Otsailak 1

'Auschwitz, konzentrazino-esparru nazi alemaniarra'

2019/10/01 - 2020/05/30

Gernikako Astran. |Erakusketak



Orain, lehen aldiz historian, Auschwitz–Birkenauko Estadu-Museoaren erakusketa berezia ikusgai izango da gurean. Erakusketeak Heriotzearen lantegia ezizenagaz ezagutzen dan konzentrazino-esparruaren inguruan antolatutako museoko artxibo historikoko argazki eta agiri ezezagunak ikusteko aukerea dakar, baita jatorrizko 384 argazki, agiri, nahiz presoek egindako marrazkiak. Balio historiko handiko erakusketea da eta gizadiak bizi izan dauen jazoera ilunenetako baten dimensinoa ulertzeko ezinbestekoa. Kontuak kontu, Auschwitz, konzentrazino-esparru nazi alemaniarra erakusketearen inaugurazinoa urriaren 1ean izango da Gernikako Astran. 


Erakusketa ibiltaria

2019ko urriaren 1-ean Holokaustoa eta Auschwitz-eko Konzentrazio- eta Sarraski-Esparru Nazi Alemana gaiei buruzko erakusketea inaugurauko da Gernikako Astran (Bizkaia). Ordutegia: 9:00 – 18:00retara. Erreserbak egin hemen

Aurrerago, 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetan zehar 25-50 erakusketa antolatuko dira Espainiako Erkidego Autonomo guztietan eta ahalik eta probintzia gehienetan. Ekimen honek helburu bi ditu; erakusketea gazteei hurreratzea (DBH-ko 4. maila eta Batxilergo-ko 1. eta 2. maila ikasten dabenei, XX. mendeko historia eta Bigarren Mundu Gerra gaien inguruan hausnarketea egiteko). Eta, bestetik, gazteek jasoten daben edozein informazinoaren aurrean ezsiritu kritikoa piztea, populismoen arriskuak eta ondorioak nabarmenduz.

'Altxor elektrikoak'

2019/10/17 - 2020/05/25

Bilboko Berreginen Museoan. |Erakusketak

Eskulturako Museo Nazionalak antolatuta heldu da Bilbora erakusketea. Batetik, erakusketan ikusi ahal izango diran objektuak Erromako Goi Inperioaren Aroko altzari, ontzi eta hatu erritualen isla dira. Zehetasun ugariko piezak, dotoreak proportzinoetan eta irudimen handikoak apaingarrietan. Bisitaria Erroma hedonistara eroango daben zinezko artelanak, oparotasunak, mito klasikoek eta plazer finduek markautakoa. Erakusketearen beste aldeak kopia horreek zelan egin ziran adierazoten adu. Erakusketea osatzen daben faksimileak ez dagoz eskulangintzearen edo igeltsuan egindako hustuketearen ohiko prozeduraz eginda. Objektuok XIX. mendean sortu ziran galvanoplastiaren bidez, hau da, metalezko piezen fabrikazino elektrikoaren bidez.

JOSE ARRUE BARRUTIK

2019/11/15 - 2020/06/28

Gernikako Euskal Herria Museoan. |Erakusketak

'Euskara ibiltaria'

2019/11/29 - 2020/02/23

Donostiako San Telmo museoan |Erakusketak

  • Erakusketa fisikoaz gan, Euskaltzaindiaren webgunean be izango da Euskara ibiltaria ezagutzeko aukerea hemen
  • Susana Soto (San Telmo Museoa): Erakusketa bizia da, bisitaria aktiboa izatera bultzatzen dau eta bilakaera bat izan dau sortu zanetik.

  • Ibon Urgoiti (Laboral Kutxa): Euskaltzaindiak arduraz eta gogoz egindako lan akademiko handiak zentzua emon deutso altxor handi honi, jasotako informazino guztia Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren lehen hamar liburukietan antolatuta. Laboral Kutxa ondoan izan dau Euskaltzaindiak bide honetan, Euskal Herriko ondare garrantzitsu hau jasoteko garrantziagaz bat dator eta.

  • Andres Urrutia (euskaltzainburua): Erakusketa honen helburua bikotxa da. Batetik, dialektologia mailan Akademiak egiten dauen lana guztion eskura jartea eta, bestetik, herriaren ahotik jasotako euskerea herriari berari itzularazotea, euskerearen aniztasuna ezagutu daian.

 

'Janztearen artea', Mercedes de Miguel

2019/12/04 - 2020/04/18

Bilboko Ondare Aretoan |Erakusketak

Mercedes de Miguel diseinatzaileak azken hiru hamarkadetan egindako erropen artean, egileak berak hainbat pieza aukeratu ditu. Beraz, atzera-begirako erakusketeak De Miguelen sorkuntza-lan adierazgarrienetako batzuk erakusten ditu.

Jantzien aukeraketan sortzailearen ahizta eta diseinatzailea dan Charo de Miguelek be hartu dau parte; azken hamarkadetan Europako moda-areto garrantzitsuenetan agertu diran eta diseinatzailearen ibilbidea markau daben lanetako batzuk dira. Mercedes de Miguelen lanaren ezaugarriak ezagutu ahal izango ditu publikoak: marka eta materialak...

1989an sortu eban bere markea eta enpresea diseinatzaile bizkaitarrak, M. de Miguel dalakoa. Uriko emakume modernoarentzako jantziak egitea zan bere asmoa. Pasarelen munduan sartu zanean, Mercedes de Miguel lerroa sortu eban, aurrekoa baino arriskatuagoa. Jai-jantziei eskainitako Doble Eme bildumea 2000. urtean etorri zan, eta 2008an beste pausu bat egin eban: artisautzako elementuak dituan Poupée Chic markea.

'Jose Arrue, herri kulturearen zabaltzailea'

2019/12/05 - 2020/04/19

Bermeoko Arrantzaleen Museoan. |Erakusketak

'Jose Arrue, herri kulturearen zabaltzailea'

2020/01/01 - 2020/02/29

Bilboko Euskal Museoan. |Erakusketak

'Juan Luis Moraza Gordailua 1987-1988'

2020/01/10 - 2020/08/30

Gasteizen, Artium Museoan. |Erakusketak

1998. urtearen amaieran adostu eban Juan Luis Morazak Arabako Foru Aldundiko arduradunakaz haren eskultura-multzo bat erakundearen funtsen parte izatea gordailu leghez, beste bost pieza dohaintzan emoteagaz batera. Gordaliua 1987-1988 Depósito erakusketeak, 1987tik 1988ra bitarteko datea daben obrakaz, lan familia bi batzen ditu bere ibilbidean: Moldes para la oscuridad eta Negaciones.

'Artxiboak, beharrezko erregistroak'.

2020/01/14 - 2020/02/21

Bilboko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra 3). |Erakusketak

 

Artistak:

Ajuar

Garazi Ansa

Cristina Arrazola-Oñate

Rosalía Banet

Ángela Bonadies

Caterina Borelli

Lara Dopazo

Juana García Pozuelo

Leire Goikoetxea

Miriam Isasi

Mercedes Jaén

Ana Penyas

Saray Pérez Castilla

María Ptqk

Erakusketa honetan, hainbat artistaren lanak dagoz ikusgai. Guztiek hausnartzen dabe inguruan dogunari buruz, askotariko esparruetatik eta beti be sensibilidade feministatik: ekologia, arkitekturea, memoria, egunerokotasunaren aldarrikapena, emakumeek landa-eremuan sufriduten daben ikusezintasuna... 

 

Zabalik: 09:00-19:30 (astelehenetik barikura).