Joxe Azurmendi hil da 84 urte zituala
2025-07-03 07:58 KultureaZegamarra beti egon da euskereagaz eta Euskal Herriagaz konprometiduta.

Idazle eta pentsalari emonkorra. Udako Euskal Unibersidadearen sortzaileetako bat izan zan, Jakin taldeko kide aktiboa izandakoa eta aldizkarian topau daitekez digitalizauta haren lanik gehienak: 41 liburu, 118 liburu zati, 523 artikulu eta hiru itzulpen.
Zerrendea luzea bada be, besteak beste, Hitz berdeak, Zergatik eta zertarako euskaldun?, Gizona abere hutsa zein Euskaldunak eta Espainolak nabarmendu daitekez baina saiakera lanak be ezin ahaztu, Euskal Herria krisian, Oraingo gazte eroak eta Bakea gudan. Unamuno, historia eta karlismoa batzuk aitatzearren.
Pentsamenduaren askatasuna desfendidutea eta dogmatismoak salatzea izan dira Joxe Azurmendiren bizigai.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!