Pou anaiek 'Lau elementuen erronka' liburua aurkeztu dabe
2024-12-10 10:59 KultureaDurangoko Azokan izan ziran liburua aurkezten.
Aúpa Pou: bizitzari sokaz lotuta lehen lanaren arrakastearen ondoren (bosgarren edizinoa estreinau barri dau), Eneko eta Iker Pou anaia gasteiztarrek Lau elementuen erronka abenturako kontakizunagaz datoz. Liburu horrek, mundu mailako mendilerro ospetsuenetako baten azken sei urteetako esplorazinoetan sartzen gaitu.
Liburuan, Patagoniako, Amazoniako, Afrikako eta Himalaiako muturreko paisajeetatik Europako Pirinio eta Mendietaraino eroaten gaitue. Halanda ze, anaiek historiaren parte diran eskalada bideak edegi ditue, gailurretan euren errastua itxiz.
Proiektuak, naturearen funtsezko elementuakaz (lurra, ura, airea eta sua) lotutako lau ibilbide handi esplorau, ikusi eta eskaletan eroan ditu Pou anaiek. Erronka fisiko eta teknikoei aurre egiteaz gan, natureagaz dogun lotureari eta jatorrizko sustraietara bueltetearen esangurearii buruz be hausnartzen dabe.
Pou anaiek adierazo dabenez, bizitzaz betetako liburua da: barre egiteko, disfrutetako eta sufriduteko. Orrialde bakotxak intesidade asko dauka.
Kontuak kontu, Lau elementuen erronka eskuragarri dago mendia eta anbenturea bizi nahi dabenentzat. Naturea, eskaladea eta bidaiak maite dituenentzat ezinbesteko kontakizuna.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!