Zuberoako Maskaradak urtarrilaren 16an hasiko dira, Atharratzen
2022-01-14 08:56 KultureaHerri horretako eta Alozeko gazteek atondu ditue aurtengoak.
Neguko eta udabarriaren hasikerako ohitura nabarmena izaten dira Maskaradak Zuberoan, urteroko hitzordua hango herritarrentzat zein bisitarientzat. Igazkoak, pandemiagaitik, ohikoa ez dan sasoian egin zituen, baina 2022koak betiko moduan egitea da asmoa. Egutegia, behinik behin, prest dabe: urtarrilaren 16tik apirilaren 17ra ibiliko dira herririk herri.
Atharratzeko eta Alozeko gazteak arduratu dira aurtengo Maskaradak atontzeaz, eta bertakoek beteko ditue personaia nagusiak: Jaun-andreak, laborariak, Zamaltzaina, kantiniersak, buhameak, Pitxu, Hartza... Betiko lez, talde bitan banatuko dira, gorriak eta baltzak.
Herri antolatzaileetako bat dan ezkero, Atharratzen hasiko dira Maskaradak, domekan. Alozen, ostera, martiaren 26an izango da hitzordua. Azken saioa, apirilaren 17an, Gamere-Zihigan izango da.
Bitarte horretan, Zuberoan hara eta hona ibiliko dira Atharratzeko eta Alozeko gazteak. Urtarrilaren 22an Pagolan, 29 edo 30ean Lexantzün; zezeilaren 6an Barkoxen, 13an Altzürükün, 26an Santa Grazin; martiaren 6an Muskildin, 12an Idauzen, 19an, Ainharben; eta apirilaren 10ean Irurin, Gamere-Zihigako azkena baino lehen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!