Garazi Albizua, Goio Ramos eta Oihane Amantegi Escribanoren liburu aurkezpenak Bilbon

Bizkaie! 2024-12-09 12:23   Kulturea

ZuNonHanDA! ekimenaren eskutik.

Garazi Albizua, Goio Ramos eta Oihane Amantegi Escribano. | Ikusi handiago | Argazki originala


Erretratua: Txelu Angoitia.

Euskal kulturearen erakusleiho erraldoia izanik, Durangoko Azokaren bokazino nagusienetako bat kultur sorkuntzea zein zaletasuna hauspotzea, eta, sortzaile, bitartekari eta herritarren arteko zubi lanak eregitea da. Helburu horri ekinez hasi zan 2020an ZuNonHanDA! ekimena. Abenduaren 9tik 18ra, 23 liburu aurkeztuko ditue idazleek saltokietan.

Egitasmoari esker, 59. Durangoko Azokan plazaratutako nobedadeak Euskal Herri osoko 66 liburu saltokitan izango dira aurten eta horreetako 23 dendatan liburu bat aurkeztuko da, idazlea bertan dala. Beraz, abenduko egunetan zehar, Durangoko Azoka ibiltaria izango da eta hartzaileen herrietara zuzenean helduko da; hain zuzen be, kulturazaleakan jarri dau arretea aurtengo azokeak, kultur sistema osasuntsu baterako ezinbestekoak diralako.

Ekimenaren asmoak Durangoko Azokearen oihartzuna Euskal Herri osora zabaltzea eta liburu saltokiek urte osoan zehar egiten daben lana autortzea dira. Hartzea emotea da eta horri jarraituz, Durangoko Azokan hartuko dan indarra Euskal Herriko dendatan emongo da.

Bilbon, hiru aurkezpen

- Lehenengo aurkezpena Garazi Albizuarena izango da Bilbon, Deustuko Liburudendan. Abenduaren 9an, 19:00retan, Egunen akabera izeneko liburuaren barri ematen.

Ane Lekandaren EKUA proiektua be aurkeztuko dabe bertan. Sortzaile bien asmoa, emakumeen kontrako indarkeriaren inguruko errealidadea eta fikzinoa aztertzea da. - Abenduaren 10ean aurkezpen bi egongo dira Bilbon: Goio Ramosena eta Oihane Amantegi Escribanorena. Ramosek London Calling liburuaz berba egingo dau, 18:30ean Poza kaleko Elkar saltokian eta Kepa Criadok egingo deutsoz galderak. Gainera, liburuan agiri diran abesti pieza batzuk be ipiniko ditue.

Amantegiren kasuan, H.P. Lovecraft. Ahaztutako ametsa lanaren aurkezpen interaktiboa egingo dau 18:30ean Zirika herri gunean. Euskal mitologia, erromatar historia eta enigmak izango ditu ardatz.

Dinamikearen informazio osoa, durangokoazoka.eus webguneko ZuNonHanDA! atalean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu