Azaroak 21

'La noche boluda'. Pasanini

2019/11/21 17:00

Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. |Antzerkia

SEGA SOUND KILLERS

2019/11/21 .

Arrasateko Gaztetxean. |Musikea

IX. Emakumeek zientzia egiten dabe.

2019/11/21 19:30

Bilbon, Bidebarrietako Liburutegian. |Berbaldiak

Hizlaria: Carlos Prego Meleiro zientzia komunikazinoan espezializautako kazetari galiziarrak, Científicas que conducían ambulancias en la guerra liburuaren egilea. Berbaldian hainbat emakumeren ibilbidea aztertuko dau, besteak beste, Agnodice, Jeanne Baret, Sophie Germain, Enriqueta Favez eta Concepción Arenalena, hain zuzen be.

'Future Lovers'. La Tristura

2019/11/21 19:30

Bilboko Azkuna Zentroan. |Antzerkia

Gaztaroaren, amesen eta bete ziranen eta ez ziranen itxaropenen inguruko gogoetea, millennial talde baten pentsamendu eta ikuspegitik.

Bertxoko Sariketea 2019. Finala

2019/11/21 20:00

Gasteizeko Hala Bedi tabernan. |Bertsolaritzea

'Bermeoko historia postala XIX-XX. mendeak'

2019/09/24 - 2019/12/01

Bermeon, Arrantzaleen Museoan. |Erakusketak

Gasteizeko Nazinoarteko 44. Antzerki Jaialdia

2019/10/03 - 2019/12/01

Gasteizen. |Antzerkia

'Liburutegi mugabakoa. Sagarminagaren legadua, 1929-2019' erakusketea

2019/10/08 - 2019/11/30

Bilbon, Bizkaiko Foru Liburutegian |Erakusketak

'Altxor elektrikoak'

2019/10/17 - 2020/05/25

Bilboko Berreginen Museoan. |Erakusketak

Eskulturako Museo Nazionalak antolatuta heldu da Bilbora erakusketea. Batetik, erakusketan ikusi ahal izango diran objektuak Erromako Goi Inperioaren Aroko altzari, ontzi eta hatu erritualen isla dira. Zehetasun ugariko piezak, dotoreak proportzinoetan eta irudimen handikoak apaingarrietan. Bisitaria Erroma hedonistara eroango daben zinezko artelanak, oparotasunak, mito klasikoek eta plazer finduek markautakoa. Erakusketearen beste aldeak kopia horreek zelan egin ziran adierazoten adu. Erakusketea osatzen daben faksimileak ez dagoz eskulangintzearen edo igeltsuan egindako hustuketearen ohiko prozeduraz eginda. Objektuok XIX. mendean sortu ziran galvanoplastiaren bidez, hau da, metalezko piezen fabrikazino elektrikoaren bidez.

'Soto. Laugarren dimensinoa'

2019/10/18 - 2020/02/09

Bilboko Guggenheim Museoan |Erakusketak

Guggeheim Museoan dagoz artista venezuelarraren obrak, zezeilaren 9ra arte.

'Open Codes. We are data'. Azkuna Zentroa + ZKM + Center for Art and Media, Karlsruhe

2019/10/23 - 2020/01/26

Bilboko Azkuna Zentroan. |Erakusketak

Bizitoki dogun munduari buruzko hausnarketea eginez, kodeek sortu eta gobernautako mundu honetaz.

Jaime de los Ríos komisarioagaz batera, Adam Slowick, Ruth Mayoral, Tunipanea, Varvara & Mar,  Hans Bernhard /Ubermorgen,  Roberta Bosco, Usue Arrieta& Vicente Vázquez artistak be izan dira aurkezpen saioan.

'Ignacio Goitia'

2019/10/25 - 2020/01/26

Bilboko Rekalde Aretoan. |Erakusketak

'Isabel Baquedano. Edertasunaz eta sakratuaz'. Viscofan

2019/10/30 - 2020/01/26

Bilboko Arte Eder Museoan. |Erakusketak

Isabel Baquedanoren (Mendabia, Nafarroa, 1929-Madril, 2018) obrearen osotasunaren lehen barrikuspena; XX. mendearen bigarren erdiko Espainiako pinturako figurarik personaletako bat izan zan.

Ehun eta berrogeita hamarretik gora margolanek eta berrogeita hamar marrazki inguruk zeharkaldi zabala eskaintzen deutse ikusleari artistaren lan eta bizi-ibilbide luzean barrena.

Hirurogeiko hamarkadan Iruñeko Eskolearen bultzatzaile autortua eta zirkulu txiki batzuetan oso errespetatua –haren lanak goiz jaso eban kritika espezializatuaren autortzea eta erregulartasunez egin zituan erakusketak Madrilen eta Euskal Herrian–, Baquedanok laster itxi eutson margolanei sinadurea eta eguna ezartzeari; sekula ez eban ospea bilatu, pinturearen ariketa hutsa baino. Horregatik nahiko ezezaguna da publiko zabalarentzat eta hori da Bilboko Arte Eder Museoak erakusketa hau antolatzeko izan dauen motibo nagusia, helburu bigaz: haren obrea zabaltzea eta haren ezagutzan sakontzea.

Bilbon izan ondoren, erakusketea Iruñean ikusi ahal izango da, Nafarroako Museoan eta Nafarroako Unibersidadea Museoan.

Argazkia: Miguel Zugaza, Bilboko Arte Eder Museoaren zuzendaria; Ángel Bados eta Miriam Alzuri, erakusketearen komisarioak; eta Adelina Moya Valgañón, arte historialaria.

Santurtziko 40. Antzerki Jaialdia

2019/10/31 - 2019/12/01

Santurtziko Serantes Kultur Aretoan. |Antzerkia

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Alegria-Dulantziko 13. Antzerki Amateur Jaialdia

2019/11/01 - 2019/11/23

Alegria-Dulantziko Auditorioan. |Antzerkia

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

38. Enkarzine

2019/11/18 - 2019/11/23

Zallako Zine Antzokian. |Ikus-entzunezkoak

1979an, Zalla (Bizkaia) herriko hainbat zinemazalek, geure Super8-z egindako lanak ezaguarazoteko eta era berean ikus-entzute munduan interesa daben guztien artean topagune bat finkatzearren batzea erabagi eben. Hautatutako izena Grupo Urria de Cine Amateur izan zan eta 2000 urtean aldatu Urria Zinema, zine eta bideo taldea izateko.

Kultur alkarte legez, amateur zinemea egitea eta bultzatzea izan da helburua.

Gaur egun 1979an batzeko izandako espiritua ez da desagertu eta zinema amateurra bultzatzeko prest dagoan jente guztiari gure proiektuan lan egiteko konbita egiten deutsegu.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.