Otsailak 13

'Auschwitz, konzentrazino-esparru nazi alemaniarra'

2019/10/01 - 2020/05/30

Gernikako Astran. |Erakusketak



Orain, lehen aldiz historian, Auschwitz–Birkenauko Estadu-Museoaren erakusketa berezia ikusgai izango da gurean. Erakusketeak Heriotzearen lantegia ezizenagaz ezagutzen dan konzentrazino-esparruaren inguruan antolatutako museoko artxibo historikoko argazki eta agiri ezezagunak ikusteko aukerea dakar, baita jatorrizko 384 argazki, agiri, nahiz presoek egindako marrazkiak. Balio historiko handiko erakusketea da eta gizadiak bizi izan dauen jazoera ilunenetako baten dimensinoa ulertzeko ezinbestekoa. Kontuak kontu, Auschwitz, konzentrazino-esparru nazi alemaniarra erakusketearen inaugurazinoa urriaren 1ean izango da Gernikako Astran. 


Erakusketa ibiltaria

2019ko urriaren 1-ean Holokaustoa eta Auschwitz-eko Konzentrazio- eta Sarraski-Esparru Nazi Alemana gaiei buruzko erakusketea inaugurauko da Gernikako Astran (Bizkaia). Ordutegia: 9:00 – 18:00retara. Erreserbak egin hemen

Aurrerago, 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetan zehar 25-50 erakusketa antolatuko dira Espainiako Erkidego Autonomo guztietan eta ahalik eta probintzia gehienetan. Ekimen honek helburu bi ditu; erakusketea gazteei hurreratzea (DBH-ko 4. maila eta Batxilergo-ko 1. eta 2. maila ikasten dabenei, XX. mendeko historia eta Bigarren Mundu Gerra gaien inguruan hausnarketea egiteko). Eta, bestetik, gazteek jasoten daben edozein informazinoaren aurrean ezsiritu kritikoa piztea, populismoen arriskuak eta ondorioak nabarmenduz.

'Altxor elektrikoak'

2019/10/17 - 2020/05/25

Bilboko Berreginen Museoan. |Erakusketak

Eskulturako Museo Nazionalak antolatuta heldu da Bilbora erakusketea. Batetik, erakusketan ikusi ahal izango diran objektuak Erromako Goi Inperioaren Aroko altzari, ontzi eta hatu erritualen isla dira. Zehetasun ugariko piezak, dotoreak proportzinoetan eta irudimen handikoak apaingarrietan. Bisitaria Erroma hedonistara eroango daben zinezko artelanak, oparotasunak, mito klasikoek eta plazer finduek markautakoa. Erakusketearen beste aldeak kopia horreek zelan egin ziran adierazoten adu. Erakusketea osatzen daben faksimileak ez dagoz eskulangintzearen edo igeltsuan egindako hustuketearen ohiko prozeduraz eginda. Objektuok XIX. mendean sortu ziran galvanoplastiaren bidez, hau da, metalezko piezen fabrikazino elektrikoaren bidez.

JOSE ARRUE BARRUTIK

2019/11/15 - 2020/06/28

Gernikako Euskal Herria Museoan. |Erakusketak

'Euskara ibiltaria'

2019/11/29 - 2020/02/23

Donostiako San Telmo museoan |Erakusketak

  • Erakusketa fisikoaz gan, Euskaltzaindiaren webgunean be izango da Euskara ibiltaria ezagutzeko aukerea hemen
  • Susana Soto (San Telmo Museoa): Erakusketa bizia da, bisitaria aktiboa izatera bultzatzen dau eta bilakaera bat izan dau sortu zanetik.

  • Ibon Urgoiti (Laboral Kutxa): Euskaltzaindiak arduraz eta gogoz egindako lan akademiko handiak zentzua emon deutso altxor handi honi, jasotako informazino guztia Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren lehen hamar liburukietan antolatuta. Laboral Kutxa ondoan izan dau Euskaltzaindiak bide honetan, Euskal Herriko ondare garrantzitsu hau jasoteko garrantziagaz bat dator eta.

