La Pez Konpainiaren 'J.M. Brutal' ikuskizunak edegiko dau 'Clown Zorrotza'

Bizkaie! 2025-05-06 12:57   Kulturea

Ekitaldi guztiak doban eta Azoka Parkean izango dira.

Bilboko Udalak Clown Zorrotza programea atondu dau. Zorrotzako Azoka Parkean egingo dira bost ikuskizunak. Hitzordu guztiak doban izango dira eta edade guztietako personek disfrutetako pensauta dagoz.

Clown Zorrotza barikuan, maiatzaren 9an, inaugurauko da, 18:00etan, Zorrotzako Azokako Parkean, J. M. Brutal euskerazko ikuskizunagaz, La Pez Konpainiak aurkeztuta. Ibilbide luzeko konpainia da eta 2024an Leioako Umore Azokan Euskadiko ikuskizun onenaren Plaza Saria irabazi eban.

19:00retan La Roca Produccionesen txandea izango da. Konpainiak Zozobra lana eskainiko dau, gure giroan gero eta tipikoagoak ez diran personaiei buruzko antzezpen umoretsu eta gogoetatsu baten bidez konzientziak astindu nahi dituan ikuskizuna.

Zapatuan, maiatzak 10, jardunaldia 18:00etan hasiko da Cía. La Churryren Wooooow saioagaz. Obra ikusgarri eta dibertigarria da. Ondoren, 19:00retan, Los Putos Makinas konpainiak inprobisazinoan eta antzerki-jokoan oinarritutako hiru estilo buztartzen dituan Piti Peta Hofen Show ikuskizuna eskainiko dau.

Domekan, maiatzaren 11n, 12:00etan, To R Mansion konpainia japoniarrak Dive/Journey haren azken komedia eskainiko dau. Lan horrek Marx anaien umorearen elementuak buztartzen ditu.

Clown Zorrotza bat dator Bilboko Kulturearen 2023-2033 Plan Estrategikoan adierazotako helburu estrategikoekaz.

Programazinoa

- Maitzak 9, barikua:

  • 18:00: J.M. Brutal (La Pez Konpainia).
  • 19:00: Zozobra (La Roca Producciones).

- Maiatzak 10, zapatua:

  • 18:00: Wooooow (Cía. La Churry).
  • 19:00: Piti Peta Hofen Show (Los Putos Makinas).

- Maitzak 11, domeka:

  • 12:00: Dive/Jourmney (To R Mansion).

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu