Martxoak 6

'Auschwitz, konzentrazino-esparru nazi alemaniarra'

2019/10/01 - 2020/05/30

Gernikako Astran. |Erakusketak



Orain, lehen aldiz historian, Auschwitz–Birkenauko Estadu-Museoaren erakusketa berezia ikusgai izango da gurean. Erakusketeak Heriotzearen lantegia ezizenagaz ezagutzen dan konzentrazino-esparruaren inguruan antolatutako museoko artxibo historikoko argazki eta agiri ezezagunak ikusteko aukerea dakar, baita jatorrizko 384 argazki, agiri, nahiz presoek egindako marrazkiak. Balio historiko handiko erakusketea da eta gizadiak bizi izan dauen jazoera ilunenetako baten dimensinoa ulertzeko ezinbestekoa. Kontuak kontu, Auschwitz, konzentrazino-esparru nazi alemaniarra erakusketearen inaugurazinoa urriaren 1ean izango da Gernikako Astran. 


Erakusketa ibiltaria

2019ko urriaren 1-ean Holokaustoa eta Auschwitz-eko Konzentrazio- eta Sarraski-Esparru Nazi Alemana gaiei buruzko erakusketea inaugurauko da Gernikako Astran (Bizkaia). Ordutegia: 9:00 – 18:00retara. Erreserbak egin hemen

Aurrerago, 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetan zehar 25-50 erakusketa antolatuko dira Espainiako Erkidego Autonomo guztietan eta ahalik eta probintzia gehienetan. Ekimen honek helburu bi ditu; erakusketea gazteei hurreratzea (DBH-ko 4. maila eta Batxilergo-ko 1. eta 2. maila ikasten dabenei, XX. mendeko historia eta Bigarren Mundu Gerra gaien inguruan hausnarketea egiteko). Eta, bestetik, gazteek jasoten daben edozein informazinoaren aurrean ezsiritu kritikoa piztea, populismoen arriskuak eta ondorioak nabarmenduz.

'Altxor elektrikoak'

2019/10/17 - 2020/05/25

Bilboko Berreginen Museoan. |Erakusketak

Eskulturako Museo Nazionalak antolatuta heldu da Bilbora erakusketea. Batetik, erakusketan ikusi ahal izango diran objektuak Erromako Goi Inperioaren Aroko altzari, ontzi eta hatu erritualen isla dira. Zehetasun ugariko piezak, dotoreak proportzinoetan eta irudimen handikoak apaingarrietan. Bisitaria Erroma hedonistara eroango daben zinezko artelanak, oparotasunak, mito klasikoek eta plazer finduek markautakoa. Erakusketearen beste aldeak kopia horreek zelan egin ziran adierazoten adu. Erakusketea osatzen daben faksimileak ez dagoz eskulangintzearen edo igeltsuan egindako hustuketearen ohiko prozeduraz eginda. Objektuok XIX. mendean sortu ziran galvanoplastiaren bidez, hau da, metalezko piezen fabrikazino elektrikoaren bidez.

JOSE ARRUE BARRUTIK

2019/11/15 - 2020/06/28

Gernikako Euskal Herria Museoan. |Erakusketak

'Janztearen artea', Mercedes de Miguel

2019/12/04 - 2020/04/18

Bilboko Ondare Aretoan |Erakusketak

Mercedes de Miguel diseinatzaileak azken hiru hamarkadetan egindako erropen artean, egileak berak hainbat pieza aukeratu ditu. Beraz, atzera-begirako erakusketeak De Miguelen sorkuntza-lan adierazgarrienetako batzuk erakusten ditu.

Jantzien aukeraketan sortzailearen ahizta eta diseinatzailea dan Charo de Miguelek be hartu dau parte; azken hamarkadetan Europako moda-areto garrantzitsuenetan agertu diran eta diseinatzailearen ibilbidea markau daben lanetako batzuk dira. Mercedes de Miguelen lanaren ezaugarriak ezagutu ahal izango ditu publikoak: marka eta materialak...

1989an sortu eban bere markea eta enpresea diseinatzaile bizkaitarrak, M. de Miguel dalakoa. Uriko emakume modernoarentzako jantziak egitea zan bere asmoa. Pasarelen munduan sartu zanean, Mercedes de Miguel lerroa sortu eban, aurrekoa baino arriskatuagoa. Jai-jantziei eskainitako Doble Eme bildumea 2000. urtean etorri zan, eta 2008an beste pausu bat egin eban: artisautzako elementuak dituan Poupée Chic markea.

'Jose Arrue, herri kulturearen zabaltzailea'

2019/12/05 - 2020/04/19

Bermeoko Arrantzaleen Museoan. |Erakusketak

'Juan Luis Moraza Gordailua 1987-1988'

2020/01/10 - 2020/08/30

Gasteizen, Artium Museoan. |Erakusketak

1998. urtearen amaieran adostu eban Juan Luis Morazak Arabako Foru Aldundiko arduradunakaz haren eskultura-multzo bat erakundearen funtsen parte izatea gordailu leghez, beste bost pieza dohaintzan emoteagaz batera. Gordaliua 1987-1988 Depósito erakusketeak, 1987tik 1988ra bitarteko datea daben obrakaz, lan familia bi batzen ditu bere ibilbidean: Moldes para la oscuridad eta Negaciones.

Vicente Ameztoy (Donostia, 1946–2001) - Atzerabegirakoa

2020/02/12 - 2020/06/07

Bilboko Arte Eder Museoan. |Erakusketak

BBKren babesagaz. Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan ikusgai egon ondoren, erakusketea Bilbon inaugurauko da orain, 60 margolan inguruz osotutako errepertorio zabalago bategaz, izan be, lehenengoz eskainiko deutso jenteari Ameztoyren lanaren irakurketa osoa. 

Argazkia: Izenbururik gabe (autorretratua), 1977-1978. Olioa mihisean, 195 x 113,5 zm. Bilduma partikularra.

'De la infancia a la vejez, y también viceversa'. Tana Garrido eta Alina Aguila

2020/02/13 - 2020/04/26

Bilboko Azkuna Zentroan. |Erakusketak

2019ko Praktika Artistikoen Egonaldien programako Tana Garrido (1989) eta Alina Aguila (Kuba, 1987) artista egoiliarrek Habanako Estudio Carlos Garaicoaren 'Artista x Artista' programeagaz lankidetzan Azkuna Zentroko egonaldian gauzatutako proiektuen emoitzea zezeilaren 13tik apirilaren 26ra arte, Umezarotik zahartzarora, eta alderantziz izenburupean.

'Emakume politikariak II. Errepublikan eta Gerra Zibilean'

2020/02/13 - 2020/04/05

Gernikako Batzarretxeko Liburutegian. |Erakusketak

Gernikako Batzarretxeak, II. Errepublikan eta Gerra Zibilean leku aktiboa bete eben emakume guztiak omendu gura dituan erakusketea jasoko dau apirilaren 5era arte. Euren eskubideen alde eta demokrazia defendiduz eta faxismoaren kontra burruka egin eben emakumeak.

Erakusketea, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak (Gogora) egin dauen beharraren ondorioa da. Institutuak akordioa lortu dau Bizkaiko Batzarrakaz, Emakume politikariak II. Errepublikan eta Gerra Zibilean erakusketea Gernikako Batzarretxeko Liburutegian erakusteko. 

Erakusketea, martiaren 6an, Emakumearen Nazinoarteko Eguna baino egun bi lehenago, Gernikako Batzarretxean egingo dan Emakume Hautetsien hurrengo Batzarraren aurrekaria da.

Erakusketea edegita egongo da egunero, goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara (Osokoa dagon egunetan izan ezik).

'Con la boca abierta'. Cristina Garcia Rodero

2020/02/14 - 2020/05/17

Bilboko Rekalde Aretoan. |Erakusketak

Cristina García Rodero (Puertollano, Ciudad Real, 1949) argazkilaria da, Magnum Photos agentziako kidea izatea lortu dauen lehen emakume espainiarra. Erakusketeak, 70. hamarkadako bere lehenengo lanetatik hasi eta gaur egunera arte egindako lanen sailkapena dakar.

Sartzea doban.

'Steve Paxton: Drafting Interior Techniques'

2020/02/20 - 2020/05/10

Bilboko Azkuna Zentroan. |Erakusketak

Romain Bigé eta João Fiadeiro komisario dirala, AEBetako Steve Paxton koreografoaren eta Contact Improvisation teknikearen sortzailearen lanari eta ondareari eskainitako atzera begirako lehenengo erakusketea da.

Erakusketeak Paxtonen praktiken, intuizinoen eta sensazinoen idea bat emotea dau helburu, eta zortzi estudiotan egituratuta dago; horreetako bakotxa inprobisetan eta mobimentuan dagoan gorputzari aplikautako ‘barruko teknika’ bati jagoko. Jantzako estudioan Paxtonek bere buruari behin eta barriro egiten eutson galdera batean oinarritzen da: Zer egiten dau nire gorputzak haretaz kontziente ez nazenean?

Informazino gehiago hemen.

'Gorreri bisuala'. Zaloa Ipiña

2020/02/20 - 2020/04/27

Bilboko Euskal Museoan. |Erakusketak

Zaloa Ipiñak arte garaikidea eta euskereari eskainitako laguntzinoa ekarri ditu Euskal Museora. Artista bizkaitarraren erakusketea zezeilaren 20tik apirilaren 27ra arte ikusi ahal izango da.

Erakusketearen helburua hizkuntza aniztasunaz kontzientzietea eta hizkuntzea arte plastikoetan be aztertzea da, besteak beste, euskerea, aragoierea, asturiarra, galegoa, okzitaniera-aranera eta katalana egongo dira presente.

Instalazino eskultorikoek, bideo edo argazkiek osotzen dabe erakusketea.

'Euskera Ibiltaria' erakusketa interaktiboa

2020/02/28 - 2020/04/26

Gasteizen, Oihaneder Euskerearen Etxean. |Erakusketak

Euskaltzaindiagaz alkarlanean, Gasteizko Udalaren laguntzinoari eta Laboral Kutxaren babesari esker, Euskera Ibiltaria erakusketea izango da zezeilaren 28tik apirilaren 26ra Montehermoso kulturunean-Oihaneder Euskerearen Etxean; zezeilaren 28an, arratsaldeko 19:00etan edegiko da.

Euskera Ibiltaria Euskaltzaindiaren Euskerearen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) egitasmoa oinarritzat dauen erakusketa ibiltaria da eta argitalpenak bezela, helburua euskerearen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea dau helburu (lexikoa, izen-morfologia, aditz-morfologia eta sintaxia). Euskaltzaindiak gizarteari itzuli egin gura deutso atlasa egiteko euskal gizartearengandik jasotako jakituria.


Ordutegia:

17:00-20:00 (Martitzenetik barikura).

11:00-14:00 eta 17:00-20:00 (Zapatuetan).

11:00-14:00 (Domeketan).

Informazino gehiago hemen.

'Modea eta Ondarea. Cristóbal'

2020/02/29 - 2020/06/21

Getarian, Cristobal Balenciaga Museoan. |Erakusketak

Getariako jostuna jaio zaneko 125. urtemugan, Cristóbal izeneko proposamenak –serie honetako hirugarren eta azken proposamenak– sortzailea bera dau ardatz: oihalen atzeko personea, markearen atzeko izena, familiakoa, laguna, goi-mailako jostunaren atzean egoan nagusia.

Iraganeko erakusketen oihartzunez gan, obra hautatu barri honeen ibilbide kronologikoan, Cristóbal Balenciagaren objektu personalak be ikusi ahal izango ditugu, haren jantziak, lanerako erabilten zituan tresnak, eskutitzak, liburuak, dekorazinoko objektuak, hau da, mitoa albo batera itxi eta Cristóbal beste barik irudikatzeko lagungarriak izango ditugun gauzak.

Modea eta Ondarea, alkarrizketa ia ezinezko bat, aurrez aurre jarten dituana iragankortasuna eta iraunkortasuna, zilegitasuna orainetik eratorria dauen hori eta balioa iraganetik jasoten dauen hori. Ezinbesteko akarrizketea Cristóbal Balenciaga berbagai hartzen dogunean.

2018an, Ondarearen Europako Urteagaz bat etorrita Modea eta Ondarea serie kuratoriala abian jarri zanetik, Cristóbal Balenciaga Museoak helburu izan dau gogoeta egitea Balenciagaren obrea moda izatetik ondare izatera igaroteko prozesuari buruz.

Komisarioa: Igor Uria.

Erakusketa kontzeptua: Judith Clark.

Lankidetzea: Archives Balenciaga, Paris eta Centre for Fashion Curation - UAL

 

'Anthology'. Manuel de Gotor diseinatzaile bilbotarraren pieza esklusiboak

2020/03/05 - 2020/08/30

Bilboko Euskal Museoan. |Erakusketak

Artista euskaldunak eginiko gizonezkoen lentzeriaren eta bainurako erropen lehen bildumearen 30. urteurrena.

Azken 30 urteetako 100 jantzi eta osogarri original batuko ditu erakusketeak, hainbat bildumatako 45 argazkigaz batera.

'Nestor Basterretxea. Argazkigintzearen bidez'

2020/03/06 - 2020/05/31

Donostiako Kutxa Kultur Artegunean. |Erakusketak

Nestor Basterretxea (Bermeo, 1924) sortzaile handia izan zan, beti interesa pizten dauena, haren lanak analisi eta hurreraketa ugari egiteko aukerea emoten dau eta eskulturea, pinturea, diseinu industriala, zinemea, argazkilaritzea zein obra grafikoa jorratu ditu.

Erakusketa honetan asmo nagusia ikusleari artista-begiradea erakustea da, baliabidearen erabileraren bidez. Loturea daben hiru zatik osotzen dabe erakusketea: 1) lehen ikerketa-lana Hondarribiko Idurmendieta baserrian dagoan argazki-funtsean eta ondorioz aurkeztutako positibo bildumea; 2) irudi-dokumentuen ikerketa horretatik abiatuta egindako ikus-entzunezko dokumental/saiakerea; eta 3) artistak denporan zehar grabautako film-metraje argitaratu bakoa Super 8an.

Hiru irudi-multzo horreen arteko loturek bizi-ibilbide edo erromantze bat marraztu nahi dabe irudiaren bitartez.

2014ko garagarrilaren 12an hil zan artista bermeotarra.

Komisarioa, barriz, Peio Agirre da arte kritikaria, komisario independentea eta argitaratzailea. Donostian bizi eta lan egiten dau.