Kafkari eskainitako berbaldiak atondu ditue

Bizkaie! 2024-04-29 10:21   Kulturea

Mende kafkiarra (eta etortzeke dagoena) izenburupean.

Astelehenean, maiatzak 6, Kultura eta Pentsamendua zikloaren edizino barria hasiko da Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunean. Oraingoan, jardunaldiak Franz Kafka idazleari eskainita dagoz.

Filosofian doktorea dan Patxi Lancerosek aurkeztuko ditu topaketak, eta Bohemiako sortzaile ospetsuak pensamenduan eta literaturan edegi dituen bideak aztertuko dira. Kafkiano terminoa, herri-ondarean erabilitako adjektiboa bihurtu da.

Kafkak, prosa kirurgiko bategaz, ezinezkoaren dimensino guztiak arakatzen ditu, askotan irakurleei giro ezbehar eta zapaltzaileetara hurreratuz.

Maiatzeko astelehenetan

Lehenengo hitzordua maiatzaren 6an izango da, Oroimenaren izenak: oroitzapen kafkiarrak, Kafkaren ahanzturak izenburupean. Bertan, Fernando Bayón Filosofian doktore eta Deustuko Unibersidadeko Gizarte eta Giza Zientzien fakultateko ikerketa-dekanordeak hartuko dau parte, eta idazle baten izenak adjektibo baten maila hartzen dauenean gertatzen danari buruz hausnartuko dau.

Maiatzaren 13an Borondate oneko gizona: Kafka eta mundu komun baten eraikuntza izango da Cristina Basili Madrilgo Carlos III .a Unibersidadeko Filosofian doktore eta Madrilgo Complutense Unibersidadeko irakaslearen partaidekaz. Saioan, Hannah Arendt pensalariak Kafkaren obrari buruz egindako interpretazinoaren ildo nagusiak aztertuko dira.

Hurrengo astelehenean, maiatzaren 20an, Libera Pisanorek, filosofia teorikoan doktorea Erromako La Sapienza Unibersidadean eta Lisboako Unibersidadeko irakasleak, Ezinezko hizkuntza. Kafka eta judaismoa aurkeztu dau. Pragan jaiotako judu eta alemaniar hiztun bezela, Kafka hainbat hizkuntzearen artean bizi izan zan, eta horrek eragin nabarmena izan eban haren literatur lanean eta hizkuntzearen perzepzinoan.

Zikloa maiatzaren 27an amaituko da Roberto Navarrete Madrilgo Unibersidade Autonomoko filosofian doktore eta Madrilgo Unibersidade Konplutenseko Ikasketa, Teknologia Barri eta Barrikuntzako dekanordeagaz. Hitzaldiaren izenburua Pragatik Jerusalemera: Kafka tradizioaren amildegiaren aurrean da. Topaketean, Kafkaren obrearen irakurketa erlijioso batzuk aztertuko dira.

Sartzea doban izango da eta bertaratzerik ez balego streaming bidez jarraitzeko aukerea izango da hemen.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu