Urtarrilak 17

Zugswang Tour. WILLIS DRUMMOND

2020/01/17 22:00

Bilboko Kafe Antzokian. |Musikea

'Altxor elektrikoak'

2019/10/17 - 2020/05/25

Bilboko Berreginen Museoan. |Erakusketak

Eskulturako Museo Nazionalak antolatuta heldu da Bilbora erakusketea. Batetik, erakusketan ikusi ahal izango diran objektuak Erromako Goi Inperioaren Aroko altzari, ontzi eta hatu erritualen isla dira. Zehetasun ugariko piezak, dotoreak proportzinoetan eta irudimen handikoak apaingarrietan. Bisitaria Erroma hedonistara eroango daben zinezko artelanak, oparotasunak, mito klasikoek eta plazer finduek markautakoa. Erakusketearen beste aldeak kopia horreek zelan egin ziran adierazoten adu. Erakusketea osatzen daben faksimileak ez dagoz eskulangintzearen edo igeltsuan egindako hustuketearen ohiko prozeduraz eginda. Objektuok XIX. mendean sortu ziran galvanoplastiaren bidez, hau da, metalezko piezen fabrikazino elektrikoaren bidez.

'Soto. Laugarren dimensinoa'

2019/10/18 - 2020/02/09

Bilboko Guggenheim Museoan |Erakusketak

Guggeheim Museoan dagoz artista venezuelarraren obrak, zezeilaren 9ra arte.

'Open Codes. We are data'. Azkuna Zentroa + ZKM + Center for Art and Media, Karlsruhe

2019/10/23 - 2020/01/26

Bilboko Azkuna Zentroan. |Erakusketak

Bizitoki dogun munduari buruzko hausnarketea eginez, kodeek sortu eta gobernautako mundu honetaz.

Jaime de los Ríos komisarioagaz batera, Adam Slowick, Ruth Mayoral, Tunipanea, Varvara & Mar,  Hans Bernhard /Ubermorgen,  Roberta Bosco, Usue Arrieta& Vicente Vázquez artistak be izan dira aurkezpen saioan.

'Ignacio Goitia'

2019/10/25 - 2020/01/26

Bilboko Rekalde Aretoan. |Erakusketak

'Isabel Baquedano. Edertasunaz eta sakratuaz'. Viscofan

2019/10/30 - 2020/01/26

Bilboko Arte Eder Museoan. |Erakusketak

Isabel Baquedanoren (Mendabia, Nafarroa, 1929-Madril, 2018) obrearen osotasunaren lehen barrikuspena; XX. mendearen bigarren erdiko Espainiako pinturako figurarik personaletako bat izan zan.

Ehun eta berrogeita hamarretik gora margolanek eta berrogeita hamar marrazki inguruk zeharkaldi zabala eskaintzen deutse ikusleari artistaren lan eta bizi-ibilbide luzean barrena.

Hirurogeiko hamarkadan Iruñeko Eskolearen bultzatzaile autortua eta zirkulu txiki batzuetan oso errespetatua –haren lanak goiz jaso eban kritika espezializatuaren autortzea eta erregulartasunez egin zituan erakusketak Madrilen eta Euskal Herrian–, Baquedanok laster itxi eutson margolanei sinadurea eta eguna ezartzeari; sekula ez eban ospea bilatu, pinturearen ariketa hutsa baino. Horregatik nahiko ezezaguna da publiko zabalarentzat eta hori da Bilboko Arte Eder Museoak erakusketa hau antolatzeko izan dauen motibo nagusia, helburu bigaz: haren obrea zabaltzea eta haren ezagutzan sakontzea.

Bilbon izan ondoren, erakusketea Iruñean ikusi ahal izango da, Nafarroako Museoan eta Nafarroako Unibersidadea Museoan.

Argazkia: Miguel Zugaza, Bilboko Arte Eder Museoaren zuzendaria; Ángel Bados eta Miriam Alzuri, erakusketearen komisarioak; eta Adelina Moya Valgañón, arte historialaria.

JOSE ARRUE BARRUTIK

2019/11/15 - 2020/06/28

Gernikako Euskal Herria Museoan. |Erakusketak

'Euskara ibiltaria'

2019/11/29 - 2020/02/23

Donostiako San Telmo museoan |Erakusketak

  • Erakusketa fisikoaz gan, Euskaltzaindiaren webgunean be izango da Euskara ibiltaria ezagutzeko aukerea hemen
  • Susana Soto (San Telmo Museoa): Erakusketa bizia da, bisitaria aktiboa izatera bultzatzen dau eta bilakaera bat izan dau sortu zanetik.

  • Ibon Urgoiti (Laboral Kutxa): Euskaltzaindiak arduraz eta gogoz egindako lan akademiko handiak zentzua emon deutso altxor handi honi, jasotako informazino guztia Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren lehen hamar liburukietan antolatuta. Laboral Kutxa ondoan izan dau Euskaltzaindiak bide honetan, Euskal Herriko ondare garrantzitsu hau jasoteko garrantziagaz bat dator eta.

  • Andres Urrutia (euskaltzainburua): Erakusketa honen helburua bikotxa da. Batetik, dialektologia mailan Akademiak egiten dauen lana guztion eskura jartea eta, bestetik, herriaren ahotik jasotako euskerea herriari berari itzularazotea, euskerearen aniztasuna ezagutu daian.

 

‘Albrecht Dürer (1471-1528), Jatorrizko grabatuak’, Alberto Durero maisu alemaniarraren erakusketea

2019/12/04 - 2020/02/02

Durangoko Arte eta Historia Museoan. |Erakusketak

Museoak ateak edegiko deutsoz Albrecht Dürer (1471-1528) maisu alemaniarrari, gurean Alberto Durero lez ezagunagoa dan arren. Ezelako duda barik baieztatu daiteke Durero mendabaldar grabatuaren aita izan zala.

Alberto Durerok, Rembrandt holandarragaz eta Goya espainiarragaz batera, mendebaldar grabatuaren gailurra zapaldu eban. Nahiz eta bere margolari eta marrazkigile lanak maila gorenekoak izan eta bere idatzi teorikoak mende ezbardinetan irakurriak izan ziran, haren grabatuek egin eben benetan famatu. Gauzak holan dirala, Dureroren eragina Europako eskola artistikoetara zabaldu zan.

'Janztearen artea', Mercedes de Miguel

2019/12/04 - 2020/04/18

Bilboko Ondare Aretoan |Erakusketak

Mercedes de Miguel diseinatzaileak azken hiru hamarkadetan egindako erropen artean, egileak berak hainbat pieza aukeratu ditu. Beraz, atzera-begirako erakusketeak De Miguelen sorkuntza-lan adierazgarrienetako batzuk erakusten ditu.

Jantzien aukeraketan sortzailearen ahizta eta diseinatzailea dan Charo de Miguelek be hartu dau parte; azken hamarkadetan Europako moda-areto garrantzitsuenetan agertu diran eta diseinatzailearen ibilbidea markau daben lanetako batzuk dira. Mercedes de Miguelen lanaren ezaugarriak ezagutu ahal izango ditu publikoak: marka eta materialak...

1989an sortu eban bere markea eta enpresea diseinatzaile bizkaitarrak, M. de Miguel dalakoa. Uriko emakume modernoarentzako jantziak egitea zan bere asmoa. Pasarelen munduan sartu zanean, Mercedes de Miguel lerroa sortu eban, aurrekoa baino arriskatuagoa. Jai-jantziei eskainitako Doble Eme bildumea 2000. urtean etorri zan, eta 2008an beste pausu bat egin eban: artisautzako elementuak dituan Poupée Chic markea.