Autortzea egingo deutse Pirritx, Porrotx eta Marimototsi

Bizkaie! 2025-02-21 08:30   Kulturea

Maiatzaren 3an, Barakaldoko BECen.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei egingo deutsen autortzan arte diziplina ugari buztartuko ditue, esaterako: musikea, jantzea, ikus-entzunezkoak.

Halanda ze, euskal eszenako personaia ugari izango dira, besteak beste: Itziar Ituño, Lur Errekondo, Sua Enparantza, Gure Zirkua, Eñaut Elorrieta, Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Olatz Salvador, Kai Nakai, Aitor Gorosabel, Maialen Lujanbio, Go!azen, Tapia eta Leturia, Landarbaso Abesbatza, Oinkari Dantza Taldea, Bonberenea Txaranga, Beñat Gaztelumendi, Yogurinha Borova, La Pulga, Jon Maia, Gozategi, Igor Elortza, Nerea Urbizu, Beatriz Egizabal, Ines Osinaga, Amets Aranguren, Intza Alkain, Anabel Arraiza eta Bizipoza Alkartea.

Sarrerak euskuragarri dagoz, 15 euroan, hemen. Hori bai, dagoeneko harmailetako sarreren erdia salduta dago. Nere Godoyk, Maite Zaitut Alkarteko kideak, ondokoa adierazo dau: umeakaz joateko gune atsegin eta aproposa izango da pistea, izan be, gauzak jazoko dira hor. Ganera, 37 urteko ibilbidean danon bihotzean sartu dira pailazoak. Beraz, danok daukagu eurekaz argazkiren bat. Horregaitik, BECen argazki horreek guztiak plazaratu nahi ditugu. Hemen argazkiak bialtzeko estekea.

Kontuak kontu, Ane Labaka gidoilariak abesti mitikoak oholtzaratuko dituela adierazo dau: Musua, Amona Maria Luisa, Maite zaitut...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu