Badator 'XIII. Poetak Maiatzean' Nazinoarteko Poesia Jaialdia

Bizkaie! 2025-04-16 10:43   Kulturea

Maiatzaren 5etik 30era arte.

Elisa Rueda poetak sortua eta zuzendua, Vitoria-Gasteizen eta Araban poesia zabaltzeko asmoz eta lurraldeko gizarte-ehunaren arteko lotura ilusionagarria sortuz. Helburu horregaz, ahalegin handia egiten da poesia maila guztietara hurreratzeko, besteak beste: gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dagozen personak, umeak eta gazteak, nagusiak, merkatariak, ikasleak eta unibersitarioak.

Euskal Herri osoan ez dago holako ekiminik. Jaialdi bakarra da munduan, ez bakarrik hilabeteko iraupenagaitik, baita uriagaz eta lurraldeagaz dauen konpromisoagaitik be. Araba osoko kolektiboek euren ahotsak artista konbidaduekaz batzen ditue, Arabako ondareari eta historiari balioa emoteko, poesia herrien arteko ardatz bezela erabiliz.

Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia, Vital Fundazinoa, Eusko Jaurlaritza eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa dira jaialdiaren laguntzaileak.

XII. Poetak Maiatzean

70 jarduera baino gehiago programau dira Gasteizen eta 20 baino gehiago Arabako beste herri batzuetan. Agenda osoa eskuragarri eta eguneratuta hemen.

Betiko kolektiboez gan, aurton Triple Paso Akademiak, Gasteizko Udal Bandeak, Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentro Museoak, K2 Gimnasioa, hainbat liburu-dendak eta loradendak be parte hartuko dabe.

Horreezaz gan, ondoko artista honeek izango dira aurtongo XII. Poetak Maiatzean:

Paco Ibáñez, Antton Valverde, Sheila Blanco, Luis Alberto de Cuenca, Irati Jiménez, Estrella Morente, Xabier Olaso, María Buenadicha, Itxaro Borda y Joseba Irazoki, Ángeles Mora, Cecilia Domínguez, Julia Otxoa, Fermín Herrero, Marina Tapia, Hipólito García Bolo, Zorione Erezuma, Isabel Martín eta Crisal Rodríguez. Nazioartekoak: Pedro Licona, Subhro Bandopadhyay, Annabel Villar, Julio Pavanetti, Alicja Mª Kuberska, Krzysztof Galas, Alina Galas, Mireya Ortega eta Yania Enríquez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu