Nazinoarteko bost aditu, Getxophotoko 'Itxialdia'-n
2021-08-04 10:27 KultureaIrailaren 3an egingo dabe barriketaldia, Punta Begoñako galerietan.
Getxophotoren 2021eko edizinoko jarduera nagusietako bat izango da Itxialdia vol. 8, irudigintza eta argazkilaritza garaikidean adituak diran bost adituren arteko barriketaldia. Hitzordua irailaren 3an ipini dabe, Punta Begoñako galerietan, eta, antolatzaileek brometan azaldu dabenez, iges egiteko biderik ez dabe izango adituek eta entzuleek, harik eta irudigintza garaikideaz gogoeta sakon eta zabala egin arte. Zeozergaitik da Itxialdia.
Berez, 09:30etik 14:30era egingo dabe saioa, eta 40 entzulerentzako lekua gordeko dabe, edukierea mugatua izango dalako (sarrerak erosi hemen). Berbaldi, barriketaldi eta mahai-inguruak egongo dira, eta giro atsegina agindu dabe antolatzaileek.
Honeek dira konbidautako bost adituak:
- Duncan Forbes, Londresko V&A museoko argazkigintza zuzendaria.
- Marta Ponsa, Parisko Jeu de Paumeko komisarioa.
- Penelope Umbrico, artista estadubatuarra.
- Mirjam Kooimanen, Amsterdamgo FOAMeko komisarioa.
- Jon Uriarte hondarribiarra, Londresko The Photographer's Galleryko komisario digitala eta Getxophotoko komisarioa.
2021eko Getxophoto, Irudiaren Nazinoarteko Jaialdia, irailaren 2tik 26ra egingo dabe, Alkarbanatu lemapean. Ohiko moduan, erakusketa ugarik hartuko ditue Getxoko leku publikoak, mundu zabaleko proposamen bisual barritzaileenak herritarrei zein zaleei hurreratzeko asmoz. Bisita gidatuak, berbaldiak, tailerrak eta abar be egongo dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!