Badator Euskal Herrian Literatura Baltza sustatzeko VI. (H)ilbeltza Bekea

Bizkaie! 2021-12-27 11:21   Kulturea

Laginak 2022ko martiaren 25a baino lehen aurkeztu behar dira.

Baztango Udalak, (H)ilbeltza alkarteak eta Txalaparta argitaletxeak alkarlanean euskal literatura baltza zabaldu eta munduko literatura baltza euskeratzeko 2022ko (H)ilbeltza bekearen deialdia egin dabe.

Deialdi honetan itzulpena da lagunduko doguna eta, zehatz, Fred Vargas idazle frantsesaren Debout les morts eleberriaren itzulpena. Parte hartu nahi dauenak eleberriaren lagin bat itzuli beharko dau, Ilbeltza.eus baztan.eus eta txalaparta.eus webguneetan izango dana eskuragarri.

Bekea 6.000 eurokoa da eta zati bitan emongo da.

Laginak 2022ko martiaren 25a baino lehen aurkeztu behar dira Baztango Udaleko erregistroan eta maiatzaren 6an jakingo da bekearen irabazlearen izena.

Epaimahaikideak ondokoak izango dira: Baztango Udaleko ordezkaria, Joseba Otondo; Txalaparta argitaletxearen ordezkaria, Garazi Arrula Ruiz; eta (H)ilbeltza alkarteak izentauitakoa, Koldo Biguri.

Aurkeztutako laginean itzulpenaren kalidadea, aberastasuna eta sorburu-testuaren aurreko baliokidetzea balorauko dira, baita sorburu-hizkuntzatik zuzenean itzultzea be.

Oinarriak, lagina eta bestelakoak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu