Nerea Arrien, Jon Gerediaga eta Ernesto Is, Kutxa Fundazinoa Literatura Sarien irabazleak
2026-03-25 12:33 KultureaIrabazle bakotxak 15.000 euro eta garaikurra jasoko ditu.
Kutxa Fundazinoa Literatura Sarien irabazleak emon ditue ezagutzera, baita 58. Kutxa Fundazinoa Literatura Sarien Kontakizun eta Antzerkiaren irabazleak be.
Euskerazko kontakizun-liburua
- Euskerazko kontakizun-liburuaren irabazlea: Nerea Arrien Elordi (Bazterreko batzuk).
- Aitamen berezia: Aitor Oñate (Tractatvs de familiis eta aliis pestibvs).
- Epaimahaia: Itxaro Borda, Aritz Gorrotxategi eta Jon Kortazar.
Euskerazko antzerkia
- Euskerazko antzerki onena: Jon Gerediaga (Kontuz, Ikaro!).
- Epaimahaia: Ainara Gurrutxaga, Amancay Gaztañaga eta Iñaki Cid.
Gaztelaniazko kontakizun-liburua
- Saria emon barik geratu da.
- Epaimahaia: Marcelo Luján, Ángel Basanta eta Espido Freire.
Gaztelaniazko antzerkia
- Gaztelaniazko antzerki onena: Ernesto Is (Río rojo).
- Epaimahaia: María Goiricelaya, Lucía Carballal eta Alberto Conejero.
Irabazle bakotxak 15.000 euro eta garaikurra jasoko ditu. Gainera, saritutako lanak argitaratuko ditue.
Ikusi epaimahaiaren erabagia hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
