Kepa Junkera omenduko dabe 'Anbototik Gorbeiara' egitasmoan

Bizkaie! 2024-05-29 08:21   Kulturea

Igorreko Lasarte aretoan, bagilaren 22an.

Anbototik Gorbeiara Arratiako eta Elorrioko musika eskolek alkarlanean atondu daben bidaia musikala da. Aurtengo edizinioa, lehenengoa, Igorreko Lasarte aretoan egingo dabe bagilaren 22an. Joan-etorriko proiektua danez, hurrengo edizinoa Elorrion izango da, Gorbeiatik Anbotora izenpean.

Emonaldiak helburu ugari ditu: musika eskolako ikasleei erronkak proponidutea; KM0 espektakulua sortzea, halanda ze, bertako artista eta alkarteakaz; eta, Kepa Junkera omentzea, ganera, bertan izango da. Musikariak, Zeanuriko trikitixa txapelketea irabazteaz gan, urteak emon zituan Arratian trikitia irakasten. Beraz, artisteari ekarpen itzela eskertu nahi deutse musika eskola biek.

Musikea ardatz, bestelako diziplinak be izango dira: jantzea, bertsolaritzea, kirola eta magia. Horretarako, bailarako kolaboratzaileak izango dira: Aitzol Atutxa aizkolaria, Nerea Zuloaga sortzailea, Areatzako Beti Gazte Jantza Taldea eta Dimako Bertso Eskolea. Aurkezlea Eleder Iglesias izango da eta horrezaz gan, magia ikuskizuna be emongo dau.

Guztira, saio bi eskainiko ditue eta gonbidapenak parte-hartzaile eta musika eskolako ikasleen artean banatuko ditue. Lekua balego, gonbidapenak emongo dira interesatuen artean. Informazino gehiago sarreren inguruan hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu