Zazpi jarduera Durangaldeko ondarea ezagutzera emoteko
2022-09-21 12:29 KultureaUrriaren 8tik 30era, astegoienetan, doban izango dira ekitaldiak.
Gerediaga Alkarteak Bizkaiko Foru Aldundiak koordinauta atondutako Ondarearen Europako Jardunaldietarako, Durangaldeko zazpi herritako eskaintzea zehaztu dau: Mañaria, Iurrreta, Otxandio, Garai, Berriz eta Izurtzako udalak eta Bizkaiko Batzar Nagusiak izan dira egitaraua atontzeko laguntzaileak.
- Mañaria. Urriak 8, zapatua, 11:00 - Askondoko zaldi gorriak.
Angurreta espazioan gizakiaren lehen ondarearen topetearen gaineko berbaldia izango da. Mañariko Angurreta harrobian natur gela bat sortu dabe, arte eta kultura jarduerak sustatzeko eta Victor Arrizabalaga eskultoreak bisita gidatua egingo dau. Gero, Mañariko Askondo kobazuloan topautako pinturak azalduko ditue Diego Garate Maidaganek eta Joseba Rios Garaizarrek.
- Iurreta. Urriak 9, domekea, 11:00 - Patxikobaso baserrira bisitea.
Produktu ekologikoak produziduten dituan baserria da eta orain ortu komunitario bat sortzeko pausuak emoten dabiz. Ortua bisitau eta baserrian egiten daben
ogia zelan egin hurretik ezagutzeko aukerea egongo da bisitan eta probetako aukerea be egongo da.
- Otxandio. Urriak 15, zapatua, 11:30 – Euskal Herrikoko osabedarrak.
Mentxu Amunategiren eskutik gure inguruan, ezustean pasetan jakuzan osabedarrak ezagutu eta osabedar moduan zelan erabili geinkezan ikasteko aukerea izango da.
- Garai. Urriak 16, domekea, 11:30 - Gaurko artzaintzearen eta artzain txakurraren lana.
Berbaldia eta erakustaldia izango da. Aitor Urien, Angel Azkorbebeitia eta Jose Ramon Garciak artzainen gaur egungo lana zein dan azaldu eta artzain
txakurrak euren lanerako eta txapelketarako zelan trebatzen dituen erakustaldia egingo dabe.
- Berriz. Urriak 22, zapatua, 12:00 - Zuhaitzen doinutan.
Berrizko udaletxe aurreko lorategian zehar egingo da bisita gidatu berezia, musikaz eta bertsoz jantzita eta lorategiko arbolea, landare eta loreak ezagutzeko. Berrizko Udalak lorategia ezagutarazoteko dituen asmoen barri be ezagutzeko aukerea egongo da. Umerri eskola aktiboaren eskutik egingo da
ekimena.
- Abadiño. Urriak 23, domekea, 11:00 eta 12:15 - Gerediagako batzarlekua Gerediagako San Salbador eta San Klementeren ermitea.
2003. urtean Bizkaiko Batzar Nagusiek bere egin eben. Leku horretan Durangoko Merindadeko batzar nagusiak egiten ziran. Leku esanguratsua izan da eskualdearen historian.
- Izurtza. Urriak 30, domekea, 11:30 - Etxeburu torretxea.
Juan Manuel Cembellin historialariak gidatuta eraikin honek mendeetan izan dauen garrantzia ezagutzeko modua izango da: Kokapen berezia, irudi ikusgarria eta torretxeko jaube izandakoen istorioak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!