Eduardo Mendozak 'Tres enigmas para la Organización' liburua aurkeztuko dau

Bizkaie! 2024-02-06 13:18   Kulturea

Datorren martitzenean, hilak 13, Bidebarrieta Kulturgunean.

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak Eduardo Mendozaren Tres Enigmas Para la Organización liburuaren aurkezpena egingo dau datorren zezeilaren 13an, martitzenean. Hitzordua 19:00etan hasiko da Bidebarrieta Liburutegiaren Areto Nagusian.

2022ko udaberria, Bartzelona: Las Ramblaseko hotel batean gorpu bat topau dabe. Bitartean, britainiar aberats bat bere yatean desagertu egin da eta, horrezaz gan, Conservas Fernández enpresak arazo finantzieroak ditu. Hiru kasu horreek gobernu-erakunde sekretu bateko bederatzi agentei bideratzen deutsee, bata besteagaz loturarik daben ala ez aztertuz. Eduardo Mendozak inoiz idatzi dauen abenturarik onena eta dibertigarriena aurkeztuko dau, irakurlea suspensean eta umorean murgilduko dauen istorioa.

Eduardo Mendoza (Bartzelona, 1943)

Hogei lan baino gehiago argitaratu dituan idazlea da. Hainbat aldiz saritu dabe, baina nabarmentzekoak dira El último trayecto de Horacio Dos (2022) liburuagatik lortu eban Madrilgo Liburu-saltzaileen Gremioaren Urteko Liburuaren Saria, 2016an Cervantes Saria, 2010ean Planeta Saria eta Europako Liburuaren Saria.

Sartzea doban izango da eta bertaratzerik ez balego streaming bidez jarraitzeko aukerea izango da hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu