Bilbok omenaldia egingo deutse auzoetako emakumeei

Bizkaie! 2023-03-07 09:36   Kulturea

Martiaren 8ko Gomuta Kolektiboaren Jagoleak kanpainearen barruan.





Emakumeen Nazinoarteko Egunaren barruan, Bilboko Udalak egun horretarako diseinautako komunikazino-kanpainea dakar Ellas, Oroitzapenen atlasa arte-proiektuan oinarrituta.

Udalak, Gomuta Kolektiboaren Jagoleak kanpaina instituzionalan honek emakumeek uriaren historian egin daben oinarrizko ekarpena aldarrikatu eta agirian jarten dau.

Ekimen artistiko honetan Extremadura, Galizia edo Gaztela eta Leongo hainbat lekutatik etorri eta orain Uretamendin, Ingurubidean eta Betolazan bizi diran 60 eta 92 urte arteko emakumeek hartu dabe parte euren lekukotza perdonalakaz.

Kontuak kontu, martiaren 13ra arte formatu handiko argazkiak ikusi ahal izango dira dendetako persianetan eta uri-ekipamenduan; ganera Gomuta Kolektiboaren Jagoleak erakusketea Ingurabideko begiratokian egongo da.

Uretamendin, familia migratzaile askok biziteko aukeratu eben auzo bilbotar batean, Juan Mari Aburto alkateak, Nekane Alonso Bardintasuneko zinegotziagaz eta auzo horreetako bizilagunakaz – Ellas proiektuko protagonistak – Ainhoa Resanok egindako lanaren barri izan dabe. Lan horrek 18 emakume baino gehiagoren bizi-istorioak ikusgai jarten ditu, familia-albumen eta hareen argazki-artxibo pribatuen bidez, istorioak berreskuratu eta azaldu ahal izateko memoria-sare kolektibo bat eregiteko.

Emakumeak memoriaren jagoleak izan dira hainbat hamarkadatan eta proiektu honegaz memoria hau zabaltzea gura dogu, gorde dan eremu pribatua gainditzea eta plano gogoetatsu eta publikoan kokatzea, transmisinorako bide barriak edegiteko asmoz, azaldu dau alkateak dendetako persianetan eta uri-ekipamenduetan instalautako formatu handiko erretratuak eta Oroitzapenen Atlasa erakusketea bisitau dituanean. Azken hori ikusgai egongo da martiaren 13ra arte Ingurabideko begiratokian.

Euren bizi-historia propioak eta bakarrak dituen emakumeak dira eta, halan da be, euren bizipenak eta ezaugarriak dira familiarrakaz geure urira lan bat topau eta bizi-proiektu barriei hutsetik ekin ahal izateko heldutako gainerako emakume migratzaile guztienak dira, nabarmendu dau Aburtok aurkezpenean.

Emakumeen Nazinoarteko Egunaren Adierazpena

Urtero bezela, martiaren 8an Emakumeen Nazinoarteko Egunerako Adierazpena irakurriko da udaletxean. Juan Mari Aburto alkatea izango da buru ekitaldi instituzionalean eta beragaz batera izango dira Bardintasun Saileko zinegotzia eta udal korporazinoaren ordezkaritzea.

Bilboko Udalak genero-bardintasuna sustatzeko darabilen politikea proiektu estrategiko biren barruan kokatzen da: Bilbao Balioen Uria eta Nazino Batuen 2030eko Agendako Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu