'Soy lo que quiero ser / Nik aukeratuak eta ez inposatuak'

Bizkaie! 2022-02-18 08:20   Kulturea

Aurtengo bideoa aurkeztu dabe.

XIX. Zinegoak, Gaylesbitrans Nazinoarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak aurtengo edizinoko spota aurkeztu dau Soy lo que quiero ser / Nik aukeratuak eta ez inposatuak goiburupean. Bideoan hainbat kidek etiketen eta nortasunen inguruan hausnartzen dabe, beharrezkoak diran edo ez, zelako kontzeptuak erabilten ditugun gure buruak izentetako, askatasunez gure nortasuna biziteko aldarria...

Albertina Carri argentinarrari Ohorezko saria emongo deutson Zinegoak Jaialdia zezeilaren 28an hasi eta martiaren 7an amaituko da.

Albertina Carrik Zinegoaken sari nagusia jasoko dau zezeilaren 28an Arriaga Antzokian egingo dan inaugurazino ekitaldian. Jaialdiak zuzendari argentinarraren obreari buruzko ziklo berezia atondu dau.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu