Artea herriak Ailarak-Musiktopa Kultur Gunea inaugurau dau
2026-03-25 09:16 KultureaZazpi urteko lanen ondoren eta sute bat tarteko.
Artea udalerri arratiarrak Ailarak-Musiktopa inaugurau dau, musikea, tradizinoa eta jasangarritasuna buztartzen dituan kultur gune barritua. Zazpi urteko lanen ondoren eta sutea tarteko garai bateko Ekomuseoa berpiztu egin da, folk musikeari eta euskal kulturearen adierazpen garaikideei eskainitako gune bizia konbertiduz.
Ekitaldian izan dira Elixabete Etxanobe, Bizkaiko Ahaldun Nagusia; Alberto Intxaurraga, Arteako alkatea; Leixuri Arrizabalaga, Euskera, Kulturea eta Kirol diputadua; baita euskal kulturea eta musikearen arloko hainbat ordezkari be. Iñigo Berasategi obraz arduratu dan arkitektoa, Victor Manuel Dominguez eta Izaskun Arriaga Arratiako Musika Eskolako zuzendari eta irakaslea be bertan izan dira. Inaugurazino ekitaldian, Ane Goienetxe eta Gontzal Mendibilek, kontzertuak eskaini ditue.
Bizkaiko ahaldun nagusiak adierazo dauanez: kulturea nortasuna indartzeko, lotura sozialak sortzeko, talentua bizteko, integratzeko eta munduari erakusteko tresna bezela ulertzen dogu. Ailarak-Musiktopak, musikea gure ondare immaterialaren funtsezko adierazpen bezela kokatzen dau.
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Arteako udalak sustatuta udal titulartasuneko proiektu horrek garai bateko museoaren espiritu jasangarria berreskuretan dau, hezkuntza-helburu barria hartuz: Arratiako Musika Eskoleari irakaskuntzarako eta entseguetarako espazio gehiago eskaintzea. Musikea, bailarako ondare immaterialaren funtsezko adierazpena, ingurunea errespetetan dauen eta transmisino kulturalarekaz konprometiduta dagoan proiektu baten ardatz egituratzailea konberdituten da.
Leku berezia eta jasangarria
Ailara-Musiktopak arkitektura garaikidea eta material nobleak buztartzen ditu, baita didaktikea, sorkuntzea eta musikea be. Museografiari jagokionez proposamena esperientzia bakarra osotzen daben hainbat guneetan egituratzen da:
- Kanpa Sensoriala, entzunezko esperimentazinorako sortutako eskultura eta soinu-parkea, txistua edo txalaparta lako instrumentu tradizinonaletan oinarritua.
- Harrera Gunea, harrerea eta zerbitzu-gunea eta informazino-gunea hartzen dituana.
- Basetxe Erakusgelea, arte garaikideko erakusketa barruko espazioa.
- Burdinola, antxinako burdinolaren inguruan atmosfera inguratzailea sortzen dauen eremua.
- Korta Musika Live, formatu txikiko kontzertuetarako eta tailer pedagogikoetarako eraikin multifuntzionala.
- Leon eta Maurizia Soinutegia, Arratiako Musika Eskolearen ikasketetarako eta saioetarako akustikoki egokitutako esparrua.
Kultura-paisajea
Kanpoaldeek esku-hartze integrala izan dabe paisajeari jagokonez. Halanda ze, aire zabaleko benetako museoa sortu dabe, ingurune naturalari eta instalazinoen irisgarritasun unibersalari balioa emoten deutsena.
Ailara-Musiktopak akordua eta abangoardia buztartzen dituan erreferentziako gune bezela edegiten ditu ateak, bertako folklorean eta euskal artistetan oinarritutako bilduma propio bategaz, lurrean eta haren soinuan sustraitutako narratiba garaikidea sustatzen dabenak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
