Peru Magdalena eta Ibon Rodriguezen aurkezpen musikatua Erromon
2024-12-12 13:46 KultureaCasal Liburu-dendan, ZuNonHanDA! egitasmoari esker.
Euskal kulturearen erakusleiho erraldoia izanik, Durangoko Azokearen bokazino nagusienetako bat kultur sorkuntzea eta zaletasuna hauspotzea eta sortzaile, bitartekari eta herritarren arteko zubi lanak eregitea da. Helburu horregaz sortu zan 2020an ZuNonHanDA! ekimena.
Egitasmoari esker, 59. Durangoko Azokan kaleratutako nobedadeen moltsoak Euskal Herri osoko 66 liburu saltokitan izango dira aurton. Horreetako 23 dendatan, liburu bat aurkeztuko da, idazlea bertan dagoala. Beraz, abenduko egunetan zehar, Durangoko Azokea ibiltaria egingo da. Hain zuzen be, kulturazaleengan jarri dau arretea aurtongo azokeak, kultur sistemea osasuntsu baterako ezinbesteko diralako.
Ekimen horren asmoak dira Durangoko Azokearen oihartzuna Euskal Herri osora zabaltzea eta liburu saltokiek urte osoan zehar egiten daben lana autortzea. Hartzea ematea da aurtongo goiburuari eutsiz, Durangoko Azokako indarra Euskal Herriko dendatan emongo da.
Getxon, aurkezpen musikatua
Erromoko Casal Liburu-dendan, Peru Magdalena idazleak eta Ibon Rodriguez musikariak aurkezpen musikatua egingo dabe, Lo kantak liburua ezagutzera emoteko. Abenduaren 17an izango da, 19:00retan. Magdalenak idatzi, Miren Asiainek ilustrau eta Rodriguezek kantau dau. Sehaska-kantu barri eta ederrak asmau ditu Magdalenak, etxeko txikienei lo egiten laguntzeko. Ganera, grabazinoak be eskaintzen deuskuez, umeei zelan kantau jakiteko.
Dinamikearen informazino osoa, hemen konsultau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!