Bilbok Donejakue Bideko beste kilometro-mugarri bat dauka
2025-05-16 09:13 KultureaBegoñako Basilikearen albo batean dago.
Donejakue bidearen monolito sinboliko bat inaugurau dabe Begoñako Basilikearen albo batean, erromesen nahitaezko geraleku eta Bilboko trazadurearen puntu enblematikoenetako batean.
Amaia Arregi jarduneko Alkatea eta Alfonso Rueda Galiziako Xuntako presidentea eta beste ordezkari instituzional batzuk izan dira ekitaldan. Erakundeen arteko lankidetzeari balioa emon jako, milaka urte dituen ibilbide hori sustatzeko tresna legez. Esangura horretan, Udalak indartu egiten dau Donejakue Bidearen barruan dAuen zeregina eta berretsi egiten dau tradizinoaren aurreko loturea, izan be, erlijinoaz harago, persona guztien arteko topaketearen, errespetuaren eta bizikidetzearen erreferente da tradizino hori.
Mugarriak errepideetan dagozan mugarrien proportzinoa dauka (105 zentimetroko altuerea eta 27 x 27 zentimetroko oinarria) eta erromesek Santiago katedralerantz jarraitu behar daben norabidea marketan dau, hain zuzen be, monolitoak Bizkaiko uriburua zeharkatzen dauen bidearen 678. kilometro-puntua du, bai eta Donejakue Bidearen sinboloak be: gezi horia eta maskorra.
Gaur egun, Basilikearen inguruan informazio-mahai bat dago Donejakue Bidearen ibilbideari buruz.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!