  • Andres Urrutia (euskaltzainburua): Erakusketa honen helburua bikotxa da. Batetik, dialektologia mailan Akademiak egiten dauen lana guztion eskura jartea eta, bestetik, herriaren ahotik jasotako euskerea herriari berari itzularazotea, euskerearen aniztasuna ezagutu daian.

 

'Janztearen artea', Mercedes de Miguel

2019/12/04 - 2020/04/18

Bilboko Ondare Aretoan |Erakusketak

Mercedes de Miguel diseinatzaileak azken hiru hamarkadetan egindako erropen artean, egileak berak hainbat pieza aukeratu ditu. Beraz, atzera-begirako erakusketeak De Miguelen sorkuntza-lan adierazgarrienetako batzuk erakusten ditu.

Jantzien aukeraketan sortzailearen ahizta eta diseinatzailea dan Charo de Miguelek be hartu dau parte; azken hamarkadetan Europako moda-areto garrantzitsuenetan agertu diran eta diseinatzailearen ibilbidea markau daben lanetako batzuk dira. Mercedes de Miguelen lanaren ezaugarriak ezagutu ahal izango ditu publikoak: marka eta materialak...

1989an sortu eban bere markea eta enpresea diseinatzaile bizkaitarrak, M. de Miguel dalakoa. Uriko emakume modernoarentzako jantziak egitea zan bere asmoa. Pasarelen munduan sartu zanean, Mercedes de Miguel lerroa sortu eban, aurrekoa baino arriskatuagoa. Jai-jantziei eskainitako Doble Eme bildumea 2000. urtean etorri zan, eta 2008an beste pausu bat egin eban: artisautzako elementuak dituan Poupée Chic markea.

'Jose Arrue, herri kulturearen zabaltzailea'

2019/12/05 - 2020/04/19

Bermeoko Arrantzaleen Museoan. |Erakusketak

'Jose Arrue, herri kulturearen zabaltzailea'

2020/01/01 - 2020/02/29

Bilboko Euskal Museoan. |Erakusketak

'Juan Luis Moraza Gordailua 1987-1988'

2020/01/10 - 2020/08/30

Gasteizen, Artium Museoan. |Erakusketak

1998. urtearen amaieran adostu eban Juan Luis Morazak Arabako Foru Aldundiko arduradunakaz haren eskultura-multzo bat erakundearen funtsen parte izatea gordailu leghez, beste bost pieza dohaintzan emoteagaz batera. Gordaliua 1987-1988 Depósito erakusketeak, 1987tik 1988ra bitarteko datea daben obrakaz, lan familia bi batzen ditu bere ibilbidean: Moldes para la oscuridad eta Negaciones.

'Artxiboak, beharrezko erregistroak'.

2020/01/14 - 2020/02/21

Bilboko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra 3). |Erakusketak

 

Artistak:

Ajuar

Garazi Ansa

Cristina Arrazola-Oñate

Rosalía Banet

Ángela Bonadies

Caterina Borelli

Lara Dopazo

Juana García Pozuelo

Leire Goikoetxea

Miriam Isasi

Mercedes Jaén

Ana Penyas

Saray Pérez Castilla

María Ptqk

Erakusketa honetan, hainbat artistaren lanak dagoz ikusgai. Guztiek hausnartzen dabe inguruan dogunari buruz, askotariko esparruetatik eta beti be sensibilidade feministatik: ekologia, arkitekturea, memoria, egunerokotasunaren aldarrikapena, emakumeek landa-eremuan sufriduten daben ikusezintasuna... 

 

Zabalik: 09:00-19:30 (astelehenetik barikura).

'Atsekabea, haserrea, ezustea eta bajoia'

2020/02/05 - 2020/03/04

Bilbon, Bizkaiko Batzar Nagusietako Erakusketa Aretoan (Hurtado de Amezaga, 6) |Erakusketak

Erakusketek, argazkietan eta bideoetan gauzatutako piezak batzen ditu. Moltsoa, ezaugarri nagusia eguneroko jardunagazko loturea erakusten daben sei piezak osotzen dabe. Aurkezpenean, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariak adierazo dauenez, 'artelanek mueta askotako emozinoak eragingo ditue'.

Ia belaunaldi berekoak izan eta oso estimulu antzekoak euki arren, artista gazte biek behar egiteko modu desbardinetan oinarritzen dira: Andrea Plazaren beharra, lanerako materialakaz daukan loturan dago oinarrituta, lotura hori objektuen materialtasunak eta egoerak sortutako erakarpenak ardatz hartuta. Maider Gonzalok, barriz, bere hurreko ingurunearen argazkiak erakutsiko deuskuz.

Ordutegia: 08:00etatik 20:00etara, astelehenetik barikura, eta sartzea librea izango da.

'Balearen begia'

2020/02/10 - 2020/03/21

Bilbon, Bizkaia Aretoan. |Erakusketak

Igaz Sopelako hondartzan (Bizkaia) hilda topautako balearen begiagaz egindako ikerketen emoitzak erakusteko argazkiak dira. Hamasei erretratuz osotua dagoan erakusketea, edade guztietako ikusleei zuzenduta egon arren, ikusmen-urritasuna daben personei egokituta dago: horreetako batzuk ukutu daitekezan argazki testurizatuak dira eta Braillez idatzita dagoz. Irudietan dagozan QR kodeen bitartez jarraitzeko audiogida bat be izango da.

Argazkiakaz batera, maketa bi aurkeztuko dira: bale baten maketa bat eta neurri errealeko begi baten beste maketa bat. 

Bestalde, erakusketa ikusi nahi daben itsuen alkarteentzako eta ikastegientzako bisita gidatu bi antolatu dira egunero. Bisita horreek goizez egingo dira eta Euskal Herriko Unibersidadeko Oftalmo-Biologia Esperimentaleko (GOBE) taldeko ikertzaileek egingo ditue. Joan nahi dabenn eskola eta institutuek helbide elektroniko honetara idatziz egin behar dabe eskaerea: xandra.pereiro@gmail.com


Ordutegia: Astelehenetik barikura, 08:00retatik 20:00retara.

Vicente Ameztoy (Donostia, 1946–2001) - Atzerabegirakoa

2020/02/12 - 2020/06/07

Bilboko Arte Eder Museoan. |Erakusketak

BBKren babesagaz. Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan ikusgai egon ondoren, erakusketea Bilbon inaugurauko da orain, 60 margolan inguruz osotutako errepertorio zabalago bategaz, izan be, lehenengoz eskainiko deutso jenteari Ameztoyren lanaren irakurketa osoa. 

Argazkia: Izenbururik gabe (autorretratua), 1977-1978. Olioa mihisean, 195 x 113,5 zm. Bilduma partikularra.

'De la infancia a la vejez, y también viceversa'. Tana Garrido eta Alina Aguila

2020/02/13 - 2020/04/26

Bilboko Azkuna Zentroan. |Erakusketak

2019ko Praktika Artistikoen Egonaldien programako Tana Garrido (1989) eta Alina Aguila (Kuba, 1987) artista egoiliarrek Habanako Estudio Carlos Garaicoaren 'Artista x Artista' programeagaz lankidetzan Azkuna Zentroko egonaldian gauzatutako proiektuen emoitzea zezeilaren 13tik apirilaren 26ra arte, Umezarotik zahartzarora, eta alderantziz izenburupean.

'Emakume politikariak II. Errepublikan eta Gerra Zibilean'

2020/02/13 - 2020/04/05

Gernikako Batzarretxeko Liburutegian. |Erakusketak

Gernikako Batzarretxeak, II. Errepublikan eta Gerra Zibilean leku aktiboa bete eben emakume guztiak omendu gura dituan erakusketea jasoko dau apirilaren 5era arte. Euren eskubideen alde eta demokrazia defendiduz eta faxismoaren kontra burruka egin eben emakumeak.

Erakusketea, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak (Gogora) egin dauen beharraren ondorioa da. Institutuak akordioa lortu dau Bizkaiko Batzarrakaz, Emakume politikariak II. Errepublikan eta Gerra Zibilean erakusketea Gernikako Batzarretxeko Liburutegian erakusteko. 

Erakusketea, martiaren 6an, Emakumearen Nazinoarteko Eguna baino egun bi lehenago, Gernikako Batzarretxean egingo dan Emakume Hautetsien hurrengo Batzarraren aurrekaria da.

Erakusketea edegita egongo da egunero, goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara (Osokoa dagon egunetan izan ezik).