresea diseinatzaile bizkaitarrak, M. de Miguel dalakoa. Uriko emakume modernoarentzako jantziak egitea zan bere asmoa. Pasarelen munduan sartu zanean, Mercedes de Miguel lerroa sortu eban, aurrekoa baino arriskatuagoa. Jai-jantziei eskainitako Doble Eme bildumea 2000. urtean etorri zan, eta 2008an beste pausu bat egin eban: artisautzako elementuak dituan Poupée Chic markea.

'Jose Arrue, herri kulturearen zabaltzailea'

2019/12/05 - 2020/04/19

Bermeoko Arrantzaleen Museoan. |Erakusketak

'Juan Luis Moraza Gordailua 1987-1988'

2020/01/10 - 2020/08/30

Gasteizen, Artium Museoan. |Erakusketak

1998. urtearen amaieran adostu eban Juan Luis Morazak Arabako Foru Aldundiko arduradunakaz haren eskultura-multzo bat erakundearen funtsen parte izatea gordailu leghez, beste bost pieza dohaintzan emoteagaz batera. Gordaliua 1987-1988 Depósito erakusketeak, 1987tik 1988ra bitarteko datea daben obrakaz, lan familia bi batzen ditu bere ibilbidean: Moldes para la oscuridad eta Negaciones.

'Balearen begia'

2020/02/10 - 2020/03/21

Bilbon, Bizkaia Aretoan. |Erakusketak

Igaz Sopelako hondartzan (Bizkaia) hilda topautako balearen begiagaz egindako ikerketen emoitzak erakusteko argazkiak dira. Hamasei erretratuz osotua dagoan erakusketea, edade guztietako ikusleei zuzenduta egon arren, ikusmen-urritasuna daben personei egokituta dago: horreetako batzuk ukutu daitekezan argazki testurizatuak dira eta Braillez idatzita dagoz. Irudietan dagozan QR kodeen bitartez jarraitzeko audiogida bat be izango da.

Argazkiakaz batera, maketa bi aurkeztuko dira: bale baten maketa bat eta neurri errealeko begi baten beste maketa bat. 

Bestalde, erakusketa ikusi nahi daben itsuen alkarteentzako eta ikastegientzako bisita gidatu bi antolatu dira egunero. Bisita horreek goizez egingo dira eta Euskal Herriko Unibersidadeko Oftalmo-Biologia Esperimentaleko (GOBE) taldeko ikertzaileek egingo ditue. Joan nahi dabenn eskola eta institutuek helbide elektroniko honetara idatziz egin behar dabe eskaerea: xandra.pereiro@gmail.com


Ordutegia: Astelehenetik barikura, 08:00retatik 20:00retara.

Vicente Ameztoy (Donostia, 1946–2001) - Atzerabegirakoa

2020/02/12 - 2020/06/07

Bilboko Arte Eder Museoan. |Erakusketak

BBKren babesagaz. Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan ikusgai egon ondoren, erakusketea Bilbon inaugurauko da orain, 60 margolan inguruz osotutako errepertorio zabalago bategaz, izan be, lehenengoz eskainiko deutso jenteari Ameztoyren lanaren irakurketa osoa. 

Argazkia: Izenbururik gabe (autorretratua), 1977-1978. Olioa mihisean, 195 x 113,5 zm. Bilduma partikularra.

'De la infancia a la vejez, y también viceversa'. Tana Garrido eta Alina Aguila

2020/02/13 - 2020/04/26

Bilboko Azkuna Zentroan. |Erakusketak

2019ko Praktika Artistikoen Egonaldien programako Tana Garrido (1989) eta Alina Aguila (Kuba, 1987) artista egoiliarrek Habanako Estudio Carlos Garaicoaren 'Artista x Artista' programeagaz lankidetzan Azkuna Zentroko egonaldian gauzatutako proiektuen emoitzea zezeilaren 13tik apirilaren 26ra arte, Umezarotik zahartzarora, eta alderantziz izenburupean.

'Emakume politikariak II. Errepublikan eta Gerra Zibilean'

2020/02/13 - 2020/04/05

Gernikako Batzarretxeko Liburutegian. |Erakusketak

Gernikako Batzarretxeak, II. Errepublikan eta Gerra Zibilean leku aktiboa bete eben emakume guztiak omendu gura dituan erakusketea jasoko dau apirilaren 5era arte. Euren eskubideen alde eta demokrazia defendiduz eta faxismoaren kontra burruka egin eben emakumeak.

Erakusketea, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak (Gogora) egin dauen beharraren ondorioa da. Institutuak akordioa lortu dau Bizkaiko Batzarrakaz, Emakume politikariak II. Errepublikan eta Gerra Zibilean erakusketea Gernikako Batzarretxeko Liburutegian erakusteko. 

Erakusketea, martiaren 6an, Emakumearen Nazinoarteko Eguna baino egun bi lehenago, Gernikako Batzarretxean egingo dan Emakume Hautetsien hurrengo Batzarraren aurrekaria da.

Erakusketea edegita egongo da egunero, goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara (Osokoa dagon egunetan izan ezik).

'Con la boca abierta'. Cristina Garcia Rodero

2020/02/14 - 2020/05/17

Bilboko Rekalde Aretoan. |Erakusketak

Cristina García Rodero (Puertollano, Ciudad Real, 1949) argazkilaria da, Magnum Photos agentziako kidea izatea lortu dauen lehen emakume espainiarra. Erakusketeak, 70. hamarkadako bere lehenengo lanetatik hasi eta gaur egunera arte egindako lanen sailkapena dakar.

Sartzea doban.

'Steve Paxton: Drafting Interior Techniques'

2020/02/20 - 2020/05/10

Bilboko Azkuna Zentroan. |Erakusketak

Romain Bigé eta João Fiadeiro komisario dirala, AEBetako Steve Paxton koreografoaren eta Contact Improvisation teknikearen sortzailearen lanari eta ondareari eskainitako atzera begirako lehenengo erakusketea da.

Erakusketeak Paxtonen praktiken, intuizinoen eta sensazinoen idea bat emotea dau helburu, eta zortzi estudiotan egituratuta dago; horreetako bakotxa inprobisetan eta mobimentuan dagoan gorputzari aplikautako ‘barruko teknika’ bati jagoko. Jantzako estudioan Paxtonek bere buruari behin eta barriro egiten eutson galdera batean oinarritzen da: Zer egiten dau nire gorputzak haretaz kontziente ez nazenean?

Informazino gehiago hemen.

Eibarreko Antzerki Jardunaldiak 2020

2020/02/26 - 2020/04/02

Eibarreko Coliseo Antzokian. |Antzerkia

Informazino gehiago hemen.

'Macho Man'. Àlex Rigola

2020/03/02 - 2020/03/15

Bilboko Azkuna Zentroan. |Erakusketak

Macho Man, Àlex Rigolak eskainia, indarkeria matxistearen benetako testigantzak jasoten dituan antzerki-dokumentua. Proiektu honegaz, bide barriak bilatzen ditugu muturreko matxismoaz kontzientzia hartzeko, arte eszenikoetako, arte plastikoetako, psikologiako eta dokumentazinoko jakintzak bateratuz. Ikusleak aktibau nahi ditugu, dokumental, informazinoko flyer edo erakusketak batek egingo leuken horretatik harago  joanez azaldu dau artisteak.

Azkuna Zentroaren eta Bilboko Udaleko Bardintasun Sailaren arteko alkarlaneko proiektua, Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearen laguntzinoagaz.


Ordutegia: 
Martiaren 2tik 15era  (hilaren 8an eta 9an izan ezik):

Saioen hasierea: 17:00 / 17:30 / 18:00 / 18:30 / 19:00 / 19:30 / 20:00

Saio bakotxaren hasierea 6 personaz osotutako taldeetan eta 10 minutuko tarteetan egingo da.

Hizkuntzea: Gaztelania.

Iraupena: 50 minutu inguru.

Musika-Musica 2020

2020/03/05 - 2020/03/08

Bilboko Euskalduna Jauregian. |Musikea

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Gernikako VII. Lekuek

2020/03/07 - 2020/03/14

Gernikan. |Musikea

Gernikako topaguneei esker antolatzen da Lekuek; Astra, Iparragirre Rock Alkartea, Trinkete Antitxokoa dira honen ardatz eta bultzatzaile nagusiak. Herriari kultura eskaintza alternatibo eta independentea emonaz lan egiten dabe, batez be, musika munduaz arduratuta, eta aurrekoetan lez guztion kulturea gogobeteko dabe. Aitatutako taldeen filosofia alkarkidetzea da eta Arrate Estudioa eta Lizeo Antzokia be Lekuek-en partaide dira kulturearen esparruak ez dauelako mugarik.

Kartelaren sortzailea, urteroko ohitureari eutsiz, eskualdeko artista bat izaten da, oraingoan Rosa van Wyk da irudiaren egilea.


Bonoen salmentea:

Gaurtik aurrera 25 €ren truke: Gernikako Astra, Aterpe, Ospa eta Zaplast tabernetan.

Banakako sarreren salmentea, bonoak, programea eta informazino eguneratua hemen